Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño/2009ko 2. seihilabetea
Energia eolikoa Euskal Herrian
[aldatu iturburu kodea]Bada Elgeako parke eolikoari buruzko aipamen txiki bat dago "Euskal Autonomia Erkidegoa" atalean. Nik dakidala, Eusko Jaurlaritzaren plangintzako parke eoliko guztiak eraikitzeke daude oraindik, gure herri maiteko alderdi politikoen "jolas" desberdinei esker. Zariquiegui 17:37, 9 Uztaila 2009 (UTC)
Ados! Ondo dago oharra. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:06, 13 Uztaila 2009 (UTC)
Flickrreko argazkiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai! Zer moduz? Pixkat galduta nabil fitxategien lizentziekin eta Flickrreko argazki honek Commonsera igotzeko baldintzak betetzen al dituen jakin nahiko nuke. Hala bada txinga eramatea artikuluan jartzea gustatuko litzaidake, ez dut besterik aurkitu Flickrren. Ondo izan! Tximist Zer berri? 20:55, 19 Uztaila 2009 (UTC)
- Mila esker erantzuteagatik. Pentsatzen nuen iturria aipatuta igo nezakeela. Ondo izan! Tximist Zer berri? 21:07, 19 Uztaila 2009 (UTC)
cesar vidal
[aldatu iturburu kodea]Milesker, Unai. Enekien eta nola jarri. Dena den, bere jarrera dela eta, agian beste kategoria sor liteke. Espainiar nazionalismoa? eztakit pa!17:05, 20 Uztaila 2009 (UTC)Joxemai
Zerrenda
[aldatu iturburu kodea]Nik uste dut ez dela beharrezkoa, Afrikako hiriburu guztiak Herrialde eta hiriburuen zerrendan daude. Nik ezabatu egingo nuke.--An13sa ✎ 18:13, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Bota
[aldatu iturburu kodea]Epa Unai! Ikusi dut Bot berria sortu duzuna eta dirudienez nahiko ondo dabil. Boten inguruan saltseatzen ibili naiz, baina ez dakit nola sortzen den Bot bat. Laguntzen badidazu asko eskertuko nizuke.--An13sa ✎ 13:19, 18 Abuztua 2009 (UTC)
- Epa berriz ere. Esan zenidan orrialdea oso erabilgarria egin zait. Baina duda bat dut. Adibidez, "aurkitzen da" "dago"-gatik ordezkatzeko zer agindu sartu beharko nuke? Saiatu naiz baina ez dut lortu.--An13sa ✎ 09:05, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Beste galdera bat.
category.py move -from:Estatu_Batuetako_geografia_zirriborroak -to:Ameriketako_Estatu_Batuetako_geografia_zirriborroak
jarri dut, baina artikuluak ez zaizkit kategoria batetik bestera mugitzen, ez dakit zein den arazoa.--An13sa ✎ 11:11, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Betoñobot
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Zer moduz pasa dugu uda? Oraindik ez da bukatu baina... beno, harira. Betoñobot martxan jarri duzula ikusi dut eta ideia ona da baita horiek aldatzea... uste duzu aldi berean egin lezakeela bait du, bait zen eta bait daiteke bezalakoak aldatzeko? Agian horrela azkarrago egiten du... edo ez! -Theklan · ezt · @ 13:37, 18 Abuztua 2009 (UTC)
- Kaixo Unai! Zer moduz? Theklanek dioenarekin ados nago. Ez dakit posiblea izango den bilaketa hauek batera egitea (" bait" hitzaren aurreko espazioa mantenduz) eta ondorengoagatik aldatzea:
- *_bait_d -> bait
- *_bait_z -> baitz
- *_bait_g -> baik
- *_bait_l -> bail
- Espero dut lagungarria izatea. Ondo izan! Tximist Zer berri? 13:55, 18 Abuztua 2009 (UTC)
- Nire ustez espazioa mantendu behar da ahalik eta akats gutxien egiteko. Espazio hori kenduta huts egiteko aukera dago eta adibide bat datorkit burura: Zenbait lagun idatzita, botak Zenbailagun bihurtuko luke.
- Ba orain duela zenbait hilabete ez dudala Boteretsu bota abiarazi. Saiatuko naiz berriz ere aplikazioa instalatzen eta ea hori egiteko moduren bat aurkitzen dudan. Ondo izan!
