Lankide:Marinaperosanz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaspar de Quesada (Gaztelan, XV. mendearen bukaeran - San Julianeko badian, 1520ko apirilaren 7an) itsasgizon eta esploratzaile espainola izan zen, Concepción itsasontziko kapitaina izan zen Magallaes-Elkano espedizioan. San Julianeko badian gauzatutako Fernando Magallaesen kontrako altxamenduaren aitzindaritako bat izan zen, Juan de Cartagena eta Luis de Mendozarekin batera, eta altxamendu hau porrot egin zuelako exekutatu zuten. [1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaspar de Quesada Gaztelako Koroaren Jaeneko Erreinuan jaio zen 1480ko hamarkadaren inguruan. Errege-erregina Katolikoek 1503an sortutako «Indietako Kontratazio Etxean» hartu zuen parte; Sevillan Amerikako kolonietako eta metropoliaren arteko monopolio merkataritza kontrolatzeko ezarri zuten erakundean.[4]

Alde batetik, Sebastião Alvares kontsulak Manuel I.a Portugalgoari bidalitako karta batean, horrela definitzen zuen Quesada: "(Sevillako) artzapezpikuaren mirabea". Bestetik, Karlos I.ak Quesadaren erreputazio eta trebetasunaren berri zuela idatzi zuen.

1519ko apirilaren 6an, Karlos I.ak Concepción itsasontziko kapitaina izendatu zuen (itsasontzi honen tripulazioaren artean Juan Sebastian Elkano zegoen). Itsasontzi honek eta beste lauk Magallaes-Elkano espedizioa osatzen zuten.[5][6]

Magallaes-Elkano espedizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada Sevillako portutik atera zen urte horretako abuztuaren 10ean.[1] Kanariar uharteetako geldialdi batean, Magallaesek haren aitaginarrebaren (Diogo Barbosa) mezu sekretu bat jaso zuen. Bertan kapitain espainolek altxamendu bat egiteko asmoa zutela esaten zuen.[7]

Geroago, Ozeano Atlantikoan zeharreko bidean, sodomia ekintza batean harrapatutako marinel baten epaiketaren ondoren, Magallaes kapitainekin elkartu zen itsasbidea eztabaidatzeko. Bileran Cartagenak, San Antonio itsasontziko kapitaina, gero eta errespetu gutxiago zion Magallaesi, eta ez zuela kapitain jeneralaren agindu gehiagorik jasoko adierazi zuen. Cartagenak Magallaesen aurkako errepresaliak hartzera deitu zituen Quesada eta Mendoza. Quesadak eta Mendozak eutsi egin zioten. Konfrontazioaren ondoren, Magallaesek Cartagena atxilotzeko agindua eman zuen, baina Quesadak eta Mendozak Magallaes konbentzitu zuten Cartagena askatu eta Victoriara konfinatzeko. Beraz, Cartagena Luis de Mendoza kapitainaren zaintzapean jarri zuen eta Alvaro de Mezquita ezarri zuen San Antonioren buru.[8][9][10]

Espedizioa Rio de Janeiron lehorreratu zen 1519ko abenduan, bi aste egon ziren bertan. Hemen, Magallaesek Juan de Cartagena Quesadaren zaintzapean jarri zuen.[11] Hegoamerikar kostaldetik jarraitu zuten, gero eta latitude handiagoan esploratuz, baina ez zuten arrakastarik izan Hegoaldeko itsasorako pasabide bat bilatzen. Baldintza klimatikoak jasanezinak bihurtu ziren, baina 1520ko martxoaren 31n Argentinako Patagoniako San Julian portura iritsi ziren, eta bertan igaro zuten negua. [12][10]

Magallaesen kontrako altxamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioko kapitain eta ofizialek, kostalde hartan nabigatzea alferrikakoa zela pentsatzen zuten, eta Magallaesek Buena Esperanzaren lurmuturrerantz jotzen ez zuela ikusi zutenean, honi eskakizun bat egitea erabaki zuten. Apirilaren 1etik 2rako gauean, Quesada, Mendoza eta Cartagena kapitain espainolak buru zituen matxinada piztu zen.

