Lankide eztabaida:Enzaiklopedia/2008-2012

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskerrik asko!!! Nola egin duzue???, niri bakarrik {{ ongietorria } agertzen zait, eta gero ez, gero ongietorri, Enzaiklopedia,...

Beren beregi horretarako sorturik dagoen txantiloi (plantilla) bat da. Nabigatu bertan duzu orrietatik ikusteko kontua zelan doan. Galderaren bat izatekotan galdetu trankil nire eztabaida orrian.--Janfri; bai esan? 12:53, 16 Urtarrila 2008 (UTC)

Ongi! baina zein da zure eztabaida orri hori?

Nire sinaduran agertzen den bai esan? horretan klik eginez agertuko da. Orain idazten ari garen orri hau zure eztabaida orria da. Bide batez, ikusi ditut zure kainabera eta arrantzalea artikuluak. Ezabatu egin ditut eduki entziklopedikorik ez zutelako (bide batez, Arrantzale artikulua jada existitzen da), baina ez etsi. Segi beste artikulu batzuk eredu moduan erabiltzen eta gero eman zuk idazteko jauzia. Goiko ongietorrian agertzen zaizkizun orriak ondo irakurtzea gomendatzen dizut artikuluak idazten hasi baino lehen, wikipediako estiloa, politikak etab. agertzen baitira bertan.—Janfri; bai esan? 13:14, 16 Urtarrila 2008 (UTC)

Etorkizuna

Kaixo! Zenbateraino nahi duzu hedatu etorkizuneko artikuluak... nik uste gehiegi egitea ere ez duela zentzurik, gutxiago hutsik egongo badira... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:54, 16 Urtarrila 2008 (UTC)

Bai, nire eztabaida orrialdea zen... agian errazena da, baina ez dakit noraino hedatu daitekeen. Hau da, 2010eko hamarkada bai, beharrezkoak izan daiteke, baina 2029 agian jada ez. Egin dezakezuna beste artikulu batzuk sortzea da, adibidez ingelera edo gazteleratik itzultzen. Begiratu goian duzun txantiloian (kalitatearen astea) zenbat gauza egin daitezkeen. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:03, 16 Urtarrila 2008 (UTC)
Ez dakit non irakurri duzun, baina behar baduzu txantiloia hemen duzu:
Adi! Kalitatearen astea
Euskarazko Wikipedian Kalitatearen astea ospatzen ari gara. Aste honetan artikulu berriak sortzeari utzi eta ditugunak hobetzeari ekin ahal die nahi duen orok. Horretarako ideia hauek proposatzen dira:
Ausazko orrialde bat aukeratu dezakezu eta bertan paragrafo bat gehitzen saiatu.
Zirriborroak eta artikulu laburregiak ere osa ditzakezu.
Wikitzeko dauden artikuluak wikitu ditzakezu.
Zuzentzeko dauden artikuluak ere zuzendu ditzakezu.
Kalitatezko 100 artikulu lortzen lagundu ahal duzu.

  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:25, 16 Urtarrila 2008 (UTC)

ongi!--Entziklopedia, wikilari arrunta 20:28, 16 Urtarrila 2008 (UTC)

Bai, hala egin behar da... - Theklan

Artikulu laburregiak

Kaixo Enzaiklopedia. Ikusi dut Action Man eta Spiderman artikuluak sortu dituzula. Oso-oso laburrak dira. Gai horiek interesatzen bazaizkizu, saiatu eduki gehiago idazten eta artikulua osatzen. Horretarako, nahi baduzu, begiratu beste hizkuntzetako artikuluak edo bestela zuk zeuk idatzi. Gainera, nik uste, Spiderman heroiari buruz gauza asko dago idazteko! Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 10:14, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Albisteak

Bai, asko igo da joan zen astetik... baina 46.a izaten jarraitzen dugu, hau da, geziak beste gauza bat adierazten du, wikipedia guztiak egunero hazten baitira. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:36, 6 Otsaila 2008 (UTC)

Azala/ Asteko txistea

Kaixo! Bai, ikusi dut. Horrelako proposamenak hobe daude Txokoan, hau da, Txokoan egin eta eztabaidatuko da behar den edo ez. Gainera zuk txantiloia egin dezakezu, baina ez da agertuko azalan ez badu administratzaile batek azala aldatzen, beraz lana ere antzua zen. Ni berez eztabaidatuko balitz kontra egongo nintzateke, baina nahi izanez gero egin proposamena Txokoan eta ea jendeak zer dioen. Ondo segi. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     13:24, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Ea ba! Ekarpenak edozeinek egin ditzake, baina orrialde zehatz batzuk aldatzeko (Azala kasu) Administratzailea izan behar da. Momentu honetan 5 administratzaile daude. Hala ere Azalan zerbait batu behar dela uste baduzu Eztabaida:Azala orrialdean edo Wikipedia:Txokoa orrialdean proposa dezakezu, eta horren arabera hitz egingo genuke guztion artean. Azala ez da edonola ere aldatzen dugun zerbait, bakarrik adostasunez egin daiteke. Zerbait ez baduzu ulertzen, galdetu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:05, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Asteko argazkia

