Vivien Leigh
Vivien Leigh | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vivian Mary Hartley |
Jaiotza | Darjeeling, 1913ko azaroaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Eaton Square (en) ![]() |
Heriotza modua | tuberkulosia: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Ernest Richard Hartley |
Ezkontidea(k) | Herbert Leigh Holman (1932, 1931 - 1940) Laurence Olivier (1940 - 1960) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 1934) : antzezpen Woldingham School (en) ![]() Loreto Convent (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Claude Rains |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Vivian Mary Hartley, Vivien Leigh izen-deiturez ezagunagoa (Darjeeling, India, 1913ko azaroaren 5a – Londres, Ingalaterra, 1967ko uztailaren 8a) aktore eta antzerkilari britaniarra izan zen. Bitan irabazi zuen emakumezko aktore onenaren Oscar saria: lehendabizikoa, 1939ko Gone with the Wind filmean Scarlett O'Hara eta 1951ko A Streetcar Named Desire filmean, Blanche DuBois jokatzeagatik.[1]
Arte dramatikoko ikasketak amaitu ondoren, 1935ean, lau filmetan parte hartze txikiak izan zituen, Fire over England (1937) filmeko protagonista izan arte. Haren edertasunagatik laudatua, batzuetan, ezaugarri fisikoek aktore gisa serio hartu izatea eragozten ziotela susmatu zuen. Pantaila handian ospea izan arren, batez ere, antzerki aktorea izan zen; 30 urteko bere ibilbidean, Noël Coward eta George Bernard Shawen komediak nahiz Shakespeareren Ophelia, Cleopatra, Julieta eta Lady Macbeth pertsonaia klasikoen paperak jokatu zituen. Bere azken urteetan, bigarren mailako paper batzuk egin zituen film banaka batzuetan.
Laurence Olivierrekin ezkonduta, 1940tik 1960ra bigarren ezkontzan egon baitzen ezkonduta, publikoak bere senarrarekin batera identifikatu zuen maiz, eta, harekin, hiru film eta ekoizpen eszeniko ugaritan parte hartu zuen, askotan Olivierrek berak zuzenduta. Lan egiteko zaila zelako ospea zuen, eta, heldu-bizitzaren zati handi batean, nahaste bipolarra pairatu zuen, baita tuberkulosi kroniko errepikakorrak ere, 1940ko hamarkadaren erdialdean diagnostikatu zioten lehen aldiz, eta, azkenean, heriotza eragin zion 53 urterekin[2] Bere ibilbideak jarduerarik gabeko aldiak izan bazituen ere, 1999an, American Film Institutek Hollywoodeko zinema klasikoko izar handienetako bat bezala sailkatu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yorkshireko burtsa-artekari baten alaba, Indian jaio zen eta Ingalaterran eta Europa osoan zehar hezi. Maureen O'Sullivan bere eskolakidearen adibidean inspiratuta, aktore karrerari ekin zion eta 1932an Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en izena eman zuen. Urte hartan bere lehen senarrarekin ezkondu zen, Herbert Leigh Holman abokatu britainiarrarekin. eta bere bigarren izena hartu zuen izen profesional gisa.
Things Are Looking Up (1934) filmean egin zuen debuta eta The Green Sash (1935) filmean bere lehen agerraldia. Bere karrerako une honetan ahots eszeniko ahula zuen arren, bere presentzia eszeniko ikusgarria eta edertasuna alde batera utzi ezinak ziren, eta 1935ean Alexander Kordarekin kontratua sinatu zuen. Leigh-ek harreman bat hasi zuen Laurence Olivier britainiar protagonistarekin. Elkarrekin agertu ziren eszenatokian eta pantailan, Kordaren Fire Over England (1937) eta 21 Days (1937an, 1940an estreinatua; 21 Days Together bezala ere estreinatua).
Laurence Olivier bigarren senarrarekin ere maiz egin zuen lan, bai antzerkian bai zineman. Ofelia, Cleopatra eta Julietaren paperak egitean asko nabarmendu zen. Alabaina, osasun txarrak jarri zizkion oztopo gehien bere ibilbidean. Tuberkulosia 1940ko hamarkadaren erdian iragarri bazioten ere, 1967an hil arte lanean segitu zuen, gorabeherak gorabehera.[3][4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan, film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez) ageri dira:
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vivien Leigh ![]() |
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1963an Tovarich izeneko Broadwayko musikalarekin, Tony saria. [5]
- 1953 British Academy Film saria, A Streetcar Named Desire ("Desio izeneko tranbia") filmarekin.[6]
- 1952 Oscar eta Golden Globe saria, A Streetcar Named Desire ("Desio izeneko tranbia") filmarekin.[7][8]
- 1951 Academy saria, New York Film Critics Circle saria eta Veneziako zinemaldiko saria, A Streetcar Named Desire ("Desio izeneko tranbia") filmarekin. [9] [10] [11]
- 1940 Oscar saria Gone with the Wind filmarekin.[12]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Vivien Leigh | British actress | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ Olivier 1982, p. 174.
- ↑ Olivier, Laurence. Confessions of an Actor. New York: Simon & Schuster, 1982. ISBN 0-14-006888-0. 174 or.
- ↑ https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/5379/Vivien%20Leigh
- ↑ «Tony Award - 1963 | Winners & Nominees» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «British Academy Film Awards - 1953 | Winners & Nominees» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «Vivien Leigh - Awards & Nominations» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ (Ingelesez) «The 24th Academy Awards | 1952» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «Academy Awards - 1951 | Winners & Nominees» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «New York Film Critics Circle - 1951 | Winners & Nominees» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «Venice Film Festival Awards - 1951 | Winners & Nominees» awardsandwinners.com (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ (Ingelesez) «The 12th Academy Awards | 1940» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (kontsulta data: 2022-07-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Vivien Leigh IMDb webgunean.
- (Ingelesez):[Bideoa, EN] Vivien Leigh 1960 Tony Awards
- (Ingelesez):[Bideoa, EN, 1940] Vivien Leigh accepts her Oscar
- (Ingelesez):[Bideoa, EN, 1952] Vivien Leigh Wins Best Actress: 1952 Oscars
- (Ingelesez):[Bideoa, EN] Vivien Leigh biografía (Vivien Leigh biography)
- 1913ko jaiotzak
- 1967ko heriotzak
- Ingalaterrako aktoreak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Volpi Kopa emakumezko interpretazio onenari
- Emakume aktoreak
- XX. mendeko emakumeak
- Londresen hildakoak
- Erresuma Batuko katolikoak
- Tuberkulosiak hildakoak
- India kolonialeko britainiarrak
- Tony Saria irabazi dutenak