Lankide eztabaida:Enara Agirrezabala

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Enara Agirrezabala, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 18:26, 24 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Infografiak itzultzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Enara! Infografiako testu osoa itzuli ezin badugu, onena da infografia hori ez erabiltzea. Hala ere, salbuespen gisa, infografia oso baliagarria baldin bada, osorik jatorrizko hizkuntzan har dezakegu. Inola ere ez da komeni zati bat itzulita eta beste zati bat itzuli gabe ematea; irakurleak ez daki zein zati dagoen itzulita eta zein ez, itxura nahiko eskasa ematen dio horrek artikuluari.

Izaten ari zaren arazoari dagokionez, ez dakit zein iruditan sortu zaizun. Aipatu duzun irudia (Mosquito_gender_en-hi.svg) hindiz idatzita dago; eta gainera, ikusi ahal izan dudanez, ingelesezko originalak (Mosquito gender en.svg) ez du etiketarik, hau da, ez dauka itzul daitekeen testurik. Horrelakoetan, hobe da guk gainetik euskarazko testua jartzea («Arra» eta «Emea»), ingelesezkoa estaliz, irudi editoreren batekin (adibidez, Inkscape, Gimp...).

Esaten badidazu zein fitxategitan agertu zaizkizun hitz horiek (halter, postotum, Scutellum), agian hitz horietako baten bat itzultzen lagundu ahal izango dizut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2021-03-01, 08:43 (UTC)

Itzulitako irudien egilea aipatzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriz, Enara. Itzulitako irudien kasuan, aipatu behar duzu jatorria zein den. Adibidez, irudi fitxategi honetako testua euskaratu nuenean, egiletzat jatorrizko irudiaren egilea aipatu nuen, bertsio hau nik egin nuela erantsita, eta egilea «norbera» dela adierazita (egilearen eremuan, wikitestutzat {{own}} txantiloia jarri behar da, alegia).

Betiere, kontuan hartu behar da jatorrizko irudiaren egile eskubideen lizentzia zein den. Irudi batzuek «partekatu berdin» (share alike) jartzen dute, eta horietan lizentzia berbera jarri behar duzu (esaterako, jatorrizkoak cc-by-sa-4.0 lizentzia baldin badu, zure lizentziak ere horixe izan beharko du). «Partekatu berdin» erako lizentzia ez bada, libre zara zuk nahi duzun lizentzia jartzeko (betiere, erabilera komertziala ere baimentzen duen lizentzia libre bat).

Beste edozein zalantza baldin baduzu, galdetu lasai, saiatuko naiz laguntzen. --Xabier Armendaritz 2021-03-01, 09:02 (UTC)

File:Culex pipiens diagram en.svg[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Enara. Zalantzak eragiten dizkizuten hiru kontzeptu horiek begiratuta, bitarako ditut proposamenak, Ingeles Wikipediako etimologiak eta beste hizkuntzetako erabilerak ikusita:

  1. halter = halterio
  2. scutellum = scutellum

Hala ere, ez dut postnotum horretaz ezer aurkitu, eta agian hoberena litzateke diagramaren bertsio zenbakidun hau erabiltzea, eta irudiaren oinean seguru dituzun euskal terminoak soilik aipatzea. --Xabier Armendaritz 2021-03-01, 20:20 (UTC)

«Culex_mosquito_life_cycle» irudia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Enara. Commonsera zure fitxategi itzulia igotzean, nahasi egin zara, eta ez diozu izena aldatu: «Culex_mosquito_life_cycle_es.svg» izena zuen jatorrizkoak; eta, izen berberarekin igo duzunez, gaztelaniazko bertsioa gainidatzi duzu. Hau da, gaztelaniazko bertsio berritzat igo duzu fitxategi euskaratua, eta ez euskarazko fitxategi berritzat.

Irudiaren fitxategiari izena aldatu behar diozu, puntuaren aurreko «es» (espainiera) horren ordez «eu» (euskara) ipinita. Beraz, akatsa zuzentzeko, urrats hauek iradokitzen dizkizut:

  1. Deskarga ezazu zeuk itzulitako fitxategi hau.
  2. Jar iezaiozu «Culex mosquito life cycle eu.svg» izena (adi: letra lodiz nabarmendu dudan «eu» hori da aldatzen den xehetasun bakarra).
  3. Igo Commons webgunera, adibidez esteka honen bidez.
  4. Aipa ezazu egiletzat Mariana Ruiz Villarreal; eta jatorritzat, https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Culex_mosquito_life_cycle_nol_text.svg
  5. Jar iezaiozu nahi duzun erabilera lizentzia, aukeran agertzen zaizkizunen artetik (jatorrizkoa domeinu publikoan jarri zuen egileak; beraz, bertsio eratorri baten egiletzat, zuk nahi duzun lizentzia librea jar diezaiokezu Commonsera igotzean). Lehena jartzea gomendatuko nizuke (Commonseko sistemak iradokitzen dizun Creative Commons Atteibution ShareAlike 4.0 lizentzia, alegia).
  6. Irudia Commonsen argitaratzeko urrats guztiak bukatutakoan, zoaz «Eltxo» artikulura. Sakatu «Aldatu», goiko aldean.
  7. Jar ezazu kurtsorea irudia txertatu nahi duzun tokian.
  8. Sakatu «Txertatu» > «Multimedia fitxategiak».
  9. Agertuko zaizun leihoan, bilaketa eremuan, idatz ezazu «Culex mosquito life cycle eu.svg» (komatxorik gabe).
  10. Sakatu «Erabili irudi hau».
  11. Idatz ezazu irudi oineko testua.
  12. Sakatu «Txertatu irudia».
  13. Sakatu «Aldaketak argitaratu».
  14. Idatz ezazu zure edizioaren laburpena.
  15. Sakatu berriro «Aldaketak argitaratu».

Tira, zerrenda luze samarra atera zait, baina ez da hain lan luzea ere. Lanik handiena egina duzu, euskaratua duzu irudia. Edozein arazo edo zalantza sortzen bazaizu, idatzi lasai. --Xabier Armendaritz 2021-03-04, 08:56 (UTC)

«This file is a duplicate» errore mezua[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Enara. Agian, ikusi ditudan akats gutxi hauek zuzenduta, fitxategi ezberdina izango denez, igotzen utziko dizu... Hauek dira zuzendu beharrekoak (parentesi karratuen artean eta letra etzanean, nire oharrak):

  1. ImagoImagoa [Bukaeran -a erantsi behar]
  2. odolez elikatzea arrautzak sortuodolez elikatzea, arrautzak sortu [Koma erantsi behar, eta azken bi hitzen arteko zuriune bikoiztua bakandu behar]
  3. muda ematen damuda gertatzen da [ematen → gertatzen]

Bestalde, zuzenketa horiek egin ondoren fitxategi aldatua igotzen saiatzen zarenean berriro errorea ematen badizu, begira ezazu ea orri horretan bertan, beheko aldean, erdialdean, «Hala eta guztiz ere, igo fitxategia» edo antzeko zerbait dioen botoia agertzen zaizun. Botoi hori agertuz gero, aski izango duzu hor sakatzea, fitxategia igotzen bukatzeko.

Esango didazu ea funtzionatzen duen... --Xabier Armendaritz 2021-03-05, 09:02 (UTC)