- Tximist Zer berri? 19:35, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Aurkitzen da -> Dago
[aldatu iturburu kodea]Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 09:08, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Baina begiratu honetan egindako bigarren aldaketa: [1] Ausaz hartu dut hori begiratzeko nola zihoan, biana bigarrenan aurkitzen dira aldatu behar zen, aurki daitezkerengatik... -Theklan · ezt · @ 11:08, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Nik konkretuki badaude jarriko nuke, baina aurki daitezke ere ondo dago, kasu horretan pueden encontrarse itzulpena ez delako erdarakada bat. -Theklan · ezt · @ 11:17, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Bai, horrelakoak ere egon zitezkeen, baina bere garaian begiratu nuen eta gehien-gehienak kokapena adierazteko erabiltzen ziren, eta hori gaizki dago. Kasu gutxi horietan aldaketa egitean gaizki geratzen ez zenez, aldaketa orokorrak merezi zuela uste dut. Gainera, zuk diozun kasu horretan nik uste dut hobeto geratzen dela "daude" (beno, kasu horretan "badaude"), "aurkitu" aditza soilik erabili beharko litzateke hain zuzen horixe esan nahi denean: "Flemingek penizilina aurkitu zuen" eta horrelakoetan soilik.--Assar; (erantzun hemen) 17:14, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Nik konkretuki badaude jarriko nuke, baina aurki daitezke ere ondo dago, kasu horretan pueden encontrarse itzulpena ez delako erdarakada bat. -Theklan · ezt · @ 11:17, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Eraikuntza vs eraikina
[aldatu iturburu kodea]Nik beti erabili izan dut eraikuntza = "acto de construir" eta eraikina = "resultado de construir". Eraikin baten eraikuntza, nolabait esatearren. Ez dut bereizten etxebizitzen eraikuntza eta beste egitura batzuena, beti "eraiki" aditza erabiltzen dut. Gero ItzuL posta zerrendan hari bat egon zen edificación eta construcción hitzei buruz. Beno, hor proposatzen dute "eraikuntza" aditza orokorra izatea eta "etxegintza" "edifizioak" eraikitzekoa. Dena den, ez daukat argi. Edificio edo building euskaraz nola eman, ba esan bezala nik eraikin erabiltzen dut, baina ItzuLeko eztabaida horren harira berriro begiratu nuen hiztegietan eta ikusi nuen, nahiz eta Euskaltermen beti eraikin erabili, Zehazkin Ibon Sarasolak onartzen duela eraikuntza ere, eta Elhuyarren ere onartzen dutela. Beraz, dagoen bezala utzi daiteke, nahiz eta niretzat argiagoa izan bestetara.--Assar; (erantzun hemen) 17:34, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Ez haiz azkar!
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai! {{Hiri orokor infotaula}}
eta {{orokor udalerri}}
ezin dira hain azkar aldatu, ez baitira berdinak erabiltzen dituzten datuak. Gehiago ikertu behar da aldatu aurretik, eta ez dakit nola egiten den! -Theklan · ezt · @ 20:59, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Nik dudak ditut. Har ezazu edozein artikulu eta ikusiko duzu informazio bat dagoela atzealdean gero aurrealdean ez dena agertzen. -Theklan · ezt · @ 06:35, 20 Abuztua 2009 (UTC)
Cuestión de dominio
[aldatu iturburu kodea]¿Sabes lo que ni tú, ni Euskalduna, ni ningún otro miembro de esta Wikipedia domina? Cualquier cosa que tenga que ver con Granada; del mismo modo que yo no conozco como vosotros a la Comunidad Vasca o Navarra.
Guadix (la antigua "Acci") es una ciudad del norte de Granada, cuyo gentilicio es "accitano". Por lo poco que sé, su traducción al euskera es "accitar". Fuisteis vosotros quienes pusisteis "sexitar" como gentilicio de Almuñécar (la antigua "Sexi", cuyo gentilicio en castellano es "sexitano" o "almuñequero").
A mí me vais a enseñar bien poco de Granada. No pienso revertir nada, entrar en ninguna guerra de edición, y mucho menos opinar en esa discusión. Pero lo que hacéis en un sitio, lo discutís en otro...
Conoces perfectamente a Euskalduna, y sabes cómo le gusta tocarme... la fibra. Creo que es la tercera "batallita" en la que me mete, y en las otras dos no salió bien parado... Granada sigue llamándose Granada (Espainia), y en todos y cada uno de los encabezados de los artículos de municipios granadinos y malagueños se menciona a Espainia (para su desgracia). Yo no digo más. Agur, Unai!! Granadar 15:41, 23 Abuztua 2009 (UTC)
Bakteriar tindaketak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Unai.
Zuzen zaude. Bakteriar-tindaketak oker zegoen, eta zuzendu egin dut, bakteriar tindaketak jarriz.
Esker anitz eta bertze bat arte.
