Lankide:Markel Herrero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontrabaxua

Kontrabaxuaren izena italieratik dator, contrabasso, handia eta soinu grabekoa den musika tresnari deitzen zaio. Igurtziz jotzen den sokazko musika tresna da eta arku batekin jotzen da.

Normalean kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartatan fintzen dira. Baina bost sokadunak eta hirudunak ere badira nahiz eta gutxiago diren. Soinua ateratzeko kontrabaxujoleak arkuaz hariak igurtziz sortzen da. Hala ere behatzekin ere jo daiteke, teknika honi pizzicato deitzen zaio.

Familiako beste instrumentu edo musika tresnak biolina, biola , biolontxeloa eta oktabaxua dira, hauetan sokak kinten bidez fintzen dira eta kontrabatxuan kuartetan fintzen dira: mi-la-re-sol. Hiru eta bost sokadunak ere badira. Hiru dutenetan grabeena la edo sol notatan fintzen dira, bost dutenetan, laugarrena baino grabeagoa diren do edo si notan.

Kontrabaxuaren harien notak

Kontrabaxuaren jatorriari dagokionez, XVl . Mendera jo behar dugu. Dirudienez violone musika tresnatik dator (berez musika tresna berdina da, baina animalien tripekin egindako sokak erabiltzen zituen) baina viola da gamba izenekoaren zenbait ezaugarri ere baditu (material berdinak erabiltzen dira eta familia berekoak dira baina tamaina txikiagokoa eta estuagoa da) eta baita biolinarenak ere (forma berdina daukate eta egitura berdinak ditu, desberdintasuna soinuan eta tamainan dago). XlX. mendean ordea hasi zen gaur egun dituen ezaugarriak izaten Garai honetatik aurrera ere asko kostatu arren orkestratan ohikoa bilakatu zen.

Aipatzekoa da badagoela kontrabaxu tradizionalaren (akustikoa) bertsio elektroniko bat baduena anplifikazio elektrikoa, kasu honetan musika tresnak askoz ere tamaina txikiagoa du. Eramangarritasuna baita instrumentuaren alderdi ezkorrenetako bat.

Kontrabaxujole ospetsuenen artean Willie Dixon, Oscar D’Leon, Charles Mingus  eta Rinat Ibragimov. Kontrabaxua genero eta estilo ezberdinetan erabiltzen da, musika klasikoa, jazz eta rockabillyan besteak beste.

Pertsona bat viola da gamba jotzen

Hala eta guztiz ere, horiek , historiako kontrabaxujole ezagunenetakoak izan arren, ezin dugu ahaztu berezia den beste pertsona baten irudia ere. Domenico Dragonetti (1763-1846) dena hain zuzen, bertutetsuenen artean baitago. 13 urte zituela era perfektuan jo ez ezik, 14 urte zituela Opera buf izenekoaren partaide ere izan zen eta Opera Vicenza Handiarena ere bai. Beneziako San Markos Kaperaren  Beriniren ordezkoa izatera ere iritsi zelarik.

Modu berean, Giovanni Bottesini (1821 – 1889)  beste kontrabaxujole bertutetsu handia izan zen. Konkretuki, gizon hau Lombardian jaiotakoa (Creman) munduan zehar kontzertuak eman zituen eta kontrabaxuaren Paganini izenarekin aurkezten zuten.

Hau guztiaz gain ezin dugu ukatu musika tresna hau, zenbait generoren oinarrizko eta ardatz  ez ezik protagonista izatera ere pasa dela. Adibidez rockabilly edo psikobillyarena. Eremu hauetan oso inportanteak dira  Lee Rocker (1961) estatu batuarra,  Stray Cats -en partaidea eta 90. hamarkadatik aurrera bakarlanean bere ibilbidea daramana.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrabaxuaren zatiak

Harizko tresnatako bigarren handiena eta grabeena da. Oktabaxua da guztietan grabeena, bi oktaba are grabeagoak ematen dituena.

