Lankide:NaroApo/Proba orria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

R1(CO)R2, zetonen formula orokorra.

Zetona bat bi karbono atomo karbonilo talde funtzional batera loturik duen konposatu kimikoa da, aldehidoarekin kontrajarriz, non karbonilo taldeari gutxienez hidrogeno atomo bat batu zaion.[1]. Karbonilo taldea konposatu organiko horretako errelebanteena denean zetonek izena -ona atzizkia gehitzen izendatzen dira (hexanoarentzat, hexanona; heptanoarentzat, heptanona...). Beste aukera bat zetona bukaeran gehitzea da, adibidez metilfenil zetona. Karboniloa garrantzitsuena ez denean oxo- aurrizkia erabiltzen da, adibidez, 2-oxopropanal.

Karbonilo taldea lotura bikoitzaren bidez lotutako bi karbono atomo oxigeno atomo batekin batzen denean ematen da.

Bi erradikal karbonilo taldeari loturik ditu, eta horrek bereizten du azido karboxilikotik, aldehidoetatik eta esterretatik. Oxigenoarekin duen lotura bikoitzak bereizten du alkohol eta eterretatik. Zetonak ez dira aldehidoak bezain erreaktiboak, talde alkilikoek elektroiak emateko joera baitute.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azetona da zetonarik ezagunenetako bat, baina askok garrantzia dute biologian zein industrian. Adibidez, hainbat azukre (ketosak) edo esteroide (testosterona) zetonak dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albors Velasco Martha, Caballero Arroyo Yolanda, González Quezad. Grupos Funcionales. Nomenclatura Y Reacciones Principales.. , 77 or..
  2. Raymond, Kenneth William. (2010). General, organic, and biological chemistry : an integrated approach. (3rd ed. argitaraldia) John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-50476-5. PMC 401167816. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]