Lankide:Naialeg/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ESTATUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Estatua definitzerakoan segun eta zein autore esanahia aldatu daiteke, baina oro har, gizarte bat arautzen duten arauak ezartzeko agintea eta ahalmena dituzten erakundeen multzoa da, lurralde jakin baten barneko eta kanpoko burujabetasuna edukitzea. Estatu bat izateko hiru ezaugarri bete behar ditu, lurralde bat izatea, lurralde horrek biztanleria izatea eta gobernatzeko soberania. Gainera, garrantzitsua da beste herrrialdeen onarpena izatea.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platonen bustoa. Pio-Clementino del Vaticano museoan aurkituko duguna.

Platon zeritzon, gizakia izaki sozial bat den heinean perfekzioa lortzeko bide bakarra komunitatean izango da. Estatua da instituzio bakarra gai dena gizaki bakoitzaren bertuteak  bateratzeko.Platonen estatuaren idealaren egituraketa antropologian oinarritzen da, filosofo greziarraren ustez hiru arimaz gaude osatuak, arrazionala, suminezkoa eta irritsezkoa; baina bakoitzaren hiru arima horietako bat nagusitzen da, hortaz, nagusitzen den arima mota horren arabera hartu beharko luke lekua gizartea. Antzematen den bezala, Platon espezializazioaren alde dago, beraz, bere estatu ideala ere espezializazioan oinarritutako estatua izango litzateke.

Maquiavelo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maquiavelo zientzia politiko modernoaren aita bezala ezagutzen da eta gaur egun ezagutzen dugun estatuari buruz lehena ausnartu zuena da.Maquiavelok bere pentsamendu osoa Médici familiari zuzendutako gomendio liburu batean laburbildu zuen, Printzea. Pentsalari italiarrak ezkortasun antropologikoan sinisten du, hau da, gizakia berez gaiztoa eta berekoia da, eta bere interesen arabera jokatuko du. Bidezkoa  den orden sozial bat eraikitzeko eta honen kontra egiten dutenei aurre egiteko bide bakarra molaritate gabeko printze batek gobernatutako estatua izango litzateke.[1]   Estatu indartsu batek soilik lortuko du printzearen xedea, hots, herritaren zoriontasuna. Estatu indartsu hori eraikitzeko eta mantentzeko bide guztiak zilegiak izango dira, bai krudelkeria bai iruzurrak ere.

Hobbes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leviathan, Thomas Hobbesek 1651 argitaratutako liburua.

Hobbes mundu anglosaxoian filosofo politikorik handienetarikoa  eta pentsamendu politikoaren historian eragin handiena izan duenetariko bat da. Hobbesk bere estatu idealaren proposamena Leviathan izeneko liburuan laburbildu zuen. Honek bi egoera azaltzen zituen natura egoera, egoera aurrepolitikoa,  non ez dagoen ezer ziurtatuta, gatazka egoera da. Gatazka egoera hau gainditzean lege naturalen eta estatuaren egoeran egongo ginateke. Egoera honetan,norbaiten esku utziko du herritarak bakoitzak bere segurtasuna,aniztasunetik bakartasunera pasatuz. Estatuak hartuko du gure gain gureburua defendatzearena. Beraz, estatuaren papera herritarrak gatazketatik defendatzea izango litzateke, eta beraz, soberanoa, estuaren burua,  indarraren erabiltzaile legitimo bakarra izango da bai bere burua defendatzeko eta bai ondasunak defendatzeko, adibidez, botereari eustea.[2]

Hanna Arendt[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannah Arendt XX. mendeko erangin handiko  filosofa izan zen. Alemaniar filosofa  honen ustez gizakion jomuga askatasuna da. Askatasunak zentzu askotan uler daitekeela zioen, baina beti estatuari lotatuta. Ideia hau greaziako filosofoengandik hartu zuen, hauek polisetan biltzen zirenean lortzen baitzuten benetako askatasuna. Beraz, estatuaren joera askatasuna da eta aitzitik, benetako askatasuna soilik esfera politikoan aurkituko dugu. Baina estatua gizakiaren izaera eta interesak arbuiatzen dituenean eta gizakia gobernuaren interesak lortzeko bide mekanismotzat erabiltzen badu estatu hori estatu totalitario bat izango da. Estatuak gizartearen ongizatea lortu behar duelako sistema axiologiko baten bitartez.