Josu 08:15, 29 Abuztua 2009 (UTC)
Jazarpena Commonsen
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai! Ba nik uste dut baietz, jazarpen kasu argi bat da. Gainera gehitzen duen informazioa redundantea da kasu askotan, Gipuzkoan dagoela jartzen badugu jada Espainian dagoela beste kategoria batean agertzen delako. Edozein kategorizatzean saiatu behar garenez ahalik eta kategoriarik estuena jartzen informazio hori soberan dago. Ni zu banintz kexa bat jarriko nuke bertako txokoan, edo hobe arazoak konpontzeko egongo den lekuan. -Theklan · ezt · @ 13:49, 29 Abuztua 2009 (UTC)
Gorritxikiren irudiak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai. Egia esanda ez dakit zer gertatu den irudiekin, zeren eta kasu batzuetan lan propioak bezala ezarri dituz, eta besteetan ZAPE elkarteko eta AHARI Elkarteko baimena daukadala jarri dut, hori bai, euskaraz. Hizkuntz arazoa? Putada galanta irudi horiek galtzea, baina egia esanda ez dakit nola bidali ZAPE eta Ahari taldeko baimenak orain. Irudi bakoitzean egin behar edo nola. Eta lan propioen kasuan? Lan propioak direla esan baldin badut nola egin? Gorritxiki
- Aupa Unai!
- ZAPEren kasuan, emaila bidali dut orain baimena emanez.
- Plazaolaren kasuan, baimena badaukat, zein da arazoa? Euskaraz behintzat jarri dut egileak baimena ematen duela.
- Ahari taldeko kasuan ere emaila daukat baimenarekin, eta gainera jarri dut argazkietan. Zein izan daiteke arazoa?
- Eskertzen da laguntza-- 12:06, 6 Iraila 2009 (UTC) Gorritxiki
Gorritxikiren argazkiak
[aldatu iturburu kodea]Eskerrik asko Unai! Gaur iluntzean jardungo nauk lanean argazkiak salbatzeko Gero arte Gorritxiki-- 14:07, 6 Iraila 2009 (UTC)
Gorritxikiren argazkien historia petrala
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai! Oaintxe bertan bidali diet emaila Plazaolaren baimenarekin. Badaezpada, zuri ere errebotatuko dizut. Beste bi argazkien egilearekin (Anjel Lertxundi) ere hitz egin dut, eta baimena bidaltzerakoan bidaliko diet haiei. Harri akitanierren kasuan, WEB horren egilearekin hitz egingo dut, ea argazkiak erabiltzeko agiria betetzen digun. Egia esanda, bere WEB-ean baimen hori ematen du, baina antza ez da nahikoa. Idatziko diot, baina behintzat larriena, bertako arrazen argazkiak, uste dut salbatuko ditugula behintzat. Hemendik aurrera argazkien baimen eta bedeindikazio guztiak ezarri behar, igo aurretik. Estimatzen da laguntza. Laster arte Gorritxiki-- 18:55, 9 Iraila 2009 (UTC)
Galdero tontoa. Nola bidaliko dizut, badaezpada ere, Plazaolaren emaila baimenarekin?
Beste aldetik, Ahari Kultur Taldekoei idatziko diet beraien irudien baimena zehazteko. Irudi interesgarriak dira Euskal Mitologiari buruzko artikuloak apaintzeko, eta gainera mordoska.
Ondo segi
Antxon Gorritxiki-- 19:30, 9 Iraila 2009 (UTC)
Aupa Unai! Gauzatxo bat argazkien kontuekin. Ikusi dut ZAPEkoak eta harri akitaniarren argazkien kasuan, ezabatuko dutenaren abisua kendu dutela, baina Anjel Lertxundiren bi argazkien kasuan eta Plazaolaren argazkien kasuan berdin, hor jarraitzen duela. Duela bi egun bidali nien Plazaolaren eta Anjel Lertxundiren baimena(Emailez bidali nizun kopia badaezpada). Zerbait gehiago egin behar dut edo itxoin behar da?
Merzi.
Gorritxiki-- 15:38, 11 Iraila 2009 (UTC)
Aupa Unai! Atzoko mezuko argazkiei dagokienez, Plazaolakoak bidalita daude, eta ZAPEkoei baimena eskatu die Pottoka buruarentzat zein beste laupabost argazkientzat, badaezpada ere Commosen edukitzeko. Ailegatzerakoan, bidaliko diet. Gaurko mezuko argazkiei dagokienez, Plazaolakoak dira eta espero dut biharko baimena bidaltzea. Dena den Betizuaren horrialdea errepasatu dut eta beste hiru topatu ditut lizentziarik gabe, eta haientzat ere baimena eskatu diot Plazari. Plazaren azken baimena bidaliko dizut badaezpada ere zure korreora. Ea lantegi honekin bukatzen dudan! Eskerrik asko!
