Larrazkeneko festa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkaroze herria

Larrazkeneko festa, urrian Ezkarozen egiten den festa bat da. Udazkenean geratzen diren azken onddoen bilketa egiten da. Normalean urriko hilabetean egiten da, baina batzuetan egun batzuk atzeratu izan dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 17 urte, Ezkaroze eta Jaurrieta herriak elkartu ziren Larrazkeneko festa ospatzeko. Hasieran Ezkaroze eta Jaurrieta herriek hartu zuten ardura hau antolatzeko, baina orain Ezkaroze herriak bakarrik ospatzen du. Festa hau duela 17 urtetik egiten da, eta aldatuz joan da.

Zertan datza Larrazkeneko festa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrazkeneko festan, mendian zehar ibilaldi bat egiten da eta udazkeneko azken onddoak hartzen dira, gero plazan sukaldatzeko eta Ezkarozeko herriak dastatzeko. Ibilaldi hori herriko jendeak egiten du, baita kanpotik etortzen diren pertsonek ere. Ibilaldi hori egin ondoren, herriko plazara joaten dira eta hor mikologo bat egoten da hartutako onddoen azalpena emateko. Gainera, onddoak sukaldatzen dituzte eta denek elkarrekin jaten dute. Horrez gain, hainbat ekintza egiten dira egunean zehar, adibidez, txikientzako ekintzak, makilak pirograbatzea, bilgor-zopen lehiaketa, etab.

Urte batzuetan, krosa antolatzen zen, baina aurten zoritxarrez, ez da egon, parte-hartzaile gutxi zeudelako. Ibilaldia goizeko 8:30ean hasten da, eta ibilaldia bukatzerakoan, borda batera iristen dira eta hor jateko bokata batzuk ematen dizkiete. Hamaiketakoa bukatzen dutenean, herriko plazara jeisten dira eta mikologoak azalpena ematen du. Herriko nahiz kanpoko pertsonek esaten dutenez, aurten ez dute onddo askorik hartu, urte hau oso lehorra izan delako. Urtero bezala, arratsaldean, musika talde bat etortzen da, aurten, Oreka TX musika taldea etorri da.

Onddoak

Egun berezi hau bukatzeko, jendea tabernara joaten da eta hor pintxoak jaten dituzte. Gauean, herriko tabernetan musika jartzen dute eta nahi duena dantzatzera joaten da.[1]

Almadiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela urte asko, herrian garraiobiderik ez zegoenez, herriko jendeak beste leku batzuetara joateko, Almadiak sortu zituen. Almadia luzera berdineko zuhaitz-enborrez eginiko erreka-ontzia da. Enbor hauek landare abarrekin lotuta daude. Almadiaren helburua basoan hartutako enborrak garraiatzea da. Duela urte asko, Zaraitzun, Erronkarin eta Aezkoan basoen ustiapena egin zen, beraz enbor hoiekin, Almadiak egin zituzten. Herriko jendearentzat Almadia oso garrantzitsua zen beraien garraiobide bakarra zelako.[2]

Almadiaren eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almadia

Aurten Ezkaroze herriak Almadia bat sortu du. Herriko jendea elkartu zen eta hiru tramoko almadia sortu zuten. Almadia hori egitean, Zaraitzu ibaia-ren ondoan jarri zuten eta erakusketa bat egin.

Ezkarozen egin zuten Almadiak, 1928.urtean egiten zen garraiobidea irudikatzen du. Ezkaroze herriko gizon batek, gazte zenean egiten zituen, Almadiei buruzko hitzaldi bat eman zuen: Almadiak nola egiten ziren, zein material erabiltzen zen, zertarako erabiltzen ziren, zein garaitan egin behar ziren, etab.

Hitzaldia bukatu zenean, Ezkaroze herriko neska gazte batek, erreka zaintzeari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Egun berezi hau bukatzeko, Ezkaroze herriko bi neska gaztek Aurresku izeneko dantza dantzatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Fiesta grande en Ezcároz de exquisito sabor a otoño. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) Almadía. 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]