Aupa! [[Eztabaida:Atari:Euskal_Wikiatlasa/Asteko_argazkia|Asteko argazkian]], bost argazkiren alde bozkatu duzula ikusi dut; eta lau soilik aukera daitezke (baten aldeko bozka kendu beharko duzu, beraz). Bestetik, argazki bat proposatu duzula ere uste dut (Tximistak gau euritsu batean izenekoa), baina argazkia Errumaniakoa da, eta hori Euskal Wikiatlasaren atal bat denez, Euskal Herriari loturiko irudiak proposatu behar direla esango nuke. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 15:03, 23 Otsaila 2008 (UTC)

John Tenniel

Aupa, Unai, izenburua aldatu dut beste Wikipedietan dagoena ikusita. Ondo izan! --Unai (esaidank) 17:33, 28 Otsaila 2008 (UTC)

Barkatu, Aitor, beste bat zinela uste nuen. Ondo izan! --Unai (esaidank) 20:30, 28 Otsaila 2008 (UTC)

Hola!

Gracias por la bienvenida. Se podría renombrar el artículo "Thalia" a "Thalía", ya que su nombre se escribe correctamente con acento. Gracias! --El Mexicano 15:31, 29 Otsaila 2008 (UTC)

PD: Siento no hablar vasco, aunque me parece una lengua exótica (mi idioma natal es algo similar). --El Mexicano 15:32, 29 Otsaila 2008 (UTC)

Ya lo comenté en la página de discusión, pero todavía no estaba registrado. Yo considero que tratándose de un nombre propio que se escribe con el alfabeto latino, debería seguir su ortografía (en inglés y otras lenguas tampoco existe la tilde, sin embargo así viene el título). Saludos, --El Mexicano 15:37, 29 Otsaila 2008 (UTC)

Por lo que la tilde sería aconsejable es que es ésta su acentuación correcta: /talía/ mientras existe otro nombre (sin tilde en castellano): "T(h)alia" que se pronuncia /tália/ que es diferente. Si no me equivoco, en euskera no existe el acento fonológico (tampoco en mi idioma). Bueno, ha sido nada más un comentario. :) --El Mexicano 15:46, 29 Otsaila 2008 (UTC)

Argia Saria

Aupa, hi! Hemen duzu sariaren inguruan izan genuen solasaldia. Bertan azaltzen du norbaitek nor den bakoitza. Ni, alkondara beltza eramaten zuena nauzu. Izan ondo! --Unai (esaidank) 21:53, 12 Martxoa 2008 (UTC)

Donostiako Ituna

Arratsaldeon:

Donostiako Ituna artikuluan " wikitu " txantiloia jarri duzu eta ez dakit zer esan nahi duen. Nola hobetu dezaket artikulua? Lopezartetxe 19:51, 21 Martxoa 2008 (UTC)

Monero-rik ez dago

Kaixo, Enzaiklopedia, Josu naiz, "Salmonella" artikuluaren egilea. Ohartu naiz "Salmonella"-ren artikuluaren sailkapen zientifikoan "Bacteria" Erreinuaren ondoan "Monero" idatzi duzula, eta ene ustez hori ez da zuzena. Horregatik ezabatu dut "Monero" hitza.

Begiratu "Salmonella"-ren artikulua beste hizkuntzetan, eta konturatuko zara Erreinua aipatzerakoan "Bacteria" jartzen duela, besterik gabe. Ez dago "Monero"ren aipamenik.

Ikusi baita ere "Bakterio" artikuluan "Taxonomia" atala, bertan ikusiko duzu "Monero"-ren aipamena gaur egun ez dela egokia. Garai batean erabiltzen zen hitz hori, baina gaur egun ez.

Horregatik "Salmonella"ren Erreinua "Bacteria" da, besterik gabe.

Agur bero bat.

