Lankide eztabaida:Gontzi99

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Gontzi99, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Juan Modestoren argazkiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Agazki horiek zureak izatea ezinezkoa da. Ezin dira copyrightdun argazkiak igo modu horretan. Dudak badituzu, galdetu. Theklan · Eztabaida · E-maila 21:45, 17 abuztua 2019 (CEST)[Erantzun]

Kaixo! Ez dakit hau dan toki egokia baina beste biderik ez dut aurkitzen zuri (@Theklan:) erantzuteko. Duela urte batzuk AGA eraikina bisitatzeko aukera izan nuen eta bertatik ateratakoak dira. Nire helburua Juan Modesto bezalako pertsonari, euskeraz ahotsa ematea izan da (wikipediako orririk ez zuelako). Beraz, bibliografia eta erreferentziak gehitzean banoa. Zalantza ugari ditut hasiberria naizelako baina ikasteko eta laguntzeko beti prest. Penalizaziorik balego, arazo barik onartzen dut. —Aurreko iruzkin sinatugabea Gontzi99 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa Gontzi99: Lehenik eta behin, eskerrak eta zorionak egiten ari zaren lanagatik. Ohartxo bi lan honen gainean: Azken aldian infotaula eta kategoriak baino ez duten artikulu batzuk sortu dituzula ikusi dut (Belgradeko bonbardaketa (1941), Aisneko lehen gudua, Aisneko bigarren gudua, Aisneko hirugarren gudua, Pozièresko gudua eta Fromelleseko gudua). Dauden moduan artikulu horiek ez dira baliagarriak, edukia behar dute. Kategoria batzuk ere sortu dituzu (Kategoria:Programa militarrak, Kategoria:Sobietar inbasioak, Kategoria:Lehen Mundu Gerrako Alemaniako militarrak eta Kategoria:Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran). Kategoriak, artikuluak bezala, kategoria baten barruan egon behar dira (ikus: Laguntza:Kategoria). Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:36, 22 abuztua 2019 (CEST)[Erantzun]

Lehen Mundu Gerrako X herrialdeko militarrak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Ikusi ahal izan dudanez hainbat kategoriadun artikuluak sortu dituzu, baina arazo bat aurkitu dut; eztabaida honen gaia esaten duen kategoriatan guduak sartu dituzu, eta bai, militarrak parte hartu dute gudu hartan baina kategoria hauetan biografiak soilik agertu behar dira, ez guduak. --SRAbian (eztabaida) 12:03, 23 abuztua 2019 (CEST)[Erantzun]

Lau gerra lehiaketako SARIA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Gontzi99! ZORIONAK udako lehiaketako hirugarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:26, 5 iraila 2019 (UTC)

Kaixo Gontzi99! Udako lehiaketako saria bidali gabe dago oraindik, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:10, 22 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]