Lankide:Marta Etxebarria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eszena harrigarriak eta elkarrizketa gordinak izan arren, publikoak antzezpenaren estreinaldia txalotu egin zuen. [1] Brooks Atkinsonek The New York Times egunkarian estreinaldiaren kritika idatzi zuenean, Tandyren «interpretazioa bikaina eta paregabea» zela esan zuen, eta Williamsek «istorio zirraragarri eta argitsua egin zuela» ondorioztatu zuen.[2] Geroago, Uta Hagenek Tandy ordezkatu zuen, Carmelita Popek Hunter eta Anthony Quinnek Brando. Hagen eta Quinnek ikuskizunaren bira nazional bat egin zuten, eta, ondoren, Broadwayra itzuli ziren antzezpen gehiago egiteko. Hasieran, Brandok sudurra apurtu zuenean, Jack Palancek bere rola hartu zuen. Ralph Meekerek ere Stanleyren papera hartu zuen, bai Broadwayn bai birako konpainietan. Tandyk antzezlan bateko emakumezko aktore onenaren Tony Saria jaso zuen 1948an; sari bera jaso zuten urte hartan Judith Andersonek, Medearen paperean egindako antzezpenagatik, eta Katharine Cornellek.

Bira nazionalean, Uta Hagen aktorearen Blancheren antzezpena ez zuen Elia Kazanek zuzendu, Broadwayko ekoizpenaren zuzendaria izan zenak, Harold Clurmanek baizik. Eta esan izan da, bai Hagenek egindako elkarrizketetan bai kritikari garaikideen iruzkinetan, Clurmanek zuzendutako interpretazioak publikoaren enpatia berriro Blancheren pertsonaiarengana eraman zuela eta Stanleyrengandik urrundu (Kazanen bertsioak kokatu zuen lekuan). Horixe zen antzezlanaren jatorrizko ikusmoldea, eta ondorengo bertsioetan ere halaxe islatu izan da.

1949an Broadwayko jatorrizko ekoizpena bertan behera geratu zen, 855 emanaldiren ondoren.

Jatorrizko antzezle-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago egindako beste ekoizpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desio izeneko tranbiaren Greziako lehen moldaketa 1948an antzeztu zuen Karolos Kounen Art Theater konpainiak, eta Kounek berak zuzendu zuen. Hori lehen egokitzapen zinematografikoa baino bi urte lehenago eta Londresen estreinatu baino urtebete lehenago izan zen. Melina Mercouri (Blanche) eta Vasilis Diamantopoulos (Stanley) izan ziren protagonistak eta musika Manos Hadjidakisena izan zen.

1949ko urriaren 12an, Laurence Olivierrek zuzendutako Londresko ekoizpena Aldwych antzokian estreinatu zen. Protagonistak Bonar Colleano (Stanley), Vivien Leigh (Blanche), Renée Asherson (Stella) eta Bernard Braden (Mitch) izan ziren.[3]

1950eko otsailean, Australiako ekoizpen bat estreinatu zen Melbourneko Comedy antzokian. Viola Keatsek Blanche antzeztu zuen eta Arthur Franzek Stanley.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. December 3. This Day In History Calendar (2008). Sourcebooks, Inc.
  2. (Ingelesez) Atkinson, Brooks. (1947-12-04). «First Night at the Theatre» The New York Times.
  3. «Production of A Streetcar Named Desire | Theatricalia» theatricalia.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. «'Streetcar' Poetic, But Controversial» The Age (Victoria, Australia): 3. 1950-02-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).