Jessica Tandy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jessica Tandy
Jessica Tandy Publicity Photo.jpg
Bizitza
Izen osoa Jessica Alice Tandy
Jaiotza Londres1909ko ekainaren  7a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Fairfield konderria (Connecticut)1994ko irailaren  11 (85 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: obulutegiko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Jack Hawkins  (1932-10-22 -  1940-01-02)
Hume Cronyn  (1942-09-27 -  1994-09-11)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Dame Alice Owen's School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0001788

Jessie Alice Tandy, ezagunagoa Jessica Tandy gisa (Londres, Ingalaterra, 1909ko ekainaren 7a - 1994eko irailaren 11), estatubatuar zinema- eta antzerki-antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte zituela hasi zen antzezten, eta 1929. urteaz geroztik profesional egin zen. Ospe handia lortu zuen Broadwayko antzokietan Blanche Du Bois pertsonaiarekin, Tennessee Williamsen A Streetcar Named Desire (1951, Desira izeneko tranbia) lanean. Lan horregatik Tony saria jaso zuen.

Hollywooden The Seventh Cross (1944) lanarekin egin zuen debuta. Hume Cronynekin batera arrakasta ugari lortu ditu Broadwayn. Elkarrekin lan egin zuten The Marriage (1954) telebistako saioan.

Egin dituen filmen artean aipagarriak dira: The Desert Fox: The Story of Rommel (1951, Rommel, basamortuko azeria); The Birds (1963, Txoriak); Cocoon (1985); Cocoon: The Return (1988, Cocoon: itzulera). Driving Miss Daisy (1989, Miss Daisy paseatzen) lanean parte hartu zuen, eta antzezle onenaren Oscar saria eman zioten paper horregatik. Handik bi urtera, bigarren antzezle onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Fried Green Tomatoes (1991, Tomate berde frijituak) lanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jessica Tandy Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.