Lankide:Unaipolo18/Proba orria
Balentzia-elektroi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balentzia-elektroiak atomoaren energia-maila nagusi (n) altuenean dauden elektroiak dira. Horiek dira taula periodikoko elementu desberdin bakoitzaren atomoen arteko elkarrekintzaren erantzuleak. Konposatuak eratzeko kanpo energia-mailetako elektroiak erabiltzen dira, eta horiei balentzia-elektroi deritze.
Elektroi horiek dute loturak eratzeko erraztasuna. Lotura horiek hainbat modutan gerta daitezke, bai elektroi trukeaz, bai atomoen artean elektroi bikoteak partekatzeaz, bai lotura metalikoan agertzen den interakzio motaren bitartez, hau da, banda-gainezarmen batez. Elektroi horien kopuruaren arabera, atomo bakoitzak beste atomo batekin edo batzuekin eratu dezakeen lotura kopuruan eragingo du.
Atomo baten kanpo elektroiak baino ezin ditu erakarri hurbileko beste atomo batek. Oro har, barruko elektroiei gutxiago eragiten diete, d eta f azpigeruza beteetan dauden elektroiei ere ez, bi azpigeruz horiek atomoaren barrualdean daudelako eta ez azalean.
Elementu baten balentzia azken geruza betetzeko behar duen edo soberan duen elektroi kopurua da. Gas nobleen balentzia, beraz, zero izango da, azken geruza osoa baitute. Sodioaren kasuan, balentzia 1 da, balentzia-elektroi bakarra duenez, elektroi bat galduz gero azken geruza beteko du.
Balentzia-elektroi kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elementu baten balentzia-elektroi kopurua elementuaren taula periodikoko taldearen (zutabe bertikala) bidez zehaztu daiteke. Adibidez,
Litioa 1A taldean dago, eta balentzia-elektroi bat du.
3. taldetik 12. taldera izan ezik (trantsizio-metalak), taldearen zenbakiak adierazten du zenbat balentzia-elektroi lot daitezkeen zutabe horretan dagoen elementu baten atomo neutro batekin, adibidez, burdinaren kasuan (Fe) 8 balentzia-elektroi.
Taula Periodikoko Taldea | Balentzia-elektroiak |
---|---|
1 Taldea (I) (Metal alkalinoak) | 1 |
2 Taldea (II) (Metal luralkalinoak) | 2 |
3-12 Taldeak (Trantsizio metalak) | - |
13 Taldea (III) (Boroaren taldea) | 3 |
14 Taldea (IV) (Carbonoaren taldea) | 4 |
15 Taldea (V) (Grupo del nitrógeno ) | 5 |
16 Taldea (VI) (Kalkogenoak) | 6 |
17 Taldea (VII) (Halogenoak) | 7 |
Erreakzio Kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atomo bateko balentzia-elektroi kopuruak arautzen du atomoaren lotura-izaera. Beraz, elementuen taula periodikoan elkartzen dira balentzia-elektroi kopuru bera duten atomoak.
Elementu metalikorik erreaktiboena 1. taldeko metal alkalino bat da (sodioa edo potasioa); atomo horrek balentzia-elektroi bakarra duelako gertatzen da hori. Balentzia-elektroi hori lotura ioniko bat eratzeko behar den ionizazio-energia ahalbidetzen duenez, elektroi bakar hori erraz galtzen da ioi positibo bat (katioia) sortzeko (Na+, K+).
2. taldeko metal lurralkalino bat (magnesioa) ez da hain erreaktiboa, atomo bakoitzak bi balentzia-elektroi galdu behar baititu, (e.g., Mg2+) ioi positibo bat eratzeko.
Metal talde bakoitzaren barruan (taula periodikoko zutabe bakoitza), erreaktibotasuna handitu egiten da goitik behera (elementu arin batetik elementu astun batera), elementu astun batek elementu arinago batek baino elektroi-geruza gehiago dituelako; elementu astunago baten balentzia-elektroiak zenbaki kuantiko nagusietan daude (balentzia-elektroiak atomoaren nukleotik urrunago daudenez, atomora ahulki lotuta egongo dira eta erreztasuna izango dute loturak eratzeko. Beste era batean esanda, beste elementuekin erreakzionatzeko joera handiagoa dute).
Atomo ez-metaliko batek balentzia-elektroi gehigarriak erakartzen ditu balentzia-geruza oso bat lortzeko; hori bi modutan lor daiteke: atomo batek elektroiak partekatu ditzake ondoko atomo batekin (lotura kobalente bat), edo beste atomo bateko elektroiak bereganatu ditzake (lotura ioniko bat). Elementu ez-metalikorik erreaktiboenak halogenoak (Fluorra (F) edo Kloroa (Cl) dira. Atomo horiek honako elektroi-konfigurazio hau dute: s2p5; horrek balentzia-elektroi bat besterik ez du behar orbital bat osorik eratzeko eta gas-nobleen konfigurazioa lortzeko.
Lotura ioniko bat eratzeko, halogeno atomo batek elektroi bat atera dezake beste atomo batetik anioi bat eratzeko (F-, Cl-...). Lotura kobalente bat eratzeko, halogenoaren elektroi batek eta beste atomo baten elektroi batek bikote partekatu bat osatzen dute (H-F molekulan, marra baten bidez irudikatzen den lotura horrek balentzia-elektroi bikote partekatu bat adierazten du, H-koa bata eta F-koa bestea).
Ez-metal talde bakoitzaren barruan, taula periodikoko erreaktibotasuna txikitu egiten da goitik behera (elementu arin batetik elementu astun batera), elektroien balentzia gero eta energia maila altuagoetan daudelako eta, beraz, gero eta ahulago lotuta atomoari. Hain zuzen ere, oxigenoa (16. taldeko elementurik arinena) ez-metalik erreaktiboena da fluorraren ondoren, nahiz eta ez izan halogeno bat, halogeno baten balentzia-orbitala zenbaki kuantiko altuago batean dagoelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daub, G. William; Seese, William S. (1996). Química (https://books.google.es/books?id=Zkkyt8GVnbQC&pg=PA89&dq=electrones+de+valencia+son+los+electrones&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwjkldiXqMLpAhVJhRoKHWmKAnoQ6AEIZDAH#v=onepage&q=electrones%20de%20valencia%20son%20los%20electrones&f=false). Pearson Educación. ISBN 978-968-880-790-3. Consultado el 20 de mayo de 2020.
- https://www.upo.es/depa/webdex/quimfis/docencia/basesFQ/Tema9BFQ04ByN.pdf