Jule Goikoetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jule Goikoetxea Euskal Herriko egungo filosofa politko eta aktibista feminista garrantzitsuenetariko bat da. Jule goikoetxea asko jardun du gaur egungo estatuari buruz, honek deritzo estatua ez dela desagertzen ari baizik eta, aldaketa bat jasan duela sistema autoritarismo liberala eta patriarkalean ongi erratzeko eta hauen mesedetara jarduteko. Prozesu honetan hiritarrek eta herriak berak  zuen subiranotasunaren gaitasuna murriztuz-murriztuz joan da subiranotasuna enpresa pribatuek zein lobbyen eskuetan geratu arte. Globalizazioak eta Europar Batasunak prozesu honetan paper garratzitsu bat jotatu dute, izan ere, hauek erabaki publikoaren pribatizazioa ekarri dute. Azken finean, globalizazioa demokraziaren pribazitzea da.[4]

Theda Skocpol[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theda Skocpol estatubatuarra, egungo soziologarik adierazgarrienetariko bat da. Hainbat lan argitaratu ditu, garrantzitsuena Estado y revoluciones sociales (1978) da. Honetan, Rusian, Frantzian eta Txinan gertatutako iraultza sozialak alderatzen ditu.

Estatuen arteko desberdintasunetan ere jardun da Theda, bi desberdintasun daudela dio estatubatuar soziologoak, alde batetik, estatuen boterea nazioarte mailan, eta bestetik, estatu horiek esparru nazionalean duten gaitasuna. Bigarren desberdintasuna alderatzea zailagoa dela nabaria da, horretarako Weber filosofoa oinarri hartuta Legitimitatea, Autonomia eta Gaitasun kontzeptuak oinarri hartuta alderatu behar zirela adierazi zuen.[6]

Estatuaren formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde bat estatua bihurtzeko eta horrenbestez estatu eraikuntza gauzatu dadin ezinbestekotzat ditu gorpuztea honako ezaugarriak (ez da ezinbestean ondorengo ordena jarraitu beharrik):

  • Komunitatea egon behar da, hau da, herria.
  • Lurraldearen mugak zehaztu
  • Komunitateak bere burua gobernatzeko mekanismoak eduki behar ditu, hala nola, legeak.
  • Estatu bat ezinbestean burujabea izan behar da, bere gainetik ez du beste botererik onartu beharko, hitz gutxitan esanda, estatu batean subiranotasuna bermatu beharra dago.
  • Bere boterea kanporatzeko gaitasuna izatea, hau da, beste estatuen aitorpena eskuratzea.
  • Egonkortua dagoen lurraldearen gaineko kontrola eta horrekiko leialtasuna egotea
  • Bere autoritatea instituzionalizatzeko edo erakundetzeko gaitasuna izatea: Organismoak eratzea hertsadura ezartzeko, adibidez, indar armatuak, eskolak eta tribunalak.
  • Kontrola ezberdintzeko gaitasuna izatea, hots, instituzio multzo bat izatea hainbat jarduera espezifiko egiteko, besteak beste, zergen eta beste baliabide batzuen diru bilketa modu kontrolatu batean gauzatzeko.
  • Agintari profesionalak egotea
  • Identitate kolektibo bat barneratzeko gaitasuna izatea; beste Estatuengandik ezberdintzeko ikur propio eta komunak sortuz. Adibidez, ereserki edo bandera propioak.

Horrela, soilik aurreko baldintza minimo eta beharrezkoak betez gero, lurralde guztiak prozesu luze bat igaroko dute eta benetako Estatu bati buruz hitz egin daitekeela esan dezakegu.

