Jaurrieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaurrieta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jaurrietako bandera

Jaurrietako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Zaraitzu
Izen ofiziala Zaraitzu armarria.svg Jaurrieta
Alkatea José Ángel Cambra Burgaleta (IJ, indep.)
Posta kodea 31691
INE kodea 31134
Herritarra jaurrietar (Zar. eaurtar)
Kokapena
Koordenatuak 42° 53′ 18″ N, 1° 08′ 05″ W / 42.888333333333°N,1.1347222222222°W / 42.888333333333; -1.1347222222222Koordenatuak: 42° 53′ 18″ N, 1° 08′ 05″ W / 42.888333333333°N,1.1347222222222°W / 42.888333333333; -1.1347222222222
Jaurrieta hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Jaurrieta
Jaurrieta
Jaurrieta (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi 346538 OpenStreetMapen
Azalera 30,59 km2
Garaiera 913 metro
Distantzia 72 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 208 biztanle
% 56,93 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,07
Dentsitatea 6,8 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 10,83
Zahartze tasa[1] % 20,74
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 70,83 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,52 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8 (2010)
Euskararen erabilera

0,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.jaurrieta.es


Jaurrieta[2] (Zaraitzuko uskaraz Eaurta) Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Zaraitzu ibarraren ipar-mendebaldekoa, hiriburu Iruñetik 72 kilometrora ekialderantz dagoena. 208 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Jaurrietan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrieta Zangozako merindadearen ipar-ekialdean dago, NA-140 errepideak zeharkatuta. Herrira heltzeko errepideak honako hauek dira: NA-178 Irunberri eta Nabaskoze bitartean, NA-135 Zubiri eta Erroibar bitartean eta NA-172 Agoitzera bitartean.

Udalerri mugakideak honako hauek ditu: Iparraldean Otsagabia, hegoaldean Urraulgoiti, ekialdean Ezkaroze, Orontze, Espartza eta Sartze eta mendebaldean Abaurregaina Aezkoa.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrietak klima atlantiko eta mediterraneoaren ezaugarriak dauzka, zenbat eta iparralderago edo hegoalderago egin tenperatura eta prezipitazioak gehiago aldatzen dira. Urteko batez besteko tenperaturak 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, hegoaldean basapinuak daude, eta zenbat eta iparralderago egin, altueraz igotzen hastean, pagadiak gehiago nagusitzen dira, Erremendia eta Abodiko mendizerraren lehen maldetan. Pagoez gain, Aezkoako udalerri gehienetan, haritz ugari daude. Birlandaturiko pinuek 24,6 hektarea hartzen dituzte, Austriatik eta Japoniatik ekarritako espezieak dira, oro har.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrieta 1846. urtean banatu zen Zaraitzuko haranetik. 1880an sute batek herria ia osorik erre zuen, gehienbat etxeetako teilatuak egurrez eginak zirelako. Ordutik aurrera, eraikin gehienetan teila lauak jarri zituzten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrietako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,45 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an bi zerrenda aurkeztu ziren; Agrupación de Electores Independiente de Jaurrieta (AEIJ) delakoak 4 zinegotzi lortu zituen. Haietako bat, Javier Matias Zelai Rodrigo, Jaurrietako alkate kargurako aukeratu zuten; bosgarren zinegotzia Erremendiako Zaraitzuarrak taldearentzat izan zen[3].

2011n ere bi zerrenda egon ziren lehian; Independientes de Jaurrieta (IJ) taldeko José Ángel Cambra Burgaleta -AEIJko zinegotzia zena- alkate hautatu zuten. Hauek izan ziren emaitzak:

Jaurrietako Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
IJ 64 3
Erremendiako Zaraitzuarrak 52 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaza nagusian dago, elizaren ondoan. Eraikina XX. mendearen hasieran altxatu bazen ere, hainbat aldaketa izan ditu mendean zehar. Azken zaharberritze-handitzea 1979an egin zen. Egitura bi zatitan banatzen da, eta bigarren solairuan, eskola eta anbulatorioa daude. Harrizko oinarri zabala dauka, eta kanpoaldeko hormak margoturik daude.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 3

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Javier Matías Zelai Rodrigo AEIJ
2011- José Ángel Cambra Burgaleta IJ

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Jaurrieta Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrietako herriko jaiak abuztuaren 15etik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Bestalde, maiatzaren 3an eta abuztuaren 15ean Andre Maria Zuriaren erromeriak antolatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurrietako ondare erlijioso eta artistikoak 1880ko sute handiaren eragina izan zuen eta horrela, antzinako eraikinak urriak dira gaur egun.

San Salvador parrokian, erretaula nagusia eta Andre Maria Zuriaren Erdi Aroko irudia nabarmentzen dira. Irudi hori, izen bereko baseliza batean egon zen jatorriz, eta herritik hurbil dagoen mendi batean dago kokaturik gaur egun. Elizaren barruan, gurutze gotiko bat eta egurrezko hainbat irudi daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaurrieta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa



Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta