Lankide eztabaida:Singniu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Singniu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikulu baliagarriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Singniu. Zure buruari buruzko artikuluak egitea ez da baliagarria Wikipedian. Ezta youtubeko erabiltzaile baten ingurukoak. Edozein duda baduzu, galdetu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:58, 9 azaroa 2013 (UTC)

Kaixo. Ikusi dut artikulu batzuetan kodea hondatu duzula, Youtuberen sortzailearen artikulua gaizki idatzitako testu batekin eta wikitu gabe sortu duzula, eta, batez ere, wikilari baten erabiltzaile orrian kodea hondatu duzula. Horregatik, editatzeko aukera blokeatuta duzu orain.

Hamabi urte dituzula ikusi dut zure erabiltzaile orrian. Eskertzen dizut Wikipedia hobetzen saiatzea, baina ematen du ezin dituzula Wikipedian parte hartzeko arauak bete, beharrezko jakintzak falta zaizkizulako. Jarrai ezazu ikasten, eta beharbada hemendik urte batzuetara wikilari bikaina izan ahalko duzu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-11-09, 21:44 (UTC)

Blokeoaren arrazoiak[aldatu iturburu kodea]

Zer egin zuen wikilari honek gaizki?.Nire kurtxo berdineandago eta. —Aurreko iruzkin sinatugabea Joxezin (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-06-21, 09:50).

Goian dituzu arrazoi nagusiak. Bereziki, lankide honen orriko kodea hondatzea, erabat itxuragabea den edizio hau egitea, eta eduki zentzugabez eta euskal gaiztoan hiru artikulu sortzea. Zu ikasmaila berekoa izango zara, Joxezin, baina errespetuz jokatzen duzu eta ekarpen baliotsuak egiten saiatzen zara, txorakeriak egiten ibili gabe. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-06-21, 09:58 (UTC)