Matxinada apirilaren 1eko gauerdian hasi zen. Quesada eta Cartagenak, ezkutuan, hogeita hamar gizon armatu San Antoniora eraman zituzten, Concepcion itsasontzitik txalupa batean irtenda. San Antonioren kontrola hartu zuten. Quesadak labankada batez Juan de Elorriaga, ontziaren kontramaisua, zauritu eta hil zuen, honek matxinatuei aurre egin baitzien. Gainera, Quesadak Alvaro de Mezquita preso hartu zuen eta San Antonioko kapitain izendatu zuen bere burua. Cartagena Concepcion itsasontzira trasladatu eta honen buru jarri zuen eta Mendoza Victoriaren kapitaina izaten jarraitu zuen. Horrela, matxinatuek espedizioaren bost itsasontzitik hiru kontrolatzen zituzten.[13][14][15]

Orduan, haien eskakizunak aurkeztu zizkioten Magallaesi, honek Santiago eta Trinidad (bere itsasontzia) baino ez zituen kontrolatzen. Magallaesek negoziatzeko itxurak egin zituen, baina Gonzalo Gómez de Espinosa[16], bere aguazila, karta batekin Victoria ontzira bidali zuenean, ezkutuan, zenbait gizon armatu bidali zituen ere. Bertan, Mendoza hil zuten eta, tripulazioaren erresistentziarik gabe, ontzia eskuratu zuten.[17]

Biharamunean, matxinatuen esku geratzen ziren bi ontziak itsasoratzen saiatu ziren, baina Magallaesek San Julian badiaren irteeran bere ontziak kokatu zituen eta hauek irteera blokeatzen zuten. Azkenik, San Antoniok, Trinidad itsasontziarekin borroka labur baten ondoren, amore eman zuen, eta Concepcionek ondoren, erresistentziarik gabe.[10]

Diotenaren arabera, Quesadak apirilaren 3ko egunsentian ihes egiteko asmoa zuen, baina egunsentia baino lehen, San Antonioa Magallaesen (Trinidad) ontzira hurbildu zen, eta bertako talde batek San Antonioan sartu ahal izan zen. Hauek Quesada aurkitu zuten alkazarrean, armadura osoa jantzita eta lantza eta ezkutu batekin. Quesada eta bere konplizeak atxilotuak izan ziren, eta San Antonioko gainontzeko tripulazioak Magallaesi leialtasuna agindu zion.[18]

Hainbat arrazoi eman dira San Antoniok Trinitatetik gertu nola amaitu zuen azaltzeko, besteak beste:[19]

  • Itsasbehera handia
  • Egunsentian azkar hasi nahian, Quesadak ontziko lau ainguraketetatik hiru altxatu zituen. Gainerako aingura bakarra ez zen nahikoa itsasontzia desbidera ez zedin.
  • Beste kontu batzuen arabera, Magallaesek marinel bat bidali zuen San Antoniora txalupa batean bere ainguraketa-kablea mozteko, eta hau itsasontzian baimendua izan zen desertore bat zela esaten zuelako, edo San Antonion Magallaesi leialak zirelako.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magallaesek matxinatuak epaitu zituen. Honek Quesada heriotzara kondenatu zuen; traizioagatik, burua moztera eta gorputza zatikatzera.[1][20]

Urkatzaile boluntario bat aurkitu ezean, Magellaesek Luis de Molinori, Quesadaren morroiari, proposatu zion betebeharra; honen truke, Molino matxinadan parte hartzeagatik urkatua izatetik libratuko zen. Honek proposamena onartu zuen eta, apirilaren 7an, Quesadari burua moztu zion.[21][22][23] Quesadaren eta Mendozaren gorpuak zatikatu zituzten (azken hau matxinadan hil zuten) eta gainerako tripulazioa ohartarazteko, zati hauek hesitu eta urkamendietan erakutsi ziren. Biziraun zuen beste espainiar kapitaina, Juan de Cartagena, eta Pedro Sánchez de la Reina apaiza erbestera kondenatu zituzten; abuztuaren 11n, hauek San Juliango portuan utzi zituzten.[24]

