Ezkaroze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ezkaroze

 Nafarroa Garaia
Herriaren ikuspegia.
Herriaren ikuspegia.

Ezkarozeko armarria

Izen ofiziala Ezcároz <> Ezkaroze[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadeaa
Alkatea Juan José Laiana Barber
(IVE, indep.)
Herritarra ezkaroztar
Koordenatuak 42°53′19″N 1°5′51″W / 42.88861°N 1.09750°W / 42.88861; -1.09750Koordenatuak: 42°53′19″N 1°5′51″W / 42.88861°N 1.09750°W / 42.88861; -1.09750

Kokapengabe.jpg

Eremua 28,73 km2
Garaiera 742 m
Distantzia 84 km Iruñera
Posta kodea 31690
Biztanleria 336 bizt. (2012)
Dentsitatea 11,7 bizt./km²
http://www.ayto-ezcaroz.es/

Ezkaroze[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzu ibarrean kokaturik. Herria Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora kokatzen da, eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 336 biztanle ditu.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Ezkarozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkaroze Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, Iratiko oihanetik hurbil. A-21 autobideak Iruñarekin lotzen du eta NA-140 errepideak Auritz eta Izabarekin. Zaraitzu ibaiak herria zeharkatzen du.

Ezkarozeren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Otsagabia, hegoaldean Orontze, ekialdean Uztarroze (Erronkari) eta mendebaldean Jaurrieta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkarozeren historiak Zaraitzuko ibarraren historiarekin bat egiten du. VIII. mendetik aurrera, ibarreko biztanleek autonomia politikoari eta subiranotasunari eutsi zieten. Ibar osoak alkate bakarra zeukan, "alkate nagusi" izenarekin deitua.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkarozeko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Horrela, udalerriko laborantza lurren %32 patata berandukoaren produkziorako erabiltzen dira. Lurren ehuneko bera abelburuak elikatzeko larretarako erabiltzen da. Basogintzak ere garrantzia handia izan du historikoki, haraneko beste udalerrietan bezala.Gaur egun, herriko basoetan pinuak daude batez ere, eta urtero 700 eta 900 metro kubiko bitarte egur ateratzen dira basoetatik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkarozeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
450 452 489 494 521 540 555 615 475 431 365 358 352

2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,48 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkarozeko eliza 1964. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Ezkarozeko eliza gotikoa XVI. mendekoa da, eta presbiterioan San Erromani eskainitako erretaula dago. Erretaula Arkitektura pizkundetarraren eta erromanismoaren artekoa da. Horrez gain, elizaren barruan, XVIII. mendeko erretaula barrokoa, XVII. mendeko Ama Birjinaren errosarioaren irudia eta XVI. mendeko bi pulpitu polikromatu daude. Pulpituetako batean, Ezkarozeren armarria ageri da. Santa Maria Magdalenako baseliza herriaren kanpoaldean kokatzen da, eta estilo gotikoan eraiki zen.

Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian hainbat eraikin aipagarri daude, 1767. urtean eraikitako errota esaterako. Errotak gaur egun erabilerarik ez du, baina errotaren jatorrizko makineria oraindik bere horretan dago.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkarozeko alkatea Independientes Vecinos de Ezcároz (IVE) taldeko Juan Jose Laiana Barber da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. IVEk Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %0,34) eta 2 boto zuri izan ziren (botoen %0,68). Abstentzioa %11,08koa izan zen.

Ezkarozeko Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
IVE 175 5
Lezarana 98 2
EZ 21 0

2011n ere hiru zerrenda aurkeztu ziren: Independientes Vecinos de Ezcároz (4 zinegotzi eta alkatetza Laianarentzat), Lezarana (2) eta Ezkarozeko Gazteak (EG-JE, 1).

Ezkarozeko Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
IVE 161 4
Lezarana 78 2
Ezkarozeko Gazteak 33 1

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Arrotxapea kalea, 11

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan Jose Laiana Barber Independientes Vecinos de Ezcároz
2011- Juan Jose Laiana Barber Independientes Vecinos de Ezcároz

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkaroze herriko jaiak uztailaren 16tik uztailaren 20ra ospatzen dira. Ekainaren 11n "Kintoen jaiak" antolatzen dira, Azaroaren 18an San Erromanen eguna eta ekainaren 11n San Bernaberen omenezko erromeria, ekainaren 11tik hurbilen dagoen igandean. Ekainaren 11ko ospakizunaren barnean Muskildara erromeria antolatzen da.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak zonbat egun tu abesti herrikoiak aspaldian herri honetako gazte batzuei jazotako ezbehar eta espetxeratzea kontatzen du.

Ezkaroztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkaroze Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta