Lankide:Suna no onna/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beheko taula honetan agertzen direnak lagin bat besterik ez dira:

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
Cerro de la Peña
Q125504859
Erromantzatua 0,7 ha

(7.100 m2)

705-725 m Erdiko Burdin Aroa, Burdin Aro Amaiera, Erromatarra eta Erdi Aroa Armendariz (2008): 15. zenbakia.
El Castillo
Q125568643
Murillo Berroia, Erromantzatua 0,6 ha

(6.000 m2)

490-500 m Brontze Aro Amaiera, Antzinako Burdin Aroa, eta Erdi Aroa Armendariz (2008): 16. zenbakia.
Basaba
Q125569206
Naxurieta, Untzitibar 0,5 ha

(5.300 m2)

655-664 m Brontze Amaiera, Antzinako Burdin Aroa eta Aro Modernoa (ermita) Armendariz (2008): 17. zenbakia.
Iruaga
Q125578078
Naxurieta, Untzitibar 0,9 ha

(9.350 m2 lehen barrutia, 3.000 m2 bigarrena eta 700 m2 kastro-aurrea. Osorik, 13.050 m2)

780-793 m Erdiko Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera Basabakoa husten denean sortzen da honakoa. Armendariz (2008): 18. zenbakia.
Tabar
Q125621333
Urraulbeiti 0,6 ha

(6.000 m2)

520-533 m Erdiko Burdin Aroa eta Burdin Aro Amaiera Armendariz (2008): 19. zenbakia.
Gazteluzar
Q125621520
Arrípodas, Urraulbeiti Ezin da zehaztu 480-487 m Armendariz (2008): 20. zenbakia.
IRUÑERRIA
Gaztelu
Q125141056
Aranguren 1,3 ha 565-586 m Antzinako Burdin Aroa- Burdin Aro Amaiera eta Aro Moderno (baseliza) Armendariz (2008): 25. zenbakia.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Euskara Pirinioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Pirinioetan, euskal hizkuntzak Pirinoetako mendi-lerroan eta hurbileko lurraldetan utzitako aztarnen multzoa da, toponimian, egungo bertako hizkeran eta pertsona historikoen izenetan, bai eta denboran atzera eginez, Antzinaroko inskripzioetan edo erromatar iturri klasikoetan jaso ziren hiri, herri eta leinuen izenetan.

Euskararen hedadura askoz zabalagoa zen historian atzerantz joan ahala eta Pirinioak hedadura horren ardatza izan dira. Hala ere, noiz, non eta noraino zehazki erakustea ez da gauza erraza. Aragoien, Lleidan eta Andorran, adibidez, euskal toponimoak daude.

Askok ezin direla erraz azaldu gaurko euskara erabiliz, baina esan daiteke gehienak itxuraz argi eta garbi euskal jatorrikoak direla. Halaber, izen batzuetan, zalantzak egon daitezke jatorria idenfikatzerakoan. Helburua da, beraz, begirada batean Pirinioetako euskal toponimoen sarritasuna eta kokapena erakustea[1].

Toponimo euskaldunen nabarmen pilatzen dira Aragoiko Cinco Villas eta Jazetania eskualdeetan, Nafarroako ekialdetik hurbil daudenak. Horretaz gain, Oska hiritik hurbil badira batzuk ere. Azken horretan ezaguna da euskaraz hitz egitea galarazi zela XIV. mendean (1349), lege agindu honetan:

[…] nuyl corredor non sia usado que faga mercaderia ninguna que conpre nin venda entre ningunas personas favlando en algaravia, ni en abraych ni en basquenç, et qui lo fara, pague por coto XXX solidos.

Are gehiago, badirudi toponimoak bereziki naroak direla Sobrarbe Aragoiko eskualdean (Ribargorza-n edo Gállego- Garaian baino ageriagoak) eta harrigarriro, Pallars Sobirà Lleidako eskualdean. Izan ere, Joan Coromines hizkuntzalari katalanak datu hori nabarmendu zuen eta proposatu zuen euskal hiztunek eremu horretan mendebalderago baino luzaroago iraun zutela (Behe Erdi Arora arte).

Atzizkien kontua dela eta, hiru (eta euren eratorriak) azpimarratzen ditu Asier Gabnikagojeazkoak:

  • *-ose > -ués / -uey / -ué / -uy / -ós Baskonia osoan zehar hedatuta, batez ere ugaria Nafarroa (-ués, -oz, -otz, -oze, -otze), Ipar Euskal Herrian (-oz, -oze, -otz) eta Gaskonian (-ós, -òs, -osse, -òssa).
  • *-ese > -iés Aurrekoarekin oso antzekoa, baina baliteke gaurko euskal -za atzizkiarekin lotuta egotea.
  • *-doni > -dun / -dú / -tui / -uy (EH -dun, -doi, -dui, -di) Horietako batzuk agertu zaizkigu (Berdún, Gordún, Salardú) eta hizkuntzalari batzuen ustetan -dunum keltiarretik eratorri dira, baina euskal eremuan kokatuta daudenez beste azalpen bat ere eduki lezakete. Joseba Abaitua hizkuntzalariak, ordea, atzizki hori muinoa edo gotorlekua esan nahi duen "-dun" hitz zeltarekin lotzen du[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Gabikagojeazkoa, Asier. (2016-08-28). «Euskararen lorratzak Pirinioetan – Eurasiatik – Cultures from Europe & Asia» Eurasiatik (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  2. (Frantsesez) Bullet, Jean-Baptiste. (1759). Mémoires sur la langue Celtique..par Jean Baptiste Bullet. Daclin (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baskoien hiriak CAMPO REAL/FILLERA (Sos/Sangüesa) Biblio: http://oppidaimperiiromani.blogspot.com/2009/04/campo-realfillera-sos-del-rey.html eta https://aespa.revistas.csic.es/index.php/aespa/article/view/41