Lankide:Mariiaalopezz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainia mailan olibondo gehien dagoen eremua (Andaluzia).

Olibondoa Oleaceae familiako basoko zuhaitza da. Gehienek 4 eta 10 metro bitartean neurten dute; normalean enbor bakarra dute marroi kolorekoa, zurtoin batzuekin. Gainera, hostoak zurtoin meheetan zehar hazten dira, elkarren kontra jarriz; orokorrean, iraunkorrak, zorrotzak eta estuak izaten dira.

Goiko aldea berde kolorekoak dira, eta 2-3 urte gutxi gorabehera bizitzen dira. Aipatzekoa da, udaberrian erortzen direla, hosto berriei bide emateko. Izan ere, fruitu nabarmenenak olibak dira, eta noski, jangarriak dira. Hortaz, klima lehorreko eremuetan egoten dira. Espainia mailan Andaluzia probintzian aurki ditzakegu, Jaenen hain zuzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Loreak hermafroditak dira, kolore zuriko lau petalo dituzte, eta hostoen besapeetatik sortzen dira.
  • Oliba fruitua, olio-eduki handikoa da, 1 eta 3,5cm izanik. Berde koloreko forma obalatua du, eta guztiz heltzen denean more ilunera aldatzen da.
  • Olibondoa 10 eta 30 ºC arteko tenperaturetan hobeto garatzen da. 35 ºC-tik aurrera, landareak jarduera eteten du.
  • Tenperatura baxuek ez dute olibondoan eragin berdina izaten, garapen-etaparen araberakoa delako.
16 urteko olibondoak.

Zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztaroa: Etapa hau hazia ernetzen denean hasten da, landarearen sustraiak haziz. Olibondo bat bereizteko, hainbat ezaugarri aipa daitezke: tamaina, adarren intentsitatea eta hosto zabalak. 7 eta 35 urte bitartean, produktibitatearekin hasten da; hau da, fruituak ematen ditu.
  • Ekoizpen-fasea: Etapa hau 35 urterekin hasten da, olibondoaren ekoizpen eta heldutasun handiena gertatuz, betiere zaintza eta baldintzak egokiak badira. Gainera, 150 urtera arte iraun dezake.
  • Zahartzaroa: 150 urtetik aurrerako etapa da; olibondoa zahartzen denez, ekoizpena gutxitzen hasten da. Horrekin batera, egurra endekatuz doa.

Zelan elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Olibondo bat 0-7 urte bitartean ez da produktiboa; hau da, ez du fruiturik ematen.

Olibondoak disolbatutako ura eta gatz mineralak sustraietatik hartzen ditu, eta hostoetatik karbono dioxidoa. Izerdi gordina (ura eta gatzak) zurezmo edalontzietatik hostoetaraino igotzen da. Hostoetan fotosintesia egiten da, eta uretan disolbatutako azukrea landarearen alde guztietara iristen da.