Lankide:NahiaFernandezUg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Iraultza: Eraginak eta Ondorioak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure taldeak Frantziako iraultzaren eraginak eta ondorioak landu eta azalduko ditu lan honetan; lan hau Mundu Garaikidearen Oinarrietako ikasgaiari lotuta dago eta taldekideak Nahia Fernandez Ugarte, Maite Martinez Elexgaray eta Flavia Solaguren Arrugaeta gara, Euskal Ikasketetako ikasleak.

Lan hau egitearen arrazoia ikasi eta aztertu duguna erakustea eta gure ezagutza gehiago lantzea da, izan ere Frantziako iraultzak Frantziari ondorioak ekartzeaz gain, Euskal Herrira eta beste hainbat lurraldetara ere hedatu zituen ondorio haiek. Frantziako iraultza historia unibertsalean gertatu den pasarterik garrantzitsuenetarikoa dela esan dezakegu, ekarri zituen ondorio politiko, ekonomiko, juridiko eta sozialengatik. Beraz, lan honen helburua iraultza honen ondorio eta eraginak argi azaltzea izango da.

AURKIBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2. Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
3. Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
4. Gertatutakoari bruzko interpretazio eta iritzi desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
5. Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
6. Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TESTUINGURUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultza 1789tik eta 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen, Europaren etorkizuna erabat eraldatuz. Antzinako Erregimenari eta monarkiari bukaera eman eta Aro Garaikideari hasiera eman zion.

Gizarte horren egitura konplexua zen, izan ere, estamentuen inguruan antolatuta zegoen (estamentua bereziki feudalismoan eta Antzinako Erregimenean gizarte maila izendatzeko erabiltzen den terminoa da) eta egituratze horretan, izaera aristokratikodun (aristokraziak onenen gobernua esan nahi du). Terminoak boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du balioek kulturan pisu handia izaten jarraitzen zuten. Frantziako Iraultzaren eragina ez zen mugatu XIX. mendeko lehenengo erdian gertatutako uholde iraultzailetara arte, besteak beste, Pariseko Komunan (1871), 1917ko Errusiako Iraultzan edo XX. mendean Europatik kanpo gertatutako prozesu iraultzaile askotan.

Frantziako Iraultzaren arrazoien interpretazio ugari izan dira urteetan zehar, korronte baten arabera, historialari liberalek eta marxistek defendatzen dutena (Marx eta Engels), burgesiak ezin zuen gehiago garatzen jarraitu Antzinako Erregimenaren mugen barruan. Beraz, Iraultza burgesiaren arrakastaren fruitua izan zen. “Ondasunen banaketa berriak boterearen banaketa berria eskatzen du” (A. Barnave).  Historiografia erromantikoaren inguruan osatutako korrontea sortu zen. Honetan, G. Lefèbvre kokatzen da.  Bigarren interpretazioan, herrimailako klaseak gero eta pobreagoak ziren, eta azken hamarkadetan izandako biziraupen-krisiek piztu zuten iraultza. Beraz, klase herritarrak ziren protagonista nagusia (artisauen auzoetako sans culottes-ak). Eta hori aintzat hartuta, Frantziako Iraultza, iraultza herritartzat eta sozialtzat har dezakegu. E. Labrousse historialaria bi jarrera horien sintesia egiten saiatu zen : burgesia aberastea eta herri-mailako klaseak txirotzea. Interpretazio hori onartuena bihurtu da.  Beste batzuk agertu arren; Atlantiko aldeko iraultza gisa azaltzen duena, eta honetan, frantziarra, urturik geratuko zen.  Beste batzuen iritziz, Frantziako iraultzak historian izan zezakeen garrantziari uko egiten dio.

Frantziako iraultzak hainbat fase izan zituen, hiru zehatzagoak izateko; lehenengo fasea  1789.etik 1791rartekoa izan zen  Sasoi horretan jo zuten hondoa Antzinako Erregimeneko gizarteko eta politiko egiturek, eta legitimitate politiko berria eratu zen, 1791.urteko konstituzioan islatu dena. 1789.urtean feudalismoa indargabetu zen eta Gizakiaren Eskubideen Adierazpena onartu zen. 1790. urtean Biltzar Konstituziogileak Kleroarentzako Konstituzio Zibila onartu zen (hura izan zen Eliza eta Estatua banantzeko lehenengo pausoa). 1791. urtean Konstituzioa onartu zen (Europako lehenengoa sistema politiko berri baten oinarriak: botere banaketa eta izaera konstituzionaleko monarkia bat aurreikustea).

