Edukira joan

Lankide eztabaida:Haggemunde

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Haggemunde, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kanpo estekak Arantzazu Ametzaga artikuluan:[aldatu iturburu kodea]

Aupa Haggemunde:

Lehenik eta behin, ongi etorri euskarazko wikipediara. Arantzazu Ametzaga artikuluan Arantzazu Ametzaga#Lanak atalean egin duzun zerrenda ikusi dut, eta estilo kontu bat aipatu nahiko nizuke: artikuluen barnean ez da kanpo estekarik estekarik ezartzen, izatekotan barne esteka edo/eta erreferentzia ezartzen da. Liburu zerrendan, liburu bakoitzaren kanpo esteka ezartzeko era egokia erreferentzia ezartzea izango litzake. Hemen adibide bat:

ISBN-a jakinda erreferentzia automatikoak egitea oso erraza da.

Segi wikipediagintzan, eta edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:31, 23 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Argazkien jatorria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Arantzazu Ametzaga artikuluan jarri dituzun argazkiak zureak direla jarri duzu. Ezin da beste norbaitek egindakoa igo eta gurea dela esan. Ez dakit benetan zureak diren, ziurtatu dezakezu, mesedez? -Theklan (eztabaida) 21:06, 7 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

  1. Amezaga de Irujo, Arantzazu.. (1980). La mujer vasca. Geu Argitaldaria ISBN 84-85328-11-6. PMC 11891236. (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).