Lankide:Supro23/Kaserna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kuartelen helburu nagusia soldaduak populazio zibiletik bereiztea eta diziplina, trebakuntza eta talde izpiritua indartzea da. "Soldaduentzako diziplina-lantegiak" deitu izan zaie.[1] Industria-fabrikak bezala, batzuk kalitate txarrekoak edo eraikin aspergarriak direla esan ohi da. Hala ere, beste batzuk haien arkitektura bikainagatik dira ezagunak[2], hala nola Collins Barracks (Dublinen) edota Paris, Berlin, Madril, Viena eta Londresko beste batzuk. XIX. mendean nahitaezko errekrutatzeen bidez osaturiko armaden barrakoi latzak, zeinak hasiberri-sari eta gaixotasunez beteak zeuden, ia ez ziren bereizten errekrutatutako animalien haziendetatik. Gaur egun, ordea, internet konexiodun kuartel garbiak daude eta beraz, hitzaren konnotazioak aldatzen doaz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort Yoark, Torontoko ofizialen kuartelak, 1815ean eraikia. 1812ko gerran soldadu estatubatuarrek 1793ko gotorleku originala suntsitu ondoren eraiki zuten.
117. erregimentuko kuartelak Le Mansen (Frantzia) (1900).
New Fort Yorkeko ofizialen kuartelak (1840), Queenstoneko kareharriz eginak, zutik irauten duen egitura bakarra.
Errusiar garaiko kuartelak Vaasan, Ostrobothnian, Finlandia
Carlo de Cristoforiseko barrakoiak, Como
Bodengo (Suedia) Norrbotten erregimentuko kontskriptoak bizi ziren kuartelak.
Wrzeaminiako barrakoi-eraikin zaharra
Bundespolizeiko (polizia federala) tropentzako kuartel alemanak Frankfurten (Alemania).
San Petersburgoko Preobrazhenskyko zaindarien erregimentuaren kuartela
Hampton Court jauregia (1689)
Novosibirsk hiri militarreko Maquinegun talde kuartelak (1913an eraikia)

Lehen kuartelak, erromatarren Pretoriar Guardiarenak bezala, eliteko indarrentzat eraikiakizanziren. Erromatar armadaren kuartelen zenbait aztarna daude mugako gotorlekuetan, hala nola Vercoviciumen eta Vindolandan. Iturri erromatar horietatik zein garaikideetatik ikus dezakegu eremu militar bateko bizitzaren oinarriak milaka urtez konstante mantendu direla. Aro Modernoan, adituen ustez kuarteletako bizitza Iraultza Militarraren parte izan zen, eta, haien ustez, ekarpen erabakigarria egin zuen nazio-estatua eratzeko, armada iraunkorrari eusteko gastua handitu baitzen.[3] XVIII. mendean, garaiko bi estatu nagusiek, Frantziak eta Espainiak, kuartel handi eta iraunkorrak garatu zituzten. Britainia Handian ordea, kuarteletako armada iraunkorra konstituzioarekiko mehatxua izango ote zen beldurrez, kuartelak ez ziren eraiki 1790 arte, gerra napoleonikoen bezperan[4].

Hasierako kuartelak zenbait pisutako eraikuntzak ziren, sarritan patio baten edo desfilerako lursail baten inguruan bilduta lauki bat eratuz. Honen adibide da Berwick Barracks, Ingalaterran 1717an eraikitzen hasi zena. XVIII. mendean, bizitza militarraren sofistikazio gero eta handiagoaren ondorioz, etxebizitza bereiziak eraiki ziren graduazio ezberdinetarako (ofizialek beti zituzten gela handiagoak). Halaber, eraikin espezializatuak ere jarri ziren, hala nola jantokiak eta sukalde-etxeak, bainu-etxeak, eskolak, ospitaleak, ekitazio-eskolak edota ukuiluak. Ospitalen diseinuaren pabiloiaren planaren kontzeptuak eragin handia izan zuen Krimeako Gerraren ondorengo barrakoien plangintzan.

Lehen formazio eremu handiak Frantziako Erresuman eta Alemanian eraiki ziren XVIII. mendearen hasieran. Armada britainiarrak Aldershot kanpamentuak eraiki zituen 1854an.

Lehen Mundu Gerra hasi zenereako, infanteriaren, artilleriaren eta zalditeriaren erregimenek bereizitako kuartelak zituzten. Itsas armaden lehen kuartelak egurrezko belaontzi zaharrak ziren; baina horien ordez ontzitegi handiak jarri zituzten Europako eta Estatu Batuetako portuetako hiri nagusietan, oheen ordez hamakekin gehienetan.

Dena den, eraikin hauek ez ziren egokiak 1914tik aurrera mobilizatutako armada handientzat. Etxola-kanpalekuak garatu ziren orduan, Nissen estilokoak eta egurrez edo burdinez eraikiak.

  1. Black, Jeremy, A Military Revolution?: Military Change and European Society, 1550-1800 (London, 1991)
  2. Douet, James, British Barracks, their social and architectural importance, 1660-1914 (London, 1997)
  3. Roberts, Michael The Military Revolution, 1660-1760 (Belfast, 1856); reprinted with some amendments in Rogers, Clifford, ed., The Military Revolution Debate Rogers, Clifford, ed., The Military Revolution Debate: Readings on the Military Transformation of Early Modern Europe (Boulder, 1895)
  4. Douet, James. (1998). British barracks 1600-1914 : their architecture and role in society. Stationery Office ISBN 0-11-772482-3. PMC 39182034. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).