Lankide:Zoe Larra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vladimir Ivanovitx Vernadski (errusieraz Влади́мир Ива́нович Верна́дский, San Petersburgo, Errusiako Inperioa, 1863ko martxoaren 12a, 1945eko urtarrilaren 6a, Mosku, Sobietar Batasuna) zientzialari errusiarra[1], ukrainarra[2] eta sobietarra izan zen. Hainbat diziplina moderno sortzen lagundu zuen, batez ere geokimika. Gainera, noosferari buruzko ideiak proposatu zituen, funtsezko ekarpena izan zirenak errusiar kosmismoarentzat[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir Vernadski, San Petersburgoko Lizeoko ikaslea, 1878

1885ean fisikan eta matematikan graduatu zen San Peterburgoseko Unibertsitatean. Bere formakuntza osatu zuen hurrengo bi urteetan Europako hainbat unibertsitatetan. 1890ean Vernadsky Moskuko Unibertsitatean mineralogia eta kristalografia irakasten hasi zen, Vasily Dokuchaevmek (lurzoruaren zientzialari bat) eta Alexey Pavlovek (geologo bat) denbora batez mineralogiari buruzko klaseak eman zizkiotelako. Doktoretzarako gai bat bilatzen saiatzen ari zela, lehenik Napolira joan zen Arcangelo Scacchi kristalografoaren eskutik ikastera, garai hartan senila zena. Scacchiren egoerak Vernadsky Alemaniara eraman zuen, Paul Grothekin ikastera. Bertan Grothen ekipamendu modernoa erabiltzen ikasi zuen, kristalen propietate optikoak, termikoak, elastikoak, magnetikoak eta elektrikoak aztertzeko makina zuena. Leonhard Sohnckeren fisika laborategirako sarbidea ere lortu zuen, zeina kristalizazioa ikasten ari zen garai hartan.[4] Ikerketa lan horiei esker, 1897. urtean doktoratu zen Moskuko Unibertsitatean.

1912an Errusiako Zientzien Akademiako kide bihurtu zen, eta bertan hil arte lan egin zuen. Aldi berean 1918. urtean Ukraniako Zientzien Akademiaren sortzailea eta lehen lehendakaria izan zen. Horregatik eta beste hainbat arrazoirengatik, errusiar eta ukraniar herritartzat hartu zuten bertakoek.

Vasili Dokuchaieven (1840-1903) edafologiaren sortzailea ikaslea izan zen. Honek naturaren ulermen integratzailea transmititu zion, eta bere laguntzarekin "biosfera" hitza ezagun egin zuen ingurune zientifikoan. Hitz hori Eduard Suessek asmatu zuen, Dokucháyeven eraginez, baina ez zen inoiz definitu. 1926. urtean bereziki ospetsua zen argitaratu berria zuen Biosfera izeneko liburuarekin. Bertan bizitza Lurra eratzen duen indar geologiko gisa aurkezten du. Hainbat diziplina berriren sortzailea izan zen, hala nola geokimika, biogeokimika eta erradiogeologia. Biosfera kontzeptuari bere egungo esanahia eman dionez, ekologiaren sortzailetzat eta Lur sistemaren ikuspegi modernoaren aitatzat hartzen da.

Vladimir Vernadskik Lurra bost errealitate integratuen gainjartze bezala ulertzen zuen: litosfera, atmosfera, biosfera, teknosfera (gizakiak eragindako alterazioaren emaitza) eta noosfera (pentsamenduaren esfera). Era berean, planetaren historia hiru etapatako eboluzio autonomo gisa ikusten zuen: eboluzio geologikoa, eboluzio biologikoa eta kulturaren eboluzioa. Horri esker, lurreko atmosferako oxigenoa, nitrogenoa eta karbono dioxidoa prozesu biologikoen emaitza aintzat hartzen zuen lehen zientzialarietako bat izan zen[1]. Pentsamolde horretaz ziur egoteko, jarduera biologikoak konposizio atmosferikoan duen eragina aztertu zuen. Ikerketa horren bitartez Lurraren kontzeptu bat eskaini zuen, urte batzuk geroago James Lovelockek Gaia hipotesiarekin proposatutakoaren oso antzekoa izango zena.

Sobietar Batasunean jarraitzaile ugari utzi zituen, eta Mendebaldeko ekologian izan zuen eragina ikasle batzuen bitartez eta bere geokimika (1924) eta Biosfera (1926) lanen itzulpenen bitartez gertatu zen. Bere ideiek Teilhard Chardin eta Lyndon LaRoucherengan izan zuten eragina nabarmentzekoa da, Noosfera kontzeptuaren erabilera Vernadskitik dator zuzenean.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vernadsky familia Poltavan 1908. urtean. Eskuinetik ezkerrera: Vladimir, bere alaba Nina, bere emaztea Nataliia, bere ezkonanaia Pavlo eta bere semea George.
  • Aita - Ivan Vernadsky, errusiar ekonomista inperiala.
  • Ama - Anna Konstantinovitx, errusiar musika irakaslea.
  • Emaztea - Nataliia Jegorovna Staritskaya (1887an San Petersburgon ezkondua).
  • Semea - George Vernadsky, historialari errusiar estatubatuarra, Errusiako historiari eta filosofiari buruzko liburu askoren egilea.
  • Alaba - Nina Toll, medikua eta psikiatra.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Geochemistry (1924).
  • The Biosphere (1926).
  • Essays on Geochemistry & the Biosphere (Bere saiakeren bilduma, 2006an argitaratua).

Eponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vernadskiy ilargi-kraterra[5] eta Vernadskiy asteroidea (2809).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Vladimir Ivanovich Vernadsky | Russian scientist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  2. «Honoring Vladimir Vernadsky: Russian-Ukrainian Scientist's 150th Year Wraps Up» web.archive.org 2015-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  3. (Ingelesez) «Vladimir Ivanovich Vernadsky | Russian scientist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  4. (Ingelesez) Vladimir Vernadsky. 2022-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  5. «Planetary Names» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).