Zaraitzu (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaraitzu (ibaia)
Foz de Arbayún río cerca.jpg
42.90442 eta 42.63857,-1.09237 eta -1.31709 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Datu orokorrak
Luzera 9 km
Geografia
Koordenatuak 42° 54′ 16″ N, 1° 05′ 33″ W / 42.90442°N,1.09237°W / 42.90442; -1.09237Koordenatuak: 42° 54′ 16″ N, 1° 05′ 33″ W / 42.90442°N,1.09237°W / 42.90442; -1.09237
Kokapena Euskal Herria
Estatu burujabea Espainia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arro hidrografikoa Iratiko ibaia
Iturburua Otsagabia
Bokalea Irunberri

Zaraitzu[1] Nafarroako ipar-ekialdean kokaturik dagoen ibaia da. Izen bera duen Zaraitzuko ibarraren ardatza da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia Otsagabian sortzen da, Anduña eta Zatoia erreken elkargunean. Hegoalderanzko bidean Ezkaroze, Orontze, Espartza, Ibiltzieta, Sartze, Gorza eta Galoze herrietatik igarotzen da.

Hortik aurrera Zaraitzuko ibarretik ateratzen da, Uskartze, Ustaize eta Nabaskozetik pasatuz Irunberrirantz abiatzen da, eta azken herri hau igaro ondoren bat egiten du mendebaldetik datorren Iratirekin. Aurretik ordea, berak eraturiko Arbaiungo arroila gurutzatzen du.

Azkenik, biek baturik kilometro batzuk egingo dituzte Aragoin amaitzeko, Zangoza ingurura ailegatu baino lehen.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]