Estatu motak eta formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu forma[7] testu legislatibo eta bibliografikoetan erabili oi dira eskubide konstituzionalaren kontzeptu bat  azaltzeko non erreferentzia egiten dion estatuak har dezaken antolaketa modu ezberdinei. Antolaketa hiru elementu konstitutiboren artean duten harremanaren ondorio izango da. Hau da, lurraldea, biztanleria eta boterearen artean sortzen den harremanaren ondorio izango da estatu forma.

Honen arabera bi multzotan bana dezakegu estatu forma:

alde batetik Estatu unitarioa; non lurraldean biztanleria eta boterea homogeneoak, uniformeak eta sinpleak diren eta hiruen arteko harremana adiera bakarrekoa eta zuzena da.

Bestetik, Estatu konplexua; kasu honetan lurraldearen, biztanleriaren eta boterearen homogeneotasun falta pairatzen du. Honen ondorioz bere ordenamendu juridikoaren estrukturaren baitan dibertsifikazio bat ematen da (Estatu federala, konfederala eta regionala).

Estatu unitarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu unitarioetan botere politikorako erdigune bakar bat dago. Honek estatu osoan eragingo du bere agente eta autoritate lokalen bitartez. Botere legislatibo bakarra, botere judizial bakarra, botere exekutibo bakarra eta konstituzio politiko bakarra. Hau da, estatu unitarioetan  batasun laukoitza ematen da. ordenamendu juridikoko batasuna, gobernuko aginpideko batasuna, gobernatuen batasuna eta lurraldearen batasuna.

Estatu unitarioen barruan bi mota aurki ditzakegu:

-Estatu unitario puruak entitate  bakar batez osatuta daude gobernu estatal bakarrarekin administrazio zatiketarik gabe.

-Estatu unitario eskualdekatua zonalde edo eskualde politko-administratibo ezberdinetan banatutako estatua da, baina ez dira autonomoak bere barne erregimenean.

Estatu konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu konplexuaren baitan mota ezberdinak aurki ditzakegu:

-Estatu erregionala: Estatu erregionalak jatorritzat estatu zentralista bat dute baina garapenaren bitartez  estatu hori osatzen duten eskualdeei autonomia gehiago ematen joan zaie. Emandako autonomia ezberdina izaten da tokian toki eta autonomia handiko estatuei “de faktuko federakuntza”  deitu oi zaie.

-Estatu federala: hauek erakunde subirano eta autonomikoz osatutako estatua da. Erakunde hauetako estatus autonomoa ezin daiteke gobernu zentralaren bidez aldatu modu aldebakarrekoan, naiz eta salbuespenak eman daitezkeen (Argentinan kasu).

Estatu federalaren eta regionalaren arteko alde bakarra eskuduntzaren jatorria da.  Estatu erregionaletan gobernu zentralak zenbait eskubide eta konpetentzia itzuli ditu eskualdeari eta estatu federaletan ordez, eskualdeak dira botere zentralari zenbait eskuduntza ematen dizkionak.

Kritika estatuari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi marxista[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxismoaren baitan Estatua kritika handiak jaso egin ditu, Estatu hau analizatu egin denean beti Estatu Burges bat bezala ikusi egin da, non kapitalismoaren ondorioz Estatu burges honek, herritarrei gehiago zapaltzeko tresna bat bilakatu da.  Lenninek idatzi zuen, Estatua sistema kapitalistan bakarrik zela eraginkorra, iraultza Sozialista baten proletalgoaren diktadura oinarritzat hartuta, geroz eta balio gutxiago edukiko zuela Estatuak, iraultzak geroz eta gehiago aurreratzen zuen bitartean. Iritsiko dela puntu batera non Estatuak ez duen inongo baliorik edukiko eta hau kenduko da, baina azken pausu hau lurralde bat komunista denean lortuko da.

Ikuspegi anarkista[9][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkismoak kritika egiten dio Estatuari esanez hau botere herramienta bat dela, sahiatzen dena lurralde batek dituen botere guztiak bereganatzen. Hans Kelsen filosofa izan zen kritika handiena egin ziona Estatu eta eskubideei, Hansek esaten zuen Estatua eta justizia bide berdinean zeudela. Baina beste Filosofo batzuk esaten zuten, Estatua eta eskubideak bateraezinak zirela, estatua boterearekin batekin zegoela eta ez eskubideekin.