Josu 22:05, 21 Martxoa 2008 (UTC)

Ugaztun artikulua

Barkatu Enzaiklopedia, ez naiz konturatu ugaztun artikulua oraindik aldatzen ari zinenik. Zuzenketa batzuk egin ditut, barkatu zure lanaren erdian sartu banaiz.--Assar; (erantzun hemen) 21:20, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Portzierto, oraintxe konturatu naiz gauza batetaz, eskuineko taxotaulan sailkapen zientifikoaren kategorien izen zientifikoak jarri beharko zenituzke, sailkapena horrexegatik baita zientifikoa, ezta? ;).--Assar; (erantzun hemen) 21:22, 22 Martxoa 2008 (UTC)
A beno, zuk ez baduzu egin orduan nik zuzenduko dut. Kontua da "Kordatuak" jarri ordez "Chordata" jartzea taxotaulan, eta berdin beste kasuetan, nahiz eta gero testu nagusian "kordatuak" erabili.--Assar; (erantzun hemen) 21:39, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Prokarioto

Kaixo Enzaiklopedia!! Galdera bat daukat: Zergatik aldatzen duzu "prokarioto" jarritakoan "prokariotiko"ra? Ni artikulu guztietan prokarioto jartzen ari naiz (neuk aldatzen ditudanetan), eta zalantza sortu didazu!! Artikulu bat badago "prokarioto" izena duena, hori ongi egongo da ba? Laida 20:06, 23 Martxoa 2008 (UTC)

Ondo da, ulertuta! Ondo izan, Laida 20:26, 23 Martxoa 2008 (UTC)

References

Artikulua fidagarria izateko, beharrezkoa da eduki entziklopedikoa, batez ere auzitan badago, errefentziatzea iturri fidagarrien bidez (testu liburuak, aldizkari espezializatuak...) horretarako wikipediak baditu bere tresnak, eskematikoki era honetan egiten delarik:

  • Erreferentziatu beharreko datua <ref>erreferentzia, iturri fidagarri batera</ref>

Gero, erreferentziak, artikulu bukaeran jartzen dira, nahi duenak kontsulta eta konproba ditzan eta horretarako, erabiltzen da <references/> agindua.

Ikusi esate baterako Euskal Herriko geologia edota Uhin-partikula dualtasuna artikuluen kodeak, bertan konturatuko zara nola erabiltzen den eta gero zein den emaitza.

Lagundu dizudala espero dut.--Janfri; bai esan? 21:45, 24 Martxoa 2008 (UTC)

Gustatu edo ez, erabili beharrekoak dira, wikipediari sinesgarritasuna emateko. Artikulu zientifiko, beste entziklopediatan... erabiltzen dira. Era horretan eutsi dakioke entziklopedia erabilgarria izateari, bestela edonork inbenta ditzake datuak ez? Ba beno, ni izatez ez naiz egon Patagonian, Buenos Aires aldetik ibilia naiz, baina ez asko gehiago. Eta ez, inguru aldetik alde hori behintzat ez da oso polita, nik ikusitakoa behintzat.--Janfri; bai esan? 21:57, 24 Martxoa 2008 (UTC)

Alekseievitx

Kaixo Enzaiklopedia. Euskaraz, Juri Alekseievitx Gagarin da, eta ez Juri Alekseievich Gagarin. Hizkuntza bakoitzak bere erara itzultzen ditu errusierazko izenak, beste alfabeto bat baitute (zirilikoa). Artikulu bera beste hizkuntzetan begiratzen baduzu, ikusiko duzzu hori: Yuri Alekséievich Gagarin, Iuri Aleksejevic Gagarin, Yuri Alekseyevich Gagarin, Youri Alekseïevitch Gagarine, Juri Alexejewitsch Gagarin eta abar. Eta euskaraz itzultzeko sistema bat dago (ikusi, adibidez, Berriaren estilo liburuan), bertan dago dena. Horrela, Юрий Алексеевич Гагарин = Juri Alekseievitx Gagarin da. --josugoni (erantzun hemen) 12:29, 27 Martxoa 2008 (UTC)

Kaixo. Gertatzen dena da, v letra bat dela (erdaretako izenak idazteko), baina ch ez da letra bat, bi baizik. Baina, nahi baduzu, irakurri Berria estilo liburua edo Euskaltzaindiaren arau batzuk. Ondo segi. (Existitzen idazten da). --josugoni (erantzun hemen) 13:16, 27 Martxoa 2008 (UTC)

IP arraroa?

Beno, agian zure iparekin ikusten zaudena ez da Mikel Olasagastik egindako aldaketak, baizik eta hitzaldia ematen dagoen lekutik egindako aldaketak (institutu bat edo izan daiteke). Beraz ez pentsa ekarpenak berak egiten dituenik (bide batez, ekarpen asko egiten ditu berak!). -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:36, 29 Martxoa 2008 (UTC)

Gracias

Hola, gracias por la bienvenida. Lamentablemente mi nivel de vasco es menos que pobre. Saludos, --Góngora 23:47, 31 Martxoa 2008 (UTC)

Asmoz

Kaixo! Gauza da informazio hori dela Fundazioan dugun bakarra eta nahiz eta webguneko informazioa berdiña izan, neure hitzekin jartzen saiatu naiz. Zer egin beharko nuke, guztiz aldatu??? Baina eman beharreko informazioa berdiña da?? Barkatu horrenbeste mareatzea... (xml)2008, Apirilak 2

Eskerrik asko! Azken galdera... Nola ematen diot Wiki formatua??? Ulertuko dut ez badidazu erantzuten... (xml)2008, Apirilak 2

Ozeano Atlantikoa eta ez Atlantiar ozeanoa

Adio Enzaiklopedia,

Nik ezabatu "Atlantiar ozeanoa", zuk berriz erantsi duzu. Euskaltzaindiari pausatu galdera bati, erantzun hau helarazi zidan.