1577an, Francis Drake eta Thomas Doughty itsaslapur edo kortsario ingelesak altxor espainiarren flotak lapurtzeko bidaia batean murgildu ziren. Baina, traizio eta sorginkeriagatik, 1578an, Drakek Doughty exekutatu zuen San Julianen, eta bertan urkamendiak aurkitu zituen.[25]


  1. a b c «ABC SEVILLA 06-06-2009 página 45 - Archivo ABC» abc 2019-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (). Colección de las viajes y descubrimentos que hicieron por mar los españoles desde fines del siglo XV..., 4. , 192 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) Geográfica (Spain), Real Sociedad. (). Boletín. , 202-205 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) Soto, José Luis Casado. (). Itsas aurrean. Untzi Museoa, 48 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  5. Berasaluze, Gari. (2008). Elkano itsasoak emandako bizitza. Txalaparta ISBN 978-84-8136-535-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  6. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (). Colección de los viages y descubrimientos que hieieron. de Ordea de S.M. en la Imprenta Nacional, 184 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  7. (Ingelesez) Harper's Magazine. Harper & Brothers 1924, 576 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  8. (Gaztelaniaz) Poyato, José Calvo. (2019-09-18). La ruta infinita. HarperCollins Ibérica S.A. ISBN 978-84-9139-399-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  9. (Ingelesez) Casciaro, ​​​​​​​José Bonnet. (2019-07-31). Pacífico. Europa Edizioni ISBN 978-88-5508-635-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  10. a b c [http://sevilla.2019-2022.org/wp-content/uploads/2016/03/7.ICSevilla2019_Sucesos-desafortunados-de-la-Expedici%C3%B3n-e-15.pdf DOCUMENTOS PARA EL QUINTO CENTENARIO DE LA PRIMERA VUELTA AL MUNDO LA HUELLA ARCHIVADA DEL VIAJE Y SUS PROTAGONISTAS Transliteración de documentos originales a cargo de Cristóbal Bernal. ] Sevilla 2019-2022, 4-6 or..
  11. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (). Expediciones al Maluco, viage de Magallanes y de Elcano. Imprenta Nacional, 35 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  12. (Gaztelaniaz) Leveratto, Yuri. En busca de El Dorado. Lulu.com, 75 or. ISBN 978-1-4709-6900-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  13. (Gaztelaniaz) Diccionario historico o Biografia universal. en la libreria de Narciso Oliva 1832, 280 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  14. (Gaztelaniaz) El Instructor: ó repertorio de historia, bellas letras y artes. Ackermann 1839, 226 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  15. Diccionario historico o Biografia universal, Volumen 8. , 668 or..
  16. (Gaztelaniaz) Ojeda, Gonzalo Miguel. (1958). Gonzalo Gómez de Espinosa en la expedición de Magallanes. Imp. "El Castellano" (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  17. (Gaztelaniaz) Esparza, José Javier. La cruzada del océano: La gran aventura de la conquista de América. La Esfera de los Libros ISBN 978-84-9060-282-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  18. (Gaztelaniaz) Zweig, Stefan. (2019-09-02). Magallanes: El hombre y su gesta. Capitán Swing Libros ISBN 978-84-120830-6-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  19. (Ingelesez) Joyner, Tim. (). Magellan & the great voyage. International Marine, 143 or. ISBN 978-0-87742-263-1. PMC 25049890. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  20. (Gaztelaniaz) Zweig, Stefan. (2019-09-02). Magallanes: El hombre y su gesta. Capitán Swing Libros ISBN 978-84-120830-6-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  21. (Gaztelaniaz) Arciniegas, Germán. (). El caballero de El Dorado, la vida del conquistador Jiménez de Quesada. Losada, 188 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  22. (Gaztelaniaz) Martínez, Sergio. (2015-01-22). Las páginas del mar. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-253-5309-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  23. (Gaztelaniaz) Arciniegas, Germán. (). Jiménez de Quesada. Editorial Abc, 267 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  24. (Gaztelaniaz) Markic, Mario. (2012-01-01). Patagonia: De puño y letra. Aventuras reales en el fin del mundo. Penguin Random House Grupo Editorial Argentina ISBN 978-950-07-3760-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  25. (Ingelesez) Joyner, Tim. (). Magellan & the great voyage. International Marine, 151 or. ISBN 978-0-87742-263-1. PMC 25049890. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).