Antxon --Gorritxiki 12:17, 15 Iraila 2009 (UTC)
Beste kontu bat. Ikusi dut Anjel Lertxundiren bi argazkiak markatuta daudela oraindik, nahiz eta mezua bidali nien. Addo. Antxon Gorritxiki-- 12:37, 15 Iraila 2009 (UTC)
Aupa Unai!
Dagoenekoz bidali diet bi argazki berri hauentzako ZAPEren baimena Permisions-era. Eusebius azkarragoa ibili da ordea, eta egun baterako blokeatu dit Commons. Berdin da, baina Zorrotza tipua! Bereziki kontutan hartzen berez atzo bidali niela ZAPEren baimena argazkiak igotzeko, hori bai, ezinezkoa da File: artxiboa bidali argazkia igo gabe, eta egia esanda ez dit eman ezta denbora horretarako ere. Dena den, aukera baduzu ZAPE artikuloan igo dudan bigarren argazkian txantiloia txintxilikatzeko ezkertuko nizuke. Nik bihar arte ezin dut eta. Fitxategi:Argazki53.jpg da. Badaezpada berriro bidaliko ditent Angel Lertxundiren emaila beste bi argazki haien baimenarekin. Ondo segi! Gorritxiki--Gorritxiki 10:27, 18 Iraila 2009 (UTC)
Ba ez nekien. Zariquiegui 19:21, 9 Iraila 2009 (UTC)
Hendaiako argazkia
[aldatu iturburu kodea]Ados. Ondo segi. Euskalduna 16:39, 2009ko irailaren 15a (UTC)
Armiñón
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai! Ni baino azkarrago ibili zara ;). Bakarrik esan nahi nizun zuk egindako izen-aldaketarekin bat natorrela. Nahi baduzu, ezabatu dezakezu Armiñon artikuluan ireki dudan eztabaida orrialdea. Ondo ibili! Tximist Zer berri? 17:49, 15 Iraila 2009 (UTC)
Argiatik
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai. Hasiera batean ez nuen ulertzen zergatik neukan Argiako artikuluak kopiatzearen mezua, baina orain ulertu dut. IP beretik lankide batek egiten ditugun elkarrizketatuen "nortasun agiria"-k kopiatzen ditu. Komentatuko diot, bera ez baita ezertaz konturatu ere egin. Milesker. Lander
Lankide bandaloa
[aldatu iturburu kodea]Epa Unai! Gai honekin aspertzen hasia naiz dagoeneko. Granadar "lankidea" Granadako udalerrietako infotaula guztiak aldatzen aritu da: Kokapenmapak kendu ditu, irudiak kendu, bandera txantiloiak, etab. Nik abisua eman diot, baina guztiz ziur nago berriz aldatuko dituela, horregatik "espainiako udalerri infotaula" "espainiako hiri infotaula"ra birzuzendu dut, "espainiako udalerri infotaula" dagoeneko ez inongo artikuluetan erabiltzen.
Bitxia dena da, Granadakoak bakarrik aldatzen dituela. Gainera, infotaulako banderatxoak kentzeko eskaria egin du Txokoan, berak bere erabiltzaile orrikoak kendu balitu. Bueno, ez naiz gehiago luzatuko. Ondo izan.--An13sa ✎ 14:47, 27 Iraila 2009 (UTC)
- Nire ekarpenetan ikusten baduzu, udalerrien artikuluetan Granadarrek egindako aldaketak desegin izan behar ditu.--An13sa ✎ 14:54, 27 Iraila 2009 (UTC)
Egiok laguntza debruari, emanen dauk ifernua lagunt sari. --Euskalduna 18:19, 2009ko urriaren 19a (UTC)
- Atsotitzaren esanahia oso argi dago, halere azalduko dut: Ansak aipatzen duen "deabruari" ongia egiten baldin badiozue (abisuak eta aukerak eman), berak "infernuarekin" (maltzurkeriarekin) erantzungo du. Ondorioa: bere jokabidea berdina errepikatzen jarraituko du, behingoz kaleratu edota nolabait geldiarazten ez baduzue.
- --Euskalduna 18:57, 2009ko urriaren 19a (UTC)
- Itxuen herrian, begi-bakarra nagusi. Gero arte.