"-ar/-dar/-tar atzizkia emankorra da, izen bati lotua adjektiboak sortzeko. Adibidez:

  • Hendaia >> hendaiar
  • Hiriburu >> hiriburutar
  • Kanbo >> kanboar
  • gau >> gautar
  • ur >> urtar


Eratorpena, funtsean, hau da: autonomia lexikal osoa duen elementu bati (Gasteiz, Araba, gau, ur), autonomia lexikalik ez duen elementu bat (atzizkia; kasu honetan, -ar) eranstea.

Zein da "atlantiar" formaren atzean autonomia lexikal osoa duen izena? "atlanti"? "atlantia"? Ez dago forma autonomorik. Garbi ageri da hor "atlantiar" formaren desegokitasuna, ez baitu onartzen deskodetzerik <izena + atzizkia> eran.

Arrazoi beragatik da desegokia, adibidez, "unibertsitari" hitza erdal "universitaire" hitzaren ordain gisa, atzizkia kenduz gero gelditzen den oinarria ("unibertsit", "unibertsita") ez baita ezer ("unibertsitate" da benetako izena)."

Euskaltzaindiaren arabera beraz, "atlantiar" hitza gaizki eratutako hitza da. Atlantikoa hitza berriz erabili behar dena da.

Izan ongi, Patxi L. 09:23, 3 Apirila 2008 (UTC)

Ezabatu egin dut gaizki idatzi hitza. Besterik gabe, Patxi L. 12:16, 3 Apirila 2008 (UTC)

Enontekiö

Iep! Gauza bat, wikipedia, entziklopedia bat da eta bertan egiazko informazioa idatzi behar da. Enontekiöko herrixka guztien etxeak ezin dira esku bateko atzamarren bidez kontatu eta nik egin ditudan artikuluak korrika eta presaka kopiatu eta pegatu ordez, herrixkei buruzko informazioa bilatu eta idaztea gomendatzen dizut. Edo gustuko ez baduzu, utzi niri artikulu hoiek idazten horretan ari naiz eta! (no va a malas)...benga! lan ona iten ari zeala!

kanuto90 18:24, 6 Apirila 2008 (UTC)

Wiki bat

Wikia izateko pausuak: 1. Web domeinua izatea. 2. Wikia instalatzea (artikuluan dituzu ezagunenak).

Aipatu didazun webguneko wikia, Wikipediak darabilen berdina da, hau da, MediaWiki. Instalatzeko, hau jarraitu behar duzu, oso erreza da. Galdetu lasai. --Unai (esaidank) 15:28, 11 Apirila 2008 (UTC)

Donosti

Kaixo!! Donosti izeneko kategoria sortu duzula uste dut, baina lehendik badago Donostia izena duen kategoria (Donostia da hiriaren izena). Zemoduz Donosti kategoria ezabatzeko eskatzen badugu? Laida 19:24, 11 Apirila 2008 (UTC)

Egina OK, txantilloia jarri dut!! Ondo izan!!

Izenburua letra xehez

Eskerrikasko azalpenak berriz jartzeagatik!! Beldurtu egin naiz, txantiloia zeramaten artikulu guztiak aldatu direlako!! Horrela ikasten da... Milesker!! Laida 15:23, 12 Apirila 2008 (UTC)

Ja ja ja, eskerrik asko!! Oraintxe bertan jarri dut taulatxoa lankide orrian, eta jartzerakoan konturatu naiz!! Orain beste aldaketa bat egin nahi dut baina eztakit nola... lagunduko? Nahiko nukena da, eztabaida orrietan sinatzerakoan, zuei bezela nere eztabaida orrirako esteka zuzen bat ateratzea. Nola egin dezaket?
Uste dut primeran ulertu dizudala... eta proposamenta (esaidak! jartzea) ere gustatu zait!! Ea ateratzen den: Laida Esaidank!! 16:17, 12 Apirila 2008 (UTC)
Oraingoan hobeto, milesker!!Laida(Esaidank!!) 16:37, 12 Apirila 2008 (UTC)

Ez orregaitik, Ondo pasa!--EnzaikloEzt ekarpenak 16:44, 12 Apirila 2008 (UTC)

Removed request for deletion

Hello.