Bere tesitura grabeagatik duela gutxi arte oso gutxitan erabiltzen zen kontrabaxua bakarlari bezala. Lehenengo kontrabaxujole handia Domenico Dragonetti izan zen eta bigarrena Giovanni Bottesini.

Kontrabaxuaren soinua arkuarekin sokak igurzterakoan sortzen da, baina behatzekin zanpatuz ere egin daiteke, baxu elektrikoa edo tolocherekin gertatzen den bezala. Teknika honi pizzicato deitzen zaio.

Biolontxeloaren kasuan bezala lurrean paratuz jotzen da. Bestea eserita jotzen den bitartean, kontrabaxua zutik jo daiteke, handiagoa baita, baina jolearen araberakoa da hau.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrabaxuaren historiari dagokionez, XVI.mendera jo behar dugu, orduan biolonea exixtitzen zen , bere aurrekaria, Baina, XVII.mendera arte ez ditu  gaur egun duen forma eta ezaugarriak  izango, biolina eta gambako biolaren arteko nahasketa dena. Mende horretan zehar ere orkestraren partaide izatera pasa zen, nahiz eta bigarren papera jokatu arren; biolontxeloaren zatia indartzeko erabiltzen baitzen. Oso handia denez zailtasun batzuk izan zituen eskenatokira igarotzeko. Hala eta guztiz ere, XVIII. mende bukaera aldera eta hurrengo mendean zehar   zenbait musikagilek musika tresna honetan konfiatu zuten eta gutxinaka musikari eta publikoaren errespetua irabazten joan zen XX. mendearen erdialdean bere ospea etorri zen musikari, pedagogo eta batez ere jazzaren eskutik, azken honek aukera eman zion kontrabaxuari bakarlari lanean aritzeko eta kontrabaxuaren interpretazio teknika berriak ikertzeko.

Kontrabaxuaren kordala eta zubia

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrabaxuaren zatiak

Kontrabaxuaren jatorria, hari igurtziaren familiako kide handiena da, jakintsuen arteko eztabaida sutsuak piztu ditu. Ez baitaude ados zein tresnatatik datorren esateko orduan, baina bai dago argi haientzat  XVIII. mendean bere nortasunari eutsi ziola soken artean esateko orduan. Beste musika- tresnekin konparatuz bere aske izate hori  berantiarra dela esan dezakegu. Seguraski bera definitzen zuten ezaugarriak, hariak, forma, tamaina, fintzea eta arkua- definitzen zuten ezaugarriak aldakorrak zirelako izan zen hori. Ganbako biola, biolontxeloaren forma edo udare itxura izatea da luthierrak  erbiltzen zuten inspirazio iturria eraikuntzarako. Biolinen bosgarren musika tresna grabeena dela esan daiteke baina haiekin konparatuz ezberdintasun handiak ditu.

XVI. mendean du jatorria eta gambako biola eta bioloneren eboluzio bat da baina bere tamaina handiak (gaur egungoa baina handiagoa berez), soka laukotetik kanpo utzi zuen (bi biolin,biola eta biolontxeloa) Badaude diotenak kontrabatxua ezin dela hartu biolinaren familiakoa, izan ere XV. mende amaieran biolone a corderen formakoa zen, biolaren familiako kide handiena zena, hamasei soka zituen. Hurrengo mendearen erdialdean  florentziako bitartekari batek Stiggio eta Corteggia bere zatietako bat dedikatu zion «sotto basso di viola» bati benetan biola kontrabaxu batekoa zen edo gambako biolarena zen.

Kontrabaxuaren klabijeroa

Michael Praetoriusek, XVII. mendearen hasieran, biolone izeneko musika tresna bat deskribatu zuen biolone deituz. beste bi izenekin ezagutua biolako kontrabaxua edo biolon kontrabaxua, egungo kontrabaxuaren aurrekaria da. prototipo honen fintzea, bi metro baino gehiago zituena, bere soinuak oktaba bat baxuagoa zen joleak partituran irakurtzen zuena baino. gaur egun ere horrela da.