XVIII.mendean Godwinek kritikatu zuen Estatuak legeak erabiltzen zituela herritarrei isunak jartzeko eta honen bitartez impostuak lortzeko, beste alde gauzak debekatzeko ere eskuartzen zuela.

Proudhonek esan zuen Estatua etorkizunean desagertuko dela ez zuelako ezertarako balio.

Beste hain bat anarquistak kritika berdinak egin diote hau da Estatuak bakarrik herria zapaltzko balio duela eta hau herramienta bezela deusestatzen dute adibidez Bakuninek.

Ikuspegi liberala[10][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberalismoaren ikuspegiaren ordezkaririk nagusiena Adam Smith dugu. Horrenbestez, berau dugu, ekonomiaren ikuspegitik noski, estatuari kritika sendo bat egin dion autorerik garrantzitsuena. Bere tesi nagusia honela laburbil dezakegu: gizartearen funtzionamendu ekonomikoak merkatuaren legean, norberaren interes indibidualean, eta lehian egon behar luke oinarrituta. Horrela, Smith garaiko hartako “laissez faire” delakoaren defendatzailerik sutsuena bihurtu zen, gobernuak arlo ekonomikoan burutzen duen esku-hartzea salatuz. Izan ere, gobernuek behar baino gehiago gastatzen dutela eta eraginkortasun gabekoak zein ustelak izaten direla deritzo. Gainera, ​Estatua soilik segurtasunaz (armada eta polizia herritarren askatasunak bermatzeko) eta justiziaz (botere judiziala independentea botere politikotik) arduratu beharko lukela berresten du liberalismoak. Haien ustez, estatuak ez luke inolako botererik izan behar, indibiduo batzuei kentzeko eta beste batzuei ematerako hartu emana gertatzerako orduan. Are gehiago, eragile pribatuak izan beharko lirateke prezio sistemaren bidez merkatua  arautzen duten bakarrak, gauza bakoitzari benetan duen balioa esleitu nahi baldin bada. Beraz, argi ikus daiteke, bera dugula Estatu mugatuaren defendatzailerik sutsuena eta horrenbestez, Estatuak zenbat eta gutxiago parte hartu ekonomiaren antolaketan, hainbat hobeto.

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García, Jorge. (2013-12-20). «Nicolás Maquiavelo. El príncipe» Studia Aurea 7: 453.  doi:10.5565/rev/studiaaurea.79. ISSN 1988-1088. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  2. Lucy Carrillo Castillo. Dialnet (2002). Thomas Hobbes y el concepto de Estado constitucional de derecho.
  3. (Gaztelaniaz) filosofiacatracha. (2017-09-21). «El estado y la Libertad; Una Visión desde Hannah Arendt» Filosofia Catracha (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. Goikotxea, Jule. «Demokrazia Pribatizatzen» Berria.
  5. Mazzuca, Sebastián L.. (00/2012). «LEGITIMIDAD, AUTONOMÍA Y CAPACIDAD: CONCEPTUALIZANDO (UNA VEZ MÁS) LOS PODERES DEL ESTADO» Revista de ciencia política (Santiago) 32 (3): 545–560.  doi:10.4067/S0718-090X2012000300002. ISSN 0718-090X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. Villesa Bojorque, Jorge Alberto. El estado y la luibertad; Una vision desde Hanna Arendt.. .
  7. Biscaretti di Ruffia, Paolo, 1912-. (1987). Derecho constitucional. Editorial Tecnos PMC 773214059. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  8. introduccion al marxismo. .
  9. Bueno Ochoa, Luis. (2008). Godwin y los orígenes del anarquismo individualista. .
  10. Botticelli, Sebastián. (2018-02-01). «Dos concepciones liberales del Estado: Adam Smith y Friedrich Hayek» Praxis Filosófica (46): 61.  doi:10.25100/pfilosofica.v0i46.6149. ISSN 2389-9387. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).