Why did you remove my request without any comment? --Euku 10:54, 25 Apirila 2008 (UTC)

Alemanak

Bai, aleman horrek lana sortarazi du, kar, kar! Izan ondo! --Unai (esaidank) 20:17, 25 Apirila 2008 (UTC)

Bot bat egin

Kaixo! Bot-ak eginkizun ezberdin askotarako erabiltzen dira, eta erabiltzen hasi aurretik beharra dagoela antzeman eta baimena eskatu behar da. Zer egin nahi duzu zuk bot-arekin? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:46, 27 Apirila 2008 (UTC)

Ados, zein sistema eragile erabiltzen duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:12, 28 Apirila 2008 (UTC)
Irakurri tutorial hau, ea lagungarri egiten zaizun. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:56, 29 Apirila 2008 (UTC)

Santa Zezilia

Kaixo! Ikusi dut udalerrien hori jarri diozula Santa Zeziliari. Baina Santa Zezilia herriari beharko luke eta Santa Zezilia santuari, ez? Koro 20:00, 28 Apirila 2008 (UTC)

Jada konpondu dut nik asuntua. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 20:30, 28 Apirila 2008 (UTC)

Sinadura

Iepa! Ba berez egin daiteke, baina konplexua da eta kanpo loturak eta htmlarekin egin behar denez, segituan aldatu nuen, arzoaz konturatu orduko. Orain ezt eta @ jartzen du loturak egiteko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:07, 6 Maiatza 2008 (UTC)

Kontu txiki bat

aupa Enzaiklopedia!

Azalduko zenidake aldaketa hau mesedez? Ez dut ulertzen nolatan beste lankide bat zure lekua hartu duen baldin eta bere izenarekin eta apartekoekin idatzi eta sinatu badu. Jokoz kanpo utzi nau zure aldaketak, ez baitakit zergatik egin duzun. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 20:13, 9 Maiatza 2008 (UTC)

Ekarpen kopuruak ez du zertan adierazgarria izan behar, baliteke era anonimoan egitea ekarpenak, ez dakigu. Baliteke Bot-ak ezin idatzi izana, baina zergatik jarri duzu zure lekuan idatzi duela, baldin eta bere sinadura jarri badu eta ez zurea? Gainera, wikiaren gardentasuna mantentzeko, guztiz negatiboak ez diren ekarpenak mantendu egiten dira, edonork kontsultatu nahi balu. Nahiko intrigatuta nauka guzti honek egia esan.--Janfri; bai esan? 16:46, 10 Maiatza 2008 (UTC)
Baina ez dut ulertzen zergatik pentsatu duzun zure lekuan jarri dela... Bere sinadura eta guztiarekin. Momenturen batean Bot-aren kontua izango zuen zabalik eta horregatik erantzungo zuen beragaz, kontu bat baino gehiago izateak imajinatzen dut arazo hori ekar dezakeela.--Janfri; bai esan? 17:22, 10 Maiatza 2008 (UTC)
Ez lasai, jakin besterik ez nuen egin nahi, kuriositatea edo... Baina hurrengoan hobe ez ezabatzea/desegitea baldin eta bandalismoa ez bada.--Janfri; bai esan? 17:33, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Kritika bada, laga zure erantzuna mezuaren azpian, zure iritzia azalduz, ezin zara hortik zentsuratzen joan.--Janfri; bai esan? 17:39, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Monobook

Kaixo! Ez, ez da beharrezkoa, baina dena da politagoa eta beste funtzio batzuk ditu, euskaltzaindiaren arau bilatzaile bat, itzultzaile batzuk eta administeratzaileentzako erramintak bezala. Nahi baduzu instalatu kopiatu nirea eta kitto. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:09, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Txantiloia aldatzea

Kaixo Enzaiklopedia! Bi aldiz egin duzu ni aldatzen nengoen artikulu sorta batean zuk aldaketak egitea. Lan hori egin dezakezu, noski, baina niri erritmoa hausten didazu, aldaketak egiteko erabiltzen dudan modua dela eta. Nahi baduzu koordenatuen lanarekin lagundu hasi nahi baduzu Gipuzkoako herriekin, guztietan koordenatuak daudela ziurtatzen. Eskerrik asko! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:54, 12 Maiatza 2008 (UTC)

Taulapolita

Ze arazo ikusten duzu taulapolita delako kodean egindako aldaketarekin, ba? Komenigarria litzaiguke aldaketa hau egitea eta {{taulapolita}} txantiloia desagertzea, izan ere class="taulapolita" kodea erabiltzeak malgutasun handiagoa eskaintzen digu, eta metodo hori erabiltzen dute beste hizkuntza askotan ere. MediaWiki:Common.css estilo orriaren bitartez taula beraz gain, burualdea (th), gelaxkak (td), hauen testua, eta beste gauza asko konfigura daitezke.