- --Euskalduna 18:57, 2009ko urriaren 19a (UTC)
Blokeaketa
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai. Segur aski zuk esandako blokeaketak nahi gabe txikitu ditut, laster-laster egiteko asmoarekin. Baina zuk diozun adibidean, ez dut horrelako arazorik ikusten, garai desberdinetan eginak baitaude. Agian pertsona bera izango da, ala agian IP beretik egindakoa. Nik blokeaketa iraupena bandalismo motaren araberakoa egiten dut. Baina, nahi baduzu, hemendik aurrera, historia gehiago begiratuko dut blokeaketa egokia ipintzeko.--josugoni (erantzun hemen) 11:53, 6 Urria 2009 (UTC)
Trebiñu
[aldatu iturburu kodea]Ez dut gaitzustean egin; ez zuen inolako koherentziarik Trebiñu, en blau sus la mapa (Trebiñu, urdinez mapan) aipamenak Trebiñu egon ezik; nolanahi ere, egoera honi irtenbidea aurkitu ahal diogu, hau da, azken mapa erantsiz aipua aldatuz. Hegibeltz 17:30, 19 Urria 2009 (UTC)
Blokeatutako IP baten ekarpenak ikusi
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai. Aizu, atzo blokeatu zenuen IP honen ekarpenak ikusi nahi nituzke, bandalismoa zein ordutan gertatu den jakiteko. Blokeatuta dagoenez, ezin dut informazio hori ikusi. Agian ikusiko zenuen gaur Jokin Lacallek mezu bat bidali duela wikieu-l posta zerrendara auzi honekin lotuta.--Assar; (erantzun hemen) 15:14, 22 Urria 2009 (UTC)
- Ezin dut ikusi, ez naiz administratzailea, kar, kar. Dena den, zerrendan erantzun baduzu nahiko da.--Assar; (erantzun hemen) 18:09, 22 Urria 2009 (UTC)
Bilboko Athletic Kluba
[aldatu iturburu kodea]Uste dut kasu hontan IP helbidea zuzen dagoela. Ernesto Valverde Caceresen jaio zen. Zariquiegui 21:39, 26 Urria 2009 (UTC)
Erreferentziak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai! Konkretuki erreferentzia falta hori ez zen nirea baina bai gertatu zaidala noizbait ezin jakitea zelan ondo jaso errefentziena, wikiauzora atzo goizean heldutakoa naiz; beraz, ez beldurrik izan hobetzeko pistak pasatzeari. Zalantza bat galdetzeko aprobetxatzen dut: begiratu Arrizabalaga; horretan ez nekien/ez dakit zelan egiten den "xtik berbideratua" ekintza. Bertsioak konparatuz ez naiz argitzen; antzeko kasuak ikusi ditut (Azkona/Aizkoa, Goroziain...) eta bide beretik Euskaltzaindiaren araua hobestu daiteke. Azaldu, beraz, mesedez oro har zelan egiten den "berbideraketa" hori; beste kasu baterako ere balioko duela uste dut: ikus Espiritu Saindua (Baiona); zelan lortzen da jendeak bilatzen badu "Santizpiritu", "Saint Esprit", "Santispiritu"... horiek guztiak dagoen artikulura berbideratzea? Udalerri-ohiak aztertzen amaitzen dudanean badut gogoa adibidez Baionako auzoak-eta lantzeko eta gehienetan ez dago araututa euskaraz zelan idatzi, aldaera batzuk jaso behar...Edo (arazo bera da, ezta?) zelan aldatu artikulu baten titulua? Esaterako Zollo-Elexalde zelan bihurtu Zollo, egokiagoa izan daitekeena. Mila esker, kanpeoi!--Lankide:Adrar (esan)
Berbideraketak...
