Wikipedia, Entziklopedia askea
Amorruaren birusa.
Azeriak ere izan dezakete gaixotasuna.
   Ba al dakizu   

Ba al dakizu sintoma bat pertsona batek duen arazo fisiko edo mentala dela, eta gaixotasun edo erasan bat adieraz dezakeela?

Amorrua edo errabia gaixotasun bat da, zehazki gaixotasun infekzioso bat, hau da, birus batek (Rhabdoviridae) eragiten duela, nerbio-sistema zentralari eraso egiten diona. Gaixotasun hau hozkada bat eginez edo listuaren bidez transmititzen da. Amorrua birus hilgarria da. Birusa transmititzeko joera handiena duten animaliak herrialde garatuetan daude eta saguzarrak, koioteak, mapatxeak eta azeriak dira, besteak beste. Garatzen ari diren herrialdeetan berriz, joera handiena dutenak kalean kaleak bizi diren txakurrak dira.

Zeintzuk dira sintomak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu hiperaktibitatea, antsietatea eta haluzinazioak ere gaixotasun honen sintoma direla?

Amorruaren lehen sintomak sintomak oso antzekoak dira gripearen sintomekin alderatzen baditugu, eta hainbat egun iraun dezakete. Ondorengo zeinu edo sintomak izan daitezke: sukarra, buruko mina, goragalea, zorabiatzea, nahasketa, gorakoak, irensteko zailtasuna, gehiegizko listua. Bestalde, ura irensteko zailtasuna eta likidoak edateko saiakerek eragindako beldurra, aurpegian jotzen duen aireak eragindako beldurra, insomnioa eta paralisi partziala ere gaixotasun honen sintomak izan daitezke.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu Afrika, Asia eta Hego Amerikan ematen direla gaixotasun honen kasu gehineak

Zergatik gertatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorrua animali batek hozka eginez, animaliaren mukosekin kontaktuan izaten edo zauriak kutsatutako animaliaren listuarekin zuzenean ukituz transmititzen da.

Pertsona baten hozkarengatik amorruaren transmisioa eman ez arren, birusa amorrua duten pazienteen listutik isolatu ahal da. Gainera, birusa ere identifikatu da gizakien odolean, esnean eta txisan.

Kasu oso gutxitan, amorrua kutsatutako listua zauri ireki batean edo muki-mintzetan sartzen denean zabaldu daiteke, hala nola, ahoan edo begietan.

Zeintzuk dira arrisku faktoreak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorrua harrapatzeko arriskua areagotu dezaketen faktoreak hauek dira:

  • Bidaiatzea edo garatzen ari diren herrialdeetan bizitzea, non amorrua ohikoagoa den.
  • Amorrua izan dezaketen animalia basatiekin kontaktuan egoteko aukera handiagoa duten jarduerak egitea; adibidez, saguzarrak bizi diren kobazuloak arakatzea eta aztertzea.
  • Albaitari gisa lan egitea.
  • Amorruaren birusa dagoen laborategi batean lan egitea
  • Buruko edo lepoko zauriak, amorruaren birusa garunera azkarrago joaten lagun dezaketenak.

Honelako faktoreekin kontaktua izanez gero gaixotasun hau harrapatu daiteke, baina  zehazki jakiteko ea gaixotasun honetaz infektatu zaren hobe da diagnostiko proba bat egitea.

Albaitari bat lan egiten.

Nola diagnostikatzen da gaixotasuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun hau detektatzeko modu fidagarri batean diagnostiko probarekin egiten da. Gaixotasun hau detektatzeko hiru proba desberdin erabili daiteke diagnostikatzeko. Lehenengoa, FAT proba (immunofluoreszentzia zuzeneko proba); bigarrena, dRIT proba (immunohistokimika azkarreko proba); eta PCR probarekin (polimerasaren kate-erreakzioak). Hiru proba hauek daukate %98-100 fidagarritasuna. Hiruetatik PCR da azkarrena emaitzak lortzeko lagin asko badaude.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu hiru probetatik PCR da azkarrena emaitzak lortzeko lagin asko badaude?

