Lankide eztabaida:Uxuebarrutia
Ongi etorri, Uxuebarrutia, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--LainobeltzBot (eztabaida) 11:23, 9 maiatza 2023 (CEST)
Mozarten bitxikeria[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Mozarten bitxikeria gehitu duzu, badaude akats txiki batzuk, baina teknikoak direnez konpondu ditut jada: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zerrenda%3AOhiko_uste-okerrak&diff=9288666&oldid=9288658. Hala ere, Mozarti buruzko artikuluan ez duzu gehitu datu hau, eta bi gauzak egin behar ziren. Mesedez, Mozarten artikulua hobetu, mito hau ager dadin. Theklan (eztabaida) 17:33, 11 maiatza 2023 (CEST)
Zeberioko eraikinak[aldatu iturburu kodea]
Aupa Uxuebarrutia:
Sortu dituzun Santa Krutz dorretxea eta Olabarrietako Done Tomas eliza artikuluak Zeberioko kultura ondasunen zerrendako Santa Cruzko Dorrea eta Olabarrietako Done Tomas eliza elementuekin lotu ditut. Uste dut San Anton Abadearen Tenplua San Antongo Ermita elementuari dagokiala. Esaidazu zuzen nagoen, horrela bada artikulua elementuarekin lotuko dut.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan. Lainobeltz (eztabaida) 20:02, 30 ekaina 2023 (CEST)
- Bai, zuzen zabiltza. Mila esker! 82.130.185.106 20:23, 30 ekaina 2023 (CEST)