Edukira joan

James Lovelock

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Lovelock

Bizitza
JaiotzaLetchworth Garden City1919ko uztailaren 26a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaAbbotsbury2022ko uztailaren 26a (103 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: complication (en) Itzuli
Familia
AitaTom Arthur Lovelock
AmaNell March
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Strand School (en) Itzuli
Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Andrew Watson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, kimikaria, unibertsitateko irakaslea, mythographer (en) Itzuli, ekologoa, ekintzaile ekologista, zientzia-fikzio idazlea, biokimikaria, futurist (en) Itzuli, independent scientist (en) Itzuli, autobiografialaria eta zientzialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Environmentalists for Nuclear Energy (en) Itzuli

jameslovelock.org
IMDB: nm2574754 Allocine: 200228 Edit the value on Wikidata

James Ephraim Lovelock (Letchworth, Hertfordshire, 1919ko uztailaren 26a - Abbotsbury, Dorset, 2022ko uztailaren 26a) zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista britainiarra izan zen, Gaia hipotesiaren sortzailea, non Lurra ikustarazten da sistema buru-araupetzaile bati esker.

James Lovelock Letchwork Garden hirian jaio zen 1919an. Kimika ikasketak Manchesterreko unibertsitatean burutu zituen. Geroago, bere ezagutzak zabaldu zituen eta fisika eta biologia ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, inbestigazio kimikoan lanpostua lortu zuen, Londresen hain zuzen ere.

1948an doktore titulua lortu zuen Londresen. Geroago Estatu Batuetan, ikerketa lanak egin zituen Yale, Baylor eta Harvardeko unibertsitateetan. Yaleko unibertsitatean, elektroien harrapaketan, osagai toxikoak detektatu izan zituen. Leku garrantzitsuena Antartikan dago. Ondoren Ingalaterran ikertzaile independente bihurtu zen.

Bere trebetasun nagusiena, hainbat erakundeen (NASA) eta zenbait talde komertzialen arazo teknikoei erantzutea edo konponbide bat aurkitzea zen. Bere argitasunak, edukitako pentsamenduak eta izaera independenteak, bizi modu autonomo bat edukitzera eraman zuen. Honen ondorioz, asko bidaiatu zuen eta zientzialari asko ezagutu zituen.

Bere obran, Gaia hipotesia formulatzen lehenengo zientzilaria izan zen 60. hamarkadan.[1]. Bere lana Gaia, a new look at life on earth, (1979) urtean argitaratua, euskarara ekarria dago Gaia : lurraren biziaz ikuskera berria izenburuarekin, Gaiak argitaletxearen eskutik. Bertan, Lurra planeta egitura aztertu, izaki biologiko gisa eta bizia mantentzeko sortzen dituen oreka desberdinei erreparatzen dio.[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lovelock JE (1965). "A Physical Basis for Life Detection Experiments". Nature. 207 (4997): 568–70.
  2. Lovelock JE (1996). GAIA: Lurraren biziaz ikuskera berria (Pentsamentu garaikidea, 14 zk.) atzeko azala. ISBN 84-87203-94-9.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Lovelock Aldatu lotura Wikidatan