Bigarren fasea (1792-1795) Konbentzio jakobinoaren garaiarekin bat dator,sasoirik erradikalena zen. Frantziako monarkia erori zen eta Europako monarkiek gerra deklaratu zieten iraultzaile frantsesei. Luis XVI.ren hilketa (Luis XVI.a Frantziako eta Nafarroako erregea 1774tik 1791 arte, eta Frantsesen erregea 1791tik 1792 arte, izan zen) 1793an izan zen. Errepublika aldarrikatu zen eta diktadura izaerako gobernu bat ezarri zen, “izualdia” delakoa, ezarritzako gobernuak horrek botere guztia bereganatu eta erabaki erradikalak hartu zituen; gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri, prezioak eta soldatak kontrolatu, nobleziaren ondasunak konfiskatu, nekazariak jabe egiteko prozesua bultzatu eta,  “soldata-bilketa orokorraren” bidez, armada nazionala sortu. Azkenik, hirugarren fasean (1795-1799) iraultzaren geldialdia gertatu zen, “iraultza izoztua” deitu zioten egoera horri. Jakobinoen erortzea hasi eta  Iraultzak beste norabide bat hartu zuen, oinarri moderatuagoekin benetako “errepublika burgesa” ezarri zen. Egoera berria hau 1795.eko konstituzioan islatzen da: errolda sufragioari eutsi egin zitzaion, botere legegilea ahuldu zen eta botere betearazlea Direktorioaren eskuetan geratu zen. Hasieran, Direktorio hori bost kidek osatzen zuten, gero hiruk eta azkenean bakar batek, 1799. urtean Napoleon Bonapartek emandako kolpearen ondoren. Beraz, esan dezakegu, askoren tiraniatik bakar baten despotismora” igaro zirela.

ERAGINAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar Iraultzaren eragin nagusiak, pobrezia, askatasun falta eta desberdintasun sozio-ekonomikoak izan ziren. ·Eliza, kleroa eta aristokrazia ( pribilegioak zituzten bakarrak ) mugarik gabeko boterearekin gobernatzen zuten; "Jainkoak aukeratutako" gobernariak baitzirelako. Hori dela eta, eremu sozialean desberdintasun handia zegoen batzueneta besteen artean.

Fantziar Iraultzari esker, eremu sozialean, ekonomikan eta politikoan aldaketak eman ziren. Gainera, Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena agertu zen, non nazionalismoaren lehen ideiak agertzen dira edo Europan gertatuko zen lehenengo demokrazia ideiak. Era berean, gizabanako guztientzako lege berdinak ezarri ziren; hau da, berdintasuna lortu zen eta emakumearen rola aktiboagoa egin zen.

Frantziar Iraultzak, Antzinako Erregimenari bukaera eman zion, horrekin batera, estatu feudal zein elizaren pribilegio edo abantailekin akabatu zen. Ekonomiari dagokionez, kapitalismoan oinarritutako sistema eraiki zen. Gizarte estamentalaren amaiera frantsesen produkzioa aldatu zuen eta horrek eskaintza-eskaera legeen agerpena bultzatu zuen gizarte liberal berria eraikiz zein sufragio unibertsalean babestuta zegoen. Ideologiaren ildotik, tolerantzia eta aniztasuna agertu ziren, eta pentsamendu, adierazpen eta erlijio askatasunak aldarrikatu ziren.

Hauek irizpide nabarmenenak izan badira ere, Frantziar Iraultza ondoren ez dira hainbeste aldaketa eman Frantziar aurre-iraultzailearen gizartearekin konparatzen badugu. Berez, demokrazia ezarri bazen ere, hura pertsona burgesek betetzen zuten gehiengo batean eta hori zela medio haien talderako hobekuntzengatik borrokatzen zuten orokorrean, haiek antzineko nobleen papera hartuz. Hau soilik aldatzen zen baldin eta alderdi erradikalenak boterean sartzen zirenean (Herriaren semeak), azken hauek Antzineko Erregimenaren edozein arrastoa ezabatu nahi baitzuten, biolentzia haien arma nagusiena izanik. Modu honetan hasi ziren ikara gobernuen agertzeak, non norbanako bat Antzinako Erregimenarekiko harremanak gordetzen zituela susmatzekotan urkamendira eramaten zitzaien. Gobernuen joan-etorri hauek ahalbidetu zuten Frantziar Iraultzarekin lortutakoa ezegonkortuko zuten zenbait pertsonaiak boterera heltzea ahalbidetu zuten, hala nola, Napoleón Bonaparte, zeinek erregetasunekoa ez bazen ere, frantziarren enperadore koroatu zen, Frantziar demokrazia ukatuz eta ia monarkia absolutu batera bueltatuz.

Ezegonkortze handia ekarri zuen beste une historiko bat 1814an egindako berrezarkuntza borboitarraren eskutik etorri zen. Une horretan Frantziaren bi bandoak elkarren aurka egin zuten, batak monarkia borboitarra itzuleraren aldekoak zirenak ( modu parlamentarioan nahi bazuten ere), eta itzulera hori ez zituztenak begi onez ikusten. Horrela beste zenbait istilu agertu ziren hainbat hildakoekin, ondorioz Frantziatik borboitarren kanporatzea erakarri zituztenak. Beraz, atera daitekeen aldaketa nagusiena Frantzian elizaren egoera erabat aldatu zela izango zen, erresuma laiko izatera pasatu baizen.

ONDORIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]