[aldatu iturburu kodea]Mila esker, froga egin berri dut Gorozinekin eta primeran. Orain testua, txantiloiak...osatzera noa eta aipatu kasuak apurka-apurka egingo ditut; beste dudaren bat sortzen bazait zeurekin kontatuko dut, ez izan dudarik!--Lankide:Adrar (esan)
István Sándorfi
[aldatu iturburu kodea]Hi, my friend! Could you make an Esukara translation about this article: en:István Sándorfi He is a Hungarian painter, my role-modell. He died in 2007, this is my rememberance for him. I want him to have articles in a lot of languages... Thank you. --Eino81 12:14, 29 Urria 2009 (UTC)
Urdaiazpikoa
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai! barkatu eragozpenak, ikusi eta zuzendu ahal zara urdaiazpiko, mesedez? (espero haberlo dicho bien, si le puedes echar un ojo a lo que acabo de escribir, por favor)--Xaverius 12:57, 1 Azaroa 2009 (UTC)
Infotaula
[aldatu iturburu kodea]Ba egia esan uste dut ez dagoela. Agian hiri orokor infotaula erabili daiteke, edo bestela udalerrikoari moldaketa batzuk egin eta sartu antolaketan udalerria ere... ez dakit! -Theklan · ezt · @ 18:20, 6 Azaroa 2009 (UTC)
Oinplano eta baoburuak
[aldatu iturburu kodea]Epa Unai! Oin-planta >> Oinplano aldaketa ezin hobeto iruditzen zait, horrela baita. Aldatzekotan ibili naiz ni ere, baina baserri artikulu guztien oin-plantak aldatu behar nituenez (eta bot-ak erabiltzen ez dakidanez) alperkeria ematen zidan. Ikusi dut Betoñobotek aldaketak egin dituela, baina ez dakit artikulu guztietan izan den (Urrutume). Baobururi dagokionez, hitza ez dut oso gustuko, nahi-eta ikusten dudan zein den interesa (hitz "neutralagoa" erabiltzea, ateburu atearekin lotuegia dagoelako-edo). Egia esan, arazotxo batzuk kenduta, ateburuk ondo betetzen du eginkizuna (edo bestela, ateburu eta atalburu arteko egiunezko desberdinketa egin genezake). Baina, tira, Elhuyarrekoekin liburua atera baduzue, eta bertan "dintel/linteau" baoburu ipini baduzue, ba aurrera... Okerrena ez da izaten hitza zuzen-zuzen-zuzena ez izatea, baizik eta wikipedian "ateburu", Elhuyarren "baoburu" eta ez-dakit-non "ez-dakit-buru" agertzea... Gutxi gara eta bakoitzak bere aldetik jotzen badu... Laburbiltzeko, "ondo" deritzot baoburu ipintzeari. Ondo segi landalan. --josugoni (erantzun hemen) 19:11, 7 Azaroa 2009 (UTC)
Blokeaketa
[aldatu iturburu kodea]Unai mesedez, blokea ezazu lankide hau ahal duzun azkarren, begira zer nolako masakrea konpondu behar izan dudan. Milesker.--An13sa ✎ 16:38, 9 Azaroa 2009 (UTC)
Bambi
[aldatu iturburu kodea]You blocked a vandal ip that vandalized the page, could you perhaps add some content? Also the Tod and Toby page is the same. 68.220.160.98 01:07, 10 Azaroa 2009 (UTC)
Aldiri
[aldatu iturburu kodea]Azken bi asteetan leku askotan ari naiz ikusten aldizkari berri horri buruzko albisteak. Zorionak emateko da, besterik ez.--Assar; (erantzun hemen) 11:27, 10 Azaroa 2009 (UTC)
BetonoBot
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai! Zein egoeratan gelditzen zaizu bot-a? Saio hasiera egiteko pasahitza eskatzen? Ala interwiki lotura batzuk onartzeko eskatzen?
Bot baimenak aztertzearena zeregin bezala apuntatu dut, ahal bezain laster egingo dut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:44, 10 Azaroa 2009 (UTC)
- Baina gehixeago zehaztea beharko nuke, gertatzen dena jakiteko.. zein errore ematen dizu? Gelditzen den une horretan agertzen diren azken lerroen informazioa bidaltzerik bai? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:12, 10 Azaroa 2009 (UTC)
- Ez nago guztiz ziur zure arazoaren jatorria hori den, baina badirudi MediaWiki softwarearen aldaketekin lotuta dagoela. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan niri ere. Saiatu zaitez user-config.py fitxategian lerro hau gehitzen (edozein lekutan, hasieran adibidez):
- use_api = True
- Horren bitartez, APIa erabiltzeko adierazten diozu softwareari. Ea horrela ondo doakizun! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:49, 12 Azaroa 2009 (UTC)
Wikiztegia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai, wikiztegiko erabiltzaile orrian hona etortzeko jarrita daukazunez hemen idazten dizut buruan dabilkidan zalantza bat, izan ere bertan inork ezin izan dit azaldu.
Badirudi beste hizkuntzetan dauden wikiztegietan, itzulpenetan gezi bat daukatela eta horren bidez taula erakutsi edota gorde egin daiteke. Horretaz gain, ingelesean gezi hori ez ezik hitz berriak gehitzeko sistema bat ere ateratzen da. Txantiloi honetaz ari naiz hain zuzen ere.
Txantiloi horrek artikuluei itxura dotore eta txukunagoa emango dielakoan nago, baino behin eta berriz saiatu naiz bai gezia soilik gehitzen eta baita aipatu berri dudan txantiloi berezi hori ere, baina ez dut lortu. Bengoari (wikiztegiko administratzaileari) birritan eskatu diot berau jartzeko mesedea eta oraindik ez dit erantzun, Kabrirekin (beste administratzailea) ere gauza berbera gertatu zait.
