Lara Baladi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lara Baladi
Bizitza
JaiotzaBeirut, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Egipto
 Libano
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta eskultorea

Lara Baladi (Beirut, Libano, 1969) argazkilari eta artista multimedia egiptoar-libanoarra da. Kairon bizi da. Mundu osoan erakusten eta argitaratzen ditu bere lanak, zeinak biltzen baititu argazkiak, bideoak, muntaiak/collageak, instalazioak, eraikuntza arkitektonikoak, tapizak, eskulturak eta lurrinak ere. Bere lanaren zati handi batek Egiptoko testuinguru soziopolitikoari buruzko kezkak islatzen ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baladi Libanon jaio zen 1969an, eta Londresen eta Parisen ikasi zuen. 1997tik, Kairon[1] bizi da.[2]

Irudiaren Arabiar Fundazioa (FIA) sortu zuen beste batzuekin, fundazio horretako aldizkaria zuzentzen du, eta bertako editorial-egilea da.[3][4] Erakusketak eta artisten egonaldiak antolatzen ditu. 2003an, Japoniako Fundazioaren beka bat jaso zuen, Tokioko manga eta animea ikertzeko. 2006an, Fenenin el Rehaleko (Artista nomadak) artista-egoitzako (Libiako basamortuan) komisarioa izan zen. Kairon, Arte Garaikideko Galeriaren Etxeak ordezkatzen du, eta, Dubain, IVDE galeriak. 2010ean, Karachiko (Pakistan) egoitza-programa batean parte hartu zuen.

2011ko Egiptoko iraultzan, bi ekimenetan hartu zuen parte: Tahrir plazako irratia eta zinema egiten. Tahrir plazako irratia sortzeko, Lara Baladi eta bere lagunak, ideia berak partekatzen zituzten beste pertsona batzuekin, irrati pirata bat hasteko behar den ekipamendua inportatzen hasi ziren Kairoko toki horretara.[1] Tahrir plazako irratia Egiptoko online lehen irratia izan zen.

Tahrir plazako zinema Mosireenekin (irabazi-asmorik gabeko hedabide egiptoar bat) batera sortu zen. Iraultzarako eta iraultzari buruzko artxibo-bideo bat eraiki eta partekatzeko plataforma gisa balio zuen proiektuak. Lara Baladiren prestakuntzak, ikusizko artista gisa, dokumentuak antolatzen, aurkezten eta partekatzen lagundu zuen.[5][6]

Baladiri ikerketa-beka bat eman zion Massachusettseko Teknologia Institutuak (MIT), Open Documentary Lab-ek, 2014 eta 2015erako, Vox Populi, Archiving a Revolution in the Digital Age proiektua sortzeko, Tahir plazako mugimenduetako parte-hartzearen jarraipen gisa.[7] Vox Populi 2011ko urtarrilaren 25az geroztik bildu dituen irudiz eta bideoz osatutako multimedia-dokumentala da, une iragankorren aztarnak gordetzeko.

Zenbait obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an, Le Désert izeneko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Parisko Cartier Fundazioan, Om El Douni lanarekin (Munduaren Ama): kolore biziki aseko argazki-mosaiko zabala.[8][9] Pop-kulturari buruzko erreferentzia ugari biltzen dituen lan ludiko hau sorkuntzaren historia biblikoaren azterketa ere bada.[10]

2003an, Al Fanous el Sehry (Linterna Magikoa) izeneko instalazioa egin zuen Townhouse galerian, Kairon.[11] Zortzi adarreko izar handi bat da lana, altzairuzkoa, 7 metroko diametroa duena, argi-kaxa batzuei lotua, Kairoko zitadelan dagoen Mohammed Aliren meskitan zintzilik dauden argi-armiarmek inspiratua.[12]

Roba Vecchia instalazioa 2006an aurkeztu zen Galeriako Etxean, Kairon, eta, 2007an, Sharjah-ko biurtekoan eta, 2009an, Arabesques arte garaikide arabiarrari buruzko erakusketan, Kennedy Centerren, Washingtonen, non bisitaria giro psikodelikoan murgilarazten baitzen.[13][14][15][16]

2007an, Justice for the Mother izeneko lana aurkeztu zuen: bertan, buruzagi arabiarrak deskribatu zituen. Berak “argazkigintza antropologikoa” deitzen duen serie batean kokatzen du lan hori. Lan horretarako, bai mendebaldeko eraginetatik bai islamiarretakoetatik edan zuen.[17]

Sandouk el Dounia (Mundua kutxa batean) ehunka argazki digitalizaturen konposizio handia da.[18][19] Obra honen izenak erreferentzia egiten dio Kairoko haurrentzako kale-antzerki tradizionalari. Sandouk Queenseko Arte Museoan aurkeztu zen 2009an, eta Veneziako biurtekoan 2011n.[20]