Bestalde, bot-a jada deskargatu baduzu, pywikipedia izeneko karpeta bat izango duzu zure ordenagailuan, ezta? Horren barruan user-config.py izena duen fitxategi berri bat sortu behar duzu, eta proba orrian jarri duzun kode horrekin bete. Horren ostean has zaitezke probak egiten. Hasieran proba txikiak egin, badaezpada ere! Ez badakizu bot-a nola erabili, esaidazu eta esango dizut adibideren bat. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:18, 28 Maiatza 2008 (UTC)

Portzierto, taulapolita klaseari eman diodan itxura nahi bezala alda dezakegu; orain duen itxura ingelesezko Wikipediatik hartu dudana da, baina nahi bezala jar liteke. Kontua txantiloia erabiltzetik klasea erabiltzera aldatzea zen, zuzenagoa eta malguagoa baita. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:21, 28 Maiatza 2008 (UTC)

Ez duzu config karpetarik behar. Pywikipediaren karpeta nagusian, interwiki.py eta beste fitxategi asko dauden karpeta horretan bertan, user-config.py izena duen fitxategi berri bat sortu behar duzu. Nahi izanez gero testu editore arrunt batekin egin dezakezu (ohar-bloka?); eta fitxategi horretan honako eduki hau sartu:

mylang = 'eu'
usernames['wikipedia']['eu'] = u'EnzaiBot'

Horixe da sistema martxan jartzeko behar duzun konfigurazio minimoa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:09, 29 Maiatza 2008 (UTC)

Ez, ez da automatikoa; zuk exekutatu behar duzu nahi duzuna. Proba moduan ireki terminala (Hasi --> Exekutatu, eta bertan 'cmd' idatzi), joan zaitez bertan pywikipedia dagoen direktoriora (adib: cd c:/pywikipedia), eta bertan horrelako zerbait exekutatu:
python interwiki.py Artikuluaren_izena
Adibidez:
python interwiki.py Arrasate
Horren bitartez interwikiak egiten dira. Ea horrela funtzionatzen duen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:32, 29 Maiatza 2008 (UTC)
Eta guzti hori egin baino lehenago joan zara dagokion direktoriora? Azaldu pixka bat zehatzago egin duzun prozesua, ea lagun diezazukedan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:07, 29 Maiatza 2008 (UTC)
Ados. Arazoa da C:/Documents and Settings/... direktorio horretan ari zarela lanean, eta komandoak funtziona dezan pywikipediaren direktoriora joan beharra duzula. cd komandoa erabiltzen da direktorioz aldatzeko, eta horren ondoren nahi duzun direktorioa. Adibidez, pywipediaren karpeta C:/pywikipedia/ lekuan baduzu:
cd c:/pywikipedia
Eta horren bidez aldatu egingo zaizu direktorioa. Orduan bai, funtzionatu beharko lizuke beste komandoak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 06:37, 30 Maiatza 2008 (UTC)

Baina egin beharreko lehenengo gauza .zip fitxategia deskonprimatzea da. Ondoren, deskonprimatutako karpeta hori c:\ edo nahi duzun lekuan jarri, eta komando lerrotik bertara joan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:37, 3 Ekaina 2008 (UTC)

Ba egia esan nik ez daukat Windows instalatuta, eta ezin dizut horretan asko lagundu, baina .zip fitxategiaren gainean eskuineko botoia emanez gero, deskonprimitzeko aukeraren bat beharko luke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:45, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Bai, hori da. c:/pywikipedia direktorioan beharrean beste inon jarri baduzu, komando hori aldatu eta listo. Dena dela, mahaigainean baino hobe da beste direktorio errazago batean deskonprimatuko bazenu (baina ez da beharrezkoa, zure lana errazteko besterik ez). –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:36, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Proba ez duzu pywikipedia erabiliz egin ala? Dena dela, nik gomendatzen nizuna, lana errazteko, zera da:
  • Deskonprimatu duzun pywikipedia direktorio hori c:\ diskoan kopiatu, eta orduan bai, c:\pywikipedia\ bidea existituko da.
  • Suposatzen dut pywikipedia barruan baduzula izan beharreko user-config.py konfigurazio fitxategia; bestela, sortu.
  • Orain bai, komando lerrotik cd c:\pywikipedia\ exekutatu, eta ezin dizu existitzen ez denik esan.
  • Hemendik aurrera pywikipediak funtzionatu beharko luke. Adibide bezala, goian jarri nizun komando hori exekutatu (edo Arrasate beharrean beste edozein artikuluren izena; kontuan izan hutsuneen ordez gidoi baxuak (_) idatzi behar direla izenean).
Badabil? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:37, 4 Ekaina 2008 (UTC)
c:\ horretara iristeko Nire ordenagailua (Mi PC) delakora jo, eta bertan agertzen diren aukeren (disko gogorren) artean c:\ dioen bat agertu beharko litzateke. Bertan klik egin, eta bertan kopiatu beharko zenuke pywikipedia karpeta nik esandakoa funtzionatzeko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:21, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Has zaitez artikulu bakar batekin probak egiten, zerbait gaizki eginez gero ez dadin larria izan :-P Eta menperatzen zoazen heinean konplikatzen joan; baina poliki-poliki ikasi. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:32, 4 Ekaina 2008 (UTC)
Ez, hori errorea da... ez dakidana da zergatik gertatzen zaizun. Egin beste probaren bat, eta arrazoia asmatzen badut esango dizut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:00, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Janfrik eta nik Linux darabilgu. Dena dela, Windowsen inoiz probatu izan dut eta funtzionatzen zuen. Ziur zaude user-config.py fitxategia sortu duzula, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:19, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Ez, u'EnzaiBot' hori ondo dago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:11, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Ongietorriarena moldatzea zailxeagoa da, euskaratu egin behar delako, baina lasai, horretarako momentuz ez dago behar handirik, lan gutxi izaten baitu nire bot-ak horrekin. Ez duzu interwikienak funtzionatzerik lortu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:24, 10 Ekaina 2008 (UTC)