Beraz, esan dezakegu kontrabaxuak biolina eta gambako biolaren ezaugarriak nahasten dituela.  lehenengotik erresomamtziak ditu, heldu lekuaren forma, atzera bezala baitu, soka kopurua eta bukaeraren forma. Biolarena du berriz angelu  xuabeak dituela gorputzak erdiko argaltzea eta sorbalda eroriak.

Kontrabaxuak eduki dituen ezaugarri fisikoak, ez dira bakarrik denboraren poderioz gertatutakoak. bere jatorri geografikoak ere eresu ezberdinen biziraupena markatu du. Alemanian biolaren forma jarri zitzaiona, Italian berriz, biolinaren izkinak eta kurboak bezelakoak zituzten kontrabaxuak sortu ziren eta biolaren itxura mantentzen jarraitu zuten.

XVI eta XVII.mendeetako kontrabaxuek 4-5 soka zituzten baina batzuetan 6 izatera iristen ziren.XVIII.mendera arte laukoteetako fintzea ezarri zen. kontrabaxuak biolonak et agambako biolak ordezkatu zituen azkenean baina  musikagileek ez zioten kasu gehiegirik egin musika tresna honi eta sinfonia askotan (Klasizismoaren erdialdera arte), Txeloaren zatia imitatu besterik ez zuen egiten. Bere tamaina handia , eta soka lodiek, ez zuten oso erabilgarria egiten. Soka hauek  oso soinu sakona sortu egiten zuten eta bilduta zeuden klabijeroan (garai hartan ebanozkoak) Ondoren soka finagoak jarri izanak treanaren gorputza arindu zuen eta horregatik erabilgarriagoa izaten hasi zen.

Kontrabaxuaren egoera XVII.mendeko musika giroan ez zen ona. Domenico Dragonetti (1763-1846), eskenatokira sartu arte, honek, orkestran sartzea lortu zuen eta bera izan baitzen lehenendo dohaitsua tresna honetan. Bere lorpenak handiak izan arren, berak ez zuen ikusterik izan  kontrabaxua nola indendizatzen zen biolontxelotik orkrestarako obretatik baina bai ikusi ahal izan zuen kontrabaxurako bikote,hirukote eta sonatak nola handitzen ziren.


XVII eta XIX. mendeetan zehar tresna honek ospea lortu zuen kontzertuetarako leku eta europako hiriburuetan eta musika arloan erabateko eta behin betiko leku garrantzitsu bat hartzen joan zen. besteak beste orkestran Beethoven, Wagner, Chaikovski bezalako musikagileek bere obratan kontrabaxuari ezarritako lirikotasun mailagatik.

1839. urtean, Achile Gouffe  Parisko Operara eraman zuen kontrabaxua, tresna honentzako  lehen metodoa idatzi zuen eta  berrikuntza asko jarri zizkion bai kontrabazuari berari bai arkuaren formari ere.

Dantz orkestra modernoek soka bat gehitzen diote, don findua. XIX. menderarte kontrabaxu joleek kanpo alderako kurbadun arkoak erabili zituzten; askoz beranduago barruranzko kurbadunak erabiltzen hasi ziren kontrabaxurako. Oraindik ere bi eratakoak erabiltzen dira.

Kontrabaxu dohaitsuen artean aipatzekoak dira Domenico Dragonetti, Giovanni Bottesini, Sergei Koussevitzky, eta jazz  jole Estatu batuarra den Charles Mingus.[2]

Jole ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean kontrabaxujole agertu ziren, adibidez:

Ron Carter

Jazzean ospetsuenak honako hauek dira:

Kontrabaxua psycobilly eta rockabillyren «arima» da. Genero hauetan haria hartzen da eta diapasoiaren kontra jotzen da, horrela, slap deitzen den efektu erritmikoa sortzen da:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de contrabajo — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
  2. (Gaztelaniaz) Contrabajo. 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).