Lankide eztabaida:AnttonUgarte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, AnttonUgarte, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Dekamerona[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Antton. Dekamerona testua irakurtzen ibili naiz Wikisourcesen eta ikusi dut testuaren barruan, hitz batzuen barruan, ¬ karakterea behin eta berriro agertzen dela; "era¬manez, sudurrera aldioro gerturatzen zituztelarik, garuna usain horiekin gus¬tura uztea sekulakoa zela uste baitzuten, giroa hildakoen gorpuen, gaixoen eta botiken kiratsak menderatzen zuelako. Batzuek sentimendu krudelagoak zi¬tuzten"... Hori eta antzeko beste txikikeriaren bat.

Sistemak ez dit zuzenketatxoa egitea onartu. Aldatzekotan, administratzailearekin harremanetan jartzeko agintzen dit. GorkaAzk (eztabaida) 06:10, 12 abendua 2017 (UTC)

Kaixo @Gorkaazk:: Ez nintzen konturatu. Zuzendu ditut. Eskerrik asko.

UEU iturriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo AnttonUgarte, hainbat agiri itzultzen ari naiz Euskal Hezkuntza Programarako, tartean dela osasun gaietan jarraitu beharreko protokoloak eta iturriak. WP bakoitza desberdina da baina gurera euskarazko iturri espezializatu batzuk aipatu nahi ditut, tartean UEUk medikuntza / osasun gaietan eskaintzen dituen erreferentziazko argitalpenak, edo zientziakoak. Estimatua izango litzateke baten batzuk zehaztea. Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 19:25, 2 urtarrila 2018 (UTC) Barkatu, @Iñaki LL:.

Ez dut zure mezua gaur arte ikusi. Hona UEUren medikuntza eta osasun saileko 14 liburuak: http://www.buruxkak.eus/jakintza-arloa/medikuntza-eta-osasuna/61 19:15, 11 martxoa 2018 (UTC)
Lasai, bere garaian eskuratu nituen erreferentzia hauek, eta erabili. Eskerrik asko dena den! -Iñaki LL (eztabaida) 22:00, 11 martxoa 2018 (UTC)

Jatorri esteka hautsita[aldatu iturburu kodea]

Gabon! UEUko esteka batzuk hautsita daudela dirudi, mapen jatorria zehazten dutenak (http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak), alegia. Ikus hemen; beharbada konpontzea merezi du... Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 23:11, 26 abendua 2018 (UTC)

Konponduta, @Iñaki LL:. 18:31, 08 urtarrila 2019 (UTC)