Wikipedian gezia duten taula batzuk ikusi ahal izan ditut, hala nola Txantiloi:Zuberoako eskualde aurkibidea. Beraz txantiloiaren sorkuntzan zerbait gaizki egin dudala garbi daukat, baina ideiarik ez zer izan daitekeen.
Zu wikiztegian izena emanda zaudela eta hemengo administratzailea zarela ikusi dut. Horregatik, nik baino gehiago kontrolatuko duzunez txantiloien gaia, asko eskertuko nizuke ahal bada ingelesek darabilten txantiloia sortzea, eta ezin bada, geziarena.
Sentitzen dut hainbesteko txapa sartu izana. Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:28, 13 Azaroa 2009 (UTC)
- Eskerrik asko zoriontzeagatik eta baita txantiloiarenarekin laguntzeagatik ere. Orain Theklanekin harremanetan jarriko naiz. --Ikatz erantzun hemen 12:03, 14 Azaroa 2009 (UTC)
Irudiak
[aldatu iturburu kodea]Epa Unai, zer moduz? Gauzatxo bat, lankide batek bi irudi hauek igo ditu wikipediara ([Txapela.jpg] eta [Bill (2007).JPG] ez al lukete ezabatuak izan behar? Ondo izan.--An13sa ✎ 19:14, 26 Azaroa 2009 (UTC)
Argazkiez
[aldatu iturburu kodea]Aupa Unai, galdera bat artikuluetan erabil litezkeen argazkiez (honetaz -ere- eskarmentua duzulakoan): commonsera igotzen diren argazkiak katalogatzeaz, "Category"-etako izenek oro har toponimo ofizialak erabiltzen bultzatzen zaituzte; "pasablea" (?) da Hego EHn (Category:Laudio-Llodio" eta honelakoak) baina Ipar EHn euskara desagertu egiten da: "Category:Anglet" etab. Zein aholku eman ahal didazu? Ez katalogatzea? "Category:Angelu" bezalakoak sortzea, elebitasunaren aldeko presioa edo egitearren? Agian noizbait eztabaidatu da wikipedian, ez dut bat ere gustuko euskara kontuan hartzen ez duen dinamika hau... Ikusia daukat adibidez katalogatu duzula "Category:Donaixti". Ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)
- Astuna bat ere ez! Saiatuko naiz aholkuak betetzen; estrainekoz kategoria bat sortu edo euskaraz titulatzeko...arazorik ez baina esaterako badaude commons-en Ipar EHko materialak (adib. udalerri batzuetako kokapenak) kategorizatu gabe eta suposatzen dut zerikusia izan dezakeela honekin: edo "Anglet"-en sartu edo ezer ez; zenbait astetan espero dut BABko herrietako auzoetako argazkiak zintzilikatzea eta ea zelan dagoen panorama...Donaixtirekin segituz, Category:Donaixtin kokapen mapa eta elizaren zure argazkia dago eta Category:Saint-Just-Ibarren armarria eta zubiaren argazkia, ondo erabili duzu "lehengo udalerri" kontzeptua (zehatz-mehatz bi kategoriak ez baitira gauza bera) kar-kar; baina pena irudien dispertsioa. Errematatzeko hau...ez dago ez batean ez bestean! Eskerrik asko.--Lankide:Adrar (esan)
- Bide onetik goazela uste dut. Donaixti adibide bat baino ez da; neuri izugarri zuzena iruditzen zait proposamen elebidun hori: frantseszaleek ere frantses toponimoa aurrean aurkitzen dute. Beraz, inor kexatuko ez balitz...Ipar EHko beste udalerri guztiak elebiduntzea "besterik" ez litzateke faltako. Itxaron behar, orduan; zeuk kontrolatuko duzu zein motatako erreakzioak edo "tanteoak" egin behar diren kasu hauetan. Honelako kasuetan posible izango da proposamen orokorra egitea, ezta? Nafarroa Garaian badakizu: "Category:Estella/Lizarra" bezalakoak daude baina baita "Category:Pamplona" ere. Ikusten dut "Category:Perpignan" (ez Perpinyà) baina "Category:Rosselló" (ez Roussillon)...Argazki gehiago sartu ahala kontsultatuko dizut, ea zer garapen duen eztabaidak; bien bitartean okurritzen bazaizu egin dezakedan zerbait, esaidazu!--Lankide:Adrar (esan)
