Lankide eztabaida:PenalvaBerriotxoa
Ongi etorri, PenalvaBerriotxoa, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Probak eta zirriborroak, proba orrian egitea komeni[aldatu iturburu kodea]
Kaixoǃ Ikusi dut artikulu baten zirriborroa-edo prestatzen hasi zarela «Eztabaida:Wikipedia» orrian. Orri hori, ordea, «Wikipedia» artikuluaz eztabaidatzeko da, ez beste ezertarako. Beraz, zure proba orrira eraman dut eduki hori. Orri horretan egin behar zenituzke probak eta zirriborroak.
Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu lasai nire eztabaida orrian edo Txokoan. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2018-10-04, 09:33 (UTC)