Agur! Eskerrik asko mezuarengatik. —Hegibeltz 11:33, 30 Maiatza 2008 (UTC)

Kongoko udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Enzaiklopedia! Kongoko herrien artikuluak sortzen zabiltza eta ez zaude txantiloi egokiak erabiltzen. Mesedez, begiratu Barumbu artikuluan egin ditudan aldaketak eta horrelako eredua jarraituta askoz hobe geratuko da. Bide batez, euskaraz populazioa eta dentsitatean milakoak . baten bitartez bereizten ditugu. ah! eta pare batean gutxienez ez datoz bat jarri dituzun azalera eta biztanleria datuak jarri duzun dentsitatearekin... datuak ondo kopiatu! aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:39, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Gauza bat da nahigo izatea eta beste bat da ondo egotea. Ezin diozu udalerri bati probintzia txantiloia jarri, ez delako probintzia bat. Gainera txantiloi horrekin badirudi udalerri horren hiriburua Kinshasa dela, eta hori ez da egia. Koordenatuak ez badituzu jarri nahi ez da ezer gertatzen, baina mesedez, jarraitu eredua. Aldaketa batzuk egin ditut mapatxoa ere ager dadin, udalerriaren kokapenarekin. Dudarik baduzu esan, bale? Aio -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:53, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Lasai, koordenatuak nik jarriko ditut. Baina erabili {{hiri orokor infotaula}} txantiloia. Ikusi jada egin duzun artikuluetako batean egin ditudan aldaketak eta txantiloi hori erabili. koordenatuen zati osoa utzi nire esku nahi baduzu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:58, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Azkeneko gauza bat... ez ahaztu interwikiak jartzeaz (gutxienez ingelerazkoa) eta kategoria jartzeaz. Begiratu Kasa Vubun jarri dudana eta saiatu hori ere jartzen... aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:07, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Botak ezin ditu jarri ez badauka oinarria hartzeko bat. Hau da, botak egiten duena da bat duenean beste guztiak gehitu. Baina lehenengo hori eskuz jartzea derrigorrezkoa da! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:11, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Ez dira inolaz ere berdinak. Beste gauza bat da puntua ia-ia leku berdinean ateratzea, herrietaz ari baikara oso handia den herrialde batean. Konpara itzazu eta bi berdin berdin aurkitzen badituzu esaidazu, gaizki dagoela. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:07, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Ba nik Google Earthen bertan ikusten ditut. Leku gehienen izenak agertzen dira, edo zerbait agertzen da izen horrekin. Hala ere zaila egingo bazaizu nik ere egin dezaket, lasai! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:13, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo Enzaiklo! Ikusi dut bota ez dabilkizula, eta ez dakit zergatik izango den. Zuk jarri duzun adibidea probatu dut eta niri ere ez dabilkit:

c:\pywikipedia>python interwiki.py Tirango_itsasartea

Python hitza kentzen badiot, ordea, ondo dabil:

c:\pywikipedia>interwiki.py Tirango_itsasartea

Probatu python hitzarik gabe ea zer gertatzen den.