- Iepa Unai. Angelu, herri inportantea izanik, tanteo adierazgarria da. Arazorik egon ezean neure ustez ateak zabal ditzake Ipar EHko udalerri-kategoria guztiak elebiduntzeko. Azken buruan proposamen inklusiboa da. Aste horiek pasatu ostean, gainera, Angeluko auzo batzuetako erretratuak igotzen hasiko naiz, "martxa" emateko. Donaixtirekin ahaztu zitzaidan gauza bat: fusioa egin zenuenean zuzendu zenuen Muskildiri zegokion argazki bat "Saint-Just-Ibarre-tik" erretiratuz baina ez zenuen kategoria berrian sartu kokapen mapa. Ez al da ideia ona kokapen mapa horiek ere balizko kategoria elebidunetan sartzea? Frantsesezko wikipedian badakizu, kokapen mapa departamentala da eta horrela kontsultatzen duen edozeinek EHko herrialdeetako kokapen mapa jasoko du, ekarpena ona izan daitekeena. Ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)
Bandalismo erasoa
[aldatu iturburu kodea]Unai mesedez babes itzazu Ibargoitiko kontzejuen orrialdeak mesedez. Milesker.--An13sa ✎ 20:10, 8 Abendua 2009 (UTC)
Argazkiak
[aldatu iturburu kodea]Bai, ni naiz commonseko Euskaldunaa (kontu bateratua egitea ez baidit uzten). Ohartu naiz argazkiak ezin zirela igo eta ezabatu dituztela. Egia esan argazkien eskubideei buruzko legedian ez naiz oso jaioa. Halere, hemendik aurrera noizbehinka neronek nere eskuz ateratako Euskal Herriko lekuen argazkiak bakarrik igotzea erabaki dut (Zumetxagako baselizaren artikulukoak kasu), bidebatez turismoa eginez. Eskerrik asko bidaldu didazun argibide loturarengatik eta gabon pasa. --Euskalduna (esaidak hemen) 23:15, 2009ko abenduaren 11a (UTC)
- Orain nik nere eskuz atera (Mendaurreko_urtegia.JPG) eta nerea dela ongi adierazia dagoen argazkia ere ezabatu dute: zein argazki makinekin hartua izan zen ere jartzen zuen. Zein arrazoiengatik egin dute hori? Jada commonsera inongo argazkirik igotzeko gogoa kentzen baidute. Gero arte. --Euskalduna (esaidak hemen) 15:15, 2009ko abenduaren 19a (UTC)
- Nere ustez argazki ugari Flick.com webgunetik lizentzia okerrarekin igo nituenez (hortan administratzaileak arrazoi osoa du, ez bainekien igo ez zitezkenik zuk hori azaldu zenidan arte), neuk eginiriko azkeneko hori argazki ere besteekin nahastu duela. Halere, zuk ongi diozun arabera administratzaileak dioenaren zain egon beharko. Izan ongi. --Euskalduna (esaidak hemen) 15:30, 2009ko abenduaren 19a (UTC)
Araba
[aldatu iturburu kodea]Is Araba's official name really Álava-Araba? It seemed to me that both names are official but not the doubled one. If there is no difference then, e.g., Vitoria-Gasteiz and Vitoria/Gasteiz are both correct?--Adnyre 15:09, 13 Abendua 2009 (UTC)
Eskerrik asko
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Unai. Ikusi dut wikiztegiko txokoan administratzaile izateko nire alde bozkatu zenuela eta asko eskertzen dizut. Lehenago idatzi nahi nizun eskerrak emateko baina metan erantzuna eman arte itxaron nahi nuen. Azkenean administratzaile izendatu naute, asko itxaron eta gero. Orain ea ondo moldatzen naizen nire kargu berriarekin ;) Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:55, 15 Abendua 2009 (UTC)
Joxemai nabarmenen inguruan.
[aldatu iturburu kodea]Kontua da nik osatutako artikulu bat nabarmena izateko proposatu nahi dudala, baina ez dut nahi azalean agertzea, oso espezifikoa delako. Hau da: Wilcoxon zeinuko heinen froga. Benetan uste dut oso ongi osaturik dagoela eta zalantzarik gabe, beste hizkuntza guztietan daudenen aldean, osatuena. Euskal Wikipedian egiten dugun lanaren erakusgarri on bat dela deritzot eta horregatik beste hizkuntzetako wikipedietan izar batez ikustea ongi legoke. 08:36, 16 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
Administratzaileak
[aldatu iturburu kodea]Kar kar. Bueno, mila esker kontuan hartzeagatik. Egia esan azkenaldian ez nabil oso aktibo eta ez nuen aurreikusten aurkeztea, baina beno, pentsatuko dut. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 12:58, 30 Abendua 2009 (UTC)
- Uste nuen besteek proposatu behar zituztela administratzaileak, bozketako eztabaidan duela egun batzuk galdetu nuen moduan :) Zariquiegui 22:13, 30 Abendua 2009 (UTC)