Borg el Amal (Itxaropenaren dorrea) lanak irabazi zuen Niloko sari nagusia 2008-2009ko Kairoko Biurtekoan. Inspirazio-iturria Kairo inguruko bazter-auzo txiroetatik datorkio, ashwa'iyat (gauzen kasualitatea) izenaz ezaguna. Borg el Amal bere dorre propioa eraiki zuen ashwa'iyat-en antzeko materialekin, eta jendeari musikaren esperientzia egiten utzi zion zerupean. Instalazio guztia erronka bat zen: “Mubaraken zentsura [gizarte-egoeraren] ezjakintasun-egoerara bideratuta zegoen", eta Baladik arazo bat ikusten zuen hor, "lehertzear zegoen atzera-kontaketako bonba" batekin konparatu zuena. Kiev Kamera Orchestreri eskatu zion Astoaren Sinfonia egiteko, Borg el Amal lana osatzeko, Kieveko lehen biurtekoan, 2012an.[21]

Coffee cups lanean, 2010ean aurkeztua Dubaiko Isabelle van den Eynde galerian, ikuslea kontenplazio- eta hausnarketa-mundu batera gonbidatzen zuen.[22][23]

Vox Populi 2011ko urtarrilaren 25az geroztik bildu dituen irudiz eta bideoz osatutako multimedia-dokumentala da, une iragankorren aztarnak gordetzeko.[7]

Banakako erakusketak (hautaketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: Perspektibak, Arthur M galeria. Sackler, Washington, Estatu Batuak
  • 2011: Hope, Galerir Abu Dhabi University, New York, Estatu Batuak
  • 2010: Diary of the Future, Isabelle Van Den Eynde Galeria, Dubai, Arabiar Emirerri Batuak
  • 2008: Surface of Time, B21 galeria, Dubai, Arabiar Emirerri Batuak
  • 2006: Argirantz, 20 proiekzio pantailan, itsasertzetik kilometro batera, Ingurunearen Irudiaren irekiera gauean
  • East Festival, Copenhagen International Theatre, Danimarka
  • Roba Vecchia, Townhouse Gallery of Contemporary Art, Kairo, Egipto
  • 2005: Lansmuseet, Vasternorrland, Harnosand, Suedia, 2005-6
  • 2005: Nikolai, Copenhagen Contemporary Art Centre, Danimarka
  • 2005: Pori Museum, Pori, Finlandia,
  • 2004: Kai'ro
  • 2004: Bilmuseet, Umea, Suedia
  • 2002: Al Fanous Al Sehry, Townhouse Gallery of Contemporary Art, Kairo, Egipto
  • 2001: Sandouk Al Dounia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Lara Baladi. .
  2. Holland Cotter. (1999). «Art in Review; 'Sampling'» The New York Times.
  3. Hannah Feldman; Akram Zaatari. (2007). «Mining War: Fragments from a Conversation Already Passed» Art Journal 66: 54.  doi:10.1080/00043249.2007.10791254..
  4. Antonia Carver. (2004). «Fondation Arabe pour l'Image» Universes in Universe.
  5. Lara Baladi. .
  6. Helen Stuhr-Rommereim. (2011). «Tahrir Cinema displays revolutionary power of archives» Egypt Independent.
  7. a b Lara Baladi Biography. .
  8. Om El Dounia. Factum Arte.
  9. Riding, Alan Riding. (2000). «Fresh Eyes Find Timeless Magic Within the Desert's Sand» The New York Times.
  10. Lara Baladi. .
  11. Al Fanous el Sehry. Factum Arte.
  12. Thompson, Seth. (2008). «Cairo's Avant-garde» Afterimage Ebsco 34685129.
  13. Roba Vecchia. Factum Arte.
  14. Thompson, Seth. (2007). «Notions of ecology» Afterimage.
  15. Keating, Michael. (2009). «"Arabesque": art at the crossroads» Washington Report on Middle East Affairs Gale A200066805.
  16. Mazria-Katz, Marisa. (2009). «Middle Eastern cultural diplomacy» The Financial Times.
  17. Arabesque: new Middle Eastern art: continued. .
  18. Sandouk el Dounia. Factum Arte.
  19. Conway Morris, Roderick. (2011). «Show Highlights the Return of the Loom» The New York Times.
  20. Cotter, Holland. (2009). «Art in Review» The New York Times.
  21. Rachel Moore. (2014). «Artist Lara Baladi to Speak about her Participation in 2011 Egyptian Uprisings» VTDigger.
  22. Thompson, Seth. (juillet 2010). «Beyond the frame» Afterimage.
  23. Coffee cups. Factum Arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]