Agur! Tximist - Zer berri? 13:36, 12 Ekaina 2008 (UTC)

Ideiarik ez. Sentitzen dut. Ea zortea duzun! Tximist - Zer berri? 15:31, 12 Ekaina 2008 (UTC)

WAP telefono mugikorretik ikusteko bertsio berezia da, hau da edozein lekutatik, internetdun mugikorra izanda wikipedia kontsultatu ahal izateko era horretan. Ondo izan!--Janfri; bai esan? 11:43, 26 Ekaina 2008 (UTC)

Aupa, egun on! Janfrik esan dizun bezala telefono mugikor bidez saretik nabigatzeko protokolo bat da. Telefono mugikorrean weborri bat kargatzea kosta egiten zaio eta hori saihesteko, webguneak beste formatu batera egokitzen dira, kasu honetan WAP protokolora. Uda ona pasa! Tximist - Zer berri? 08:50, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo! Saiatuko naiz aldatzen egunen batean... baina gehiegi ere ezin dut egin, lan handia baita horrelako gauzak euskaratzea. Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:18, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Ez kezkatu lagun! ni zu bezala nabil akatsen kontuan ;). Ba ni orain dela egun batzuk bueltatu naiz Wikipediara. Egun asko neraman ekarpenik egin gabe, unibertsitateko lanekin ez dut astirik izan. Tximist - Zer berri? 21:10, 20 Otsaila 2009 (UTC)

Mila esker laguntzeagatik[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut Burgosko udalerrien artikuluak ere sortzen ari zarela, mila esker laguntzeagatik. Egia esan udalerri gehiegi daude probintzia horretan XD. Ideia bat otu zait gu biok koordinaturik lan egiteko, nahi izanez gero noski. Adibidez, bakoitzak eskualde bat aukera dezake eta ondoren aukeratutako eskualde horren artikuluak sortu. Ni es:Ribera del Duero eskualdeko artikuluak sortzen nenbilen, baina niri bost axola beste eskualde bat hartzea: es:Categoría:Comarcas_de_la_provincia_de_Burgos. Animatuko al zara? Tximist - Zer berri? 21:32, 20 Otsaila 2009 (UTC)

Ados, Eta on egin! :) Tximist - Zer berri? 21:47, 20 Otsaila 2009 (UTC)
Ni ere laster noa, bihar jarraituko dut. Bihar arte!Tximist - Zer berri? 22:52, 20 Otsaila 2009 (UTC)

Egunon!

Zuk hasitako Spider-Man artikulua editatzen nabil, pasa-denbora moduan. Inportako ez zaizulakoan nago. Hala ere, gauzatxo bat eskatuko nizuke, nik nola egin ez dakidalako. Izenburua "Spiderman" bada ere, izen hori "Spider-Man" izan beharko litzateke. Izenburua aldatzea proposatzen dizut, zer diozu? Animo eta asteburu ona izan --Gandi 09:59, 4 Ekaina 2010 (UTC)

«Londresko» zergatik den «Londreseko» baino egokiago[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Enzaiklopedia. Leku genitiboa (-ko) erabiltzean, -z, -s edo -r kontsonanteaz bukatutako hitzek bi aukera ematen digute: edo -e- epentetikoa erabiltzea, edo ez erabiltzea (bi aukerak baitaude onartuta euskara batuan). Ez erabiltzeak badu abantaila bat: izena zein den garbiago azaltzen du. Adibidez, «Londreseko» jartzen baduzu, hiria ezagutzen ez duenak ez daki ea izena «Londres» ala «Londrese» den. «Londresko» jarrita, berriz, garbiago dago izena «Londres» dela. Horregatik, -e- epentetikorik gabeko formak lehenesten ditugu euskal wikipedian, oro har.

Bestalde, kontuz! Londresko → Londreseko aldaketa masiboa egin duzunean, artikulu asko beren kategoriatik kanpora geratu dira (adibidez, Kategoria:Londresko zubiak kategoriatik kanpora). Mesedez, egizu alderantzizko aldaketa masiboa (Londreseko → Londresko); eta, aldaketa masiboak egin baino lehen, badaezpada hobe izaten da «Bot-ei eskaerak» atalean galdetzea, inork eragozpenik baduen jakiteko. --Xabier Armendaritz 2012-03-19, 08:31

Eskerrik asko zuri ere! Denok egiten ditugu hutsegiteak. Hemen, guztion artean Wikipedia hobetzea da kontua, eta zuk lan handia egiten duzu horretan. Ondo-ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2012-03-19, 15:23

Hi, please see this: http://en.wikipedia.org/wiki/User_talk:Enzaiklopedia, thanks. WilliamH (eztabaida) 00:21, 22 martxoa 2012 (UTC)

Interwikis mágicos[aldatu iturburu kodea]

Te dejo aquí el código completo: [1] Lo único que tienes que cambiar es abajo en la línea "genfactory.handleArg(u'-start:ALGO')" cambiar ALGO por el nombre del artículo donde quieres que comience. --Kizar (eztabaida) 11:47, 1 apirila 2012 (UTC)

Kaixo Enzaiklopedia! Arazo teknikoren bat dago ongietorri mezuan guzti hori jarri beharrean {{ongietorria}} bakarrik jartzeko? Errazagoa da eta txantiloia aldatzen bada guztiei aldatuko zaie. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:09, 4 maiatza 2012 (UTC)