Zer egin dezakegu gaixotasuna ez hartzeko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amorrua duten animaliekin eta amorru birusarekin kontaktuan egoteko aukerak murrizteko, honakoa egin daiteke:

  • Txertoa ipini zure maskotari: katuak eta txakurrak amorruaren aurka txertatu daitezke. Albaitariari galdetu behar zaio zenbateko frekuentziarekin ipini behar diren.
  • Zure maskotak barruan mantendu: mantendu zure maskotak etxe barruan, eta, irteten direnean, kontrolatu zer egiten duten. Animali basatiekin kontakua ekiditu behar dute.
  • Maskota txikiak harrapakarietatik babestu: amorruaren aurkako txertoa hartu ezin duten animali txikiak babestu behar dira. Hauek ezin dutenez txertoa hartu, birusarekiko ahulagoak dira eta atentzio handiagoa behar dute ingurugiroarekin.
  • Herriko autoritatei kaleko animalien berri eman: animaliak kontrolatzen dituzten tokiko funtzionarioei edo tokiko beste agintariei kalean bizi diren animalien berri eman behar zaie. Hauek animali horien babesa bermatuko dute.
  • Ez hurbildu animalia basatietara: amorrua duten animalia basatiek ez diete beldurrik pertsonei. Hori dela eta, askotan hauek ukitzera hurbiltzeko gogoak izan ditzakegu. Hoberena hauengana ez hurbiltzea da, infekzioak ekiditeko.
  • Saguzarrak etxetik kanpo eduki: etxeko pitzadura eta zulo guztiak itxi saguzarrak etxera sar ez daitezen. Etxean saguzarrak dituzula badakizu, aditu batekin lan egin, urrun mantentzeko moduak bilatzeko.
  • Kontuan izan amorruaren aurkako txertoa jartzea bidaiatzerakoan edo maiz amorrua izan dezaketen animaliekin kontaktuan egotean: amorrua ohikoa den herrialde batera bidaiatzeko asmoa baduzu eta bertan egoten bazara denbora luzez, galdetu medikuari amorruaren aurkako txertoa jarri behar duzun. Honen aurrean, arreta medikoa zaila den eremuetara bidaiatzea dakar. Albaitari edo laborategi batean amorruaren birusarekin lan egiten baduzu, jar ezazu amorruaren aurkako txertoa.

Noiz kontsultatu behar dugu mediku batekin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur batek kosk egin osteko zauria

Eskatu berehalako zainketa animalia batek kosk egiten badizu edo izateko aukerak dituen animalia baten eraginpean egon bazara. Zure lesioen eta esposizioa gertatu zen egoeraren arabera, zuk eta zure medikuak erabaki dezakezue amorrua prebenitzeko tratamendua jaso behar duzun ala ez. Ziur ez bazaude ere hozkada bat izan zenezakeela, eskatu arreta. Adibidez, lo zauden bitartean zure gelara hegan egiten duen saguzar batek hozka egin diezazuke esnatu gabe. Esnatu eta saguzar bat aurkitzen baduzu zure gelan, onartu beharra dago hozka egin dizula. Gainera, saguzar bat aurkitzen baduzu hozkada baten berri eman ezin duen pertsona baten ondoan, hala nola, haur txiki baten edo urritasunen bat duen pertsona baten ondoan, adierazi behar duzu pertsona horrek hozkada bat jaso izan ahal duela.

      Entzun!
[[Fitxategi:
Amorru gaixotasuna ez hartzeko gomendio batzuk
|395px]]






Nola tratatu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu urtean 50000 pertsona hiltzen direla gaixotasun honengatik?

Amorruarekiko giza esposizio ia guztia zorigaiztokoa (txarra) izan zen Louis Pasteur eta Émile Rouxek1885ean txerto bat garatu zuten arte. Jatorrizko txertoa infektatutako untxiek hartu zuten, eta hauen nerbio-ehunean birusa ahuldu egin zen, bost edo hamar egunez lehortzen utzi baitzioten. Herrialde batzuetan nerbio-ehunetik eratorritako antzeko txertoak erabiltzen dira oraindik, txerto modernoak baino askoz merkeagoak baitira.

Pertsona bat txerto bat ipintzen

Rhabdoviridae birusarengatik kutsatutako pazienteen tratamenduan, lehenik eta behin, ur eta xaboi ugariko garbiketa sakona egin behar da, eta ospitale-arreta egokia ematen da. Giza amorruaren aurkako dosi bat (Immunoglobulina) eman behar da, eta bi aste geroago, emandako amorruaren aurkako txertoaren lau dosi hartu behar dira. Zauri bat izanez gero, ahal izanez gero, noski, giza amorruaren dosia zaurian aplikatu behar da. Txertoaren lehen dosia aldi berean ematen da, eta gainerako injekzioak hiru, zazpi eta hamalau egunetan ematen dira, hasierako injekzioaren ondoren. Sistema immunologikoak ahulduta dituzten pertsonek txertoaren bosgarren dosi bat hartu dezakete. Gainera, haurrak arrisku handiagoa dute hozkada bat izateko, eta aldi berean ere, gaixotasuna hartzeko arrisku handiagoa dute.