Jule Goikoetxea Mentxaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jule Goikoetxea Mentxaka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJule Goikoetxea Mentxaka
JaiotzaDonostia1981eko abenduaren 13a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Twitter: julegoi Inguma: jule-goikoetxea-mentxaka Literaturaren Zubitegia: 910 Edit the value on Wikidata

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 13a) filosofo politikoa eta irakaslea da. Donostian jaio zen, hiria utzi zuen 15 urte zituela, eta azken hamarkadan ikertzaile gisa ibilia da Europako eta Kanadako unibertsitateetan. Bere azken ikerketak Cambridgeko Unibertsitatean egin ditu. Ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, esaterako Berrian, Diagonalen, eta EITBn. Gaur egun, ikertzaile eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza eta ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridge Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) hezita, filosofian doktoregoa lortu zuen 2009. urtean. Ikertzaile elkartua izan da Londres, Edinburgoko eta Lancasterko unibertsitateetan. 2010-2013 urte bitartean doktorego osteko ikertzaile gisa lan egin du Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Queen's-eko Unibertsitatean (Kanada).

Irakasle gisa aritu izan da hainbat unibetsitatetan: UPV-EHU, Oxford, Pompeu Fabra eta Bartzelonako Unibertsitatean.[3][1]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralar alderdiko kidea izan zen. Aralarren Gipuzkoako exekutibako kidea izan zen. 2008ko hauteskunde orokorretan Senaturako hautagaia izan zen, eta 2011ko udal hauteskundeetan Donostiako hautagaitzan hirugarren postuan aurkeztu zen.[4][5][6] 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan, aldiz, Amaiur koalizioaren hautagaia izan zen Diputatuen Kongresurako.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Emakunderen beka batekin Goikoetxeak gidatuta, Lore Etxeberria, Estitxu Garai, Zuriñe Rodriguez eta Nora Mirallesekin "EAEko demokrazia patriarkala" azterlana argitaratu du. Bertan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ongizate sistemarik «sexistenen» artean dagoela ondorioztatzeaz gain, despatriarkalizazio-prozesua martxan jartzeko hainbat proposamen bildu dituzte, adibidez, estatu federal feminista bat sortzea, eta egitura publikoa federalki antolatzea, emakumeek botere handiagoa izan dezaten.[7][8][9][10]

Parte Hartuz taldearen barruan egiten du ikerketa.[11]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Jule Goikoetxearen lanak»

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Demokraziaren pribatizazioa (Elkar, 2017).[14]
  • "Por qué necesitamos un estado feminista" en "Terra de Ningú: perspectives feministes sobre la independència"] (Pollen, 2018).​[15]
  • Independentzia helburu (Txalaparta, 2015).[16]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014 Lauaxeta Saria  TRACTATUS liburuarengatik.[17]
  • 2010-2011 Tasa Saria, St Edmund’s College, Cambridgeko Unibertsitatea, Erresuma Batua.
  • 2009-2010 'Summa cum Laude Doktorea Saria', Eusko Jaurlaritza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Juleren web orria - Politika eta Administrazio Zientzia Saila - UPV/EHU» cpa (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  2. «literaturaren zubitegia - Jule Goikoetxea» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-09-15). ««Si miramos al bienestar de las mujeres, todos los indicadores caen»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Oxel Erostarbe, elegido nuevo coordinador de Aralar en Gipuzkoa» El Diario Vasco 2006-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  5. «77. zenbakia Data 2011-04-26 77 Aldizkariaren orria» egoitza.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  6. (Gaztelaniaz) N.G.. (2011). «Las redes sociales, en la campaña» Noticias de Gipuzkoa (Editorial Iparragirre) 2011-05-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  7. «'EAEko demokrazia patriarkala', Jule Goikoetxeari elkarrizketa» kazeta.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  8. «"EAEko demokrazia patriarkala" Jule Goikoetxearen ikerlana Mezularian.» Euskadi irratia-EITB (Noiz kontsultatua: 2019).
  9. (Gaztelaniaz) «Emakunde constata que el patriarcado aún domina la sociedad y sus estructuras. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  10. Begiristain, Edurne. ««Patriarkatua ez dago desegite bidean, oso ongi birkokatu da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  11. «Kideak - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Parte Hartuz Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  12. Goikoetxea, Jule ( 1981-). (2014). Tractatus. Susa ISBN 9788492468577. PMC 920307743. (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  13. Goikoetxea, Jule ( 1981-). (2014). Tractatus. Susa ISBN 9788492468577. PMC 920307743. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  14. Goikoetxea, Jule.. (D.L. 2017). Demokraziaren pribatizazioa : kapitalismo globala, Europa eta euskal lurraldeak. Elkar ISBN 9788490277744. PMC 1055603357. (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  15. (Katalanez) Rodó de Zarate, Maria. (2017). Terra de ningú: perspectives feministes sobre la independència. ISBN 9788416828227. PMC 1020076855. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  16. Independentzia helburu. ISBN 9788416350377. PMC 964622303. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  17. «Jule Goikoetxeak Lauaxeta Poesia Saria jasoko du» Irutxuloko Hitza 2014-11-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jule Goikoetxea Mentxaka