Lars-Erik Larsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lars-Erik Larsson
Larsson1908.jpg
Bizitza
Jaiotza Åkarp Itzuli eta Burlöv udalerria1908ko maiatzaren  15a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Helsingborg1986ko abenduaren  27a (78 urte)
Hobiratze lekua Pålsjö kyrkogård Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Royal College of Music in Stockholm Itzuli
Irakaslea(k) Olallo Morales Itzuli
Ernst Ellberg Itzuli
Ikaslea(k) Stig Gustav Schönberg Itzuli
Ingvar Wieslander Itzuli
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, musika-irakaslea, disko-ekoizlea eta organista
Enplegatzailea(k) Uppsalako Unibertsitatea
Royal College of Music in Stockholm Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua organoa
IMDb nm0489225

Lars-Erik Larsson (Åkarp, 1908ko maiatzaren 15a - Helsingborg, 1986ko abenduaren 27a) suediar musikagilea izan zen. Stockholmgo kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta ondoren Vienan, A. Bergekin, eta Leipzigen. Stockholmgo kontserbatorioko irakasle izan zen 1947-1960 urte bitartean. Hasierako lanek erromantizismo kutsua dute, lirismoz beteak baitira. 1930-35. urteetan idatzitako lanek, berriz, Sinfoniettak eta Divertimentoak kasu, estilo guztiz modernista dute. Baina hurrengo lanetan berriz ere erromantizismora jo zuen, Pastoralsvit eta Förklädd gud lanetan, adibidez. Azken lanetan bi joeren sintesia erakutsi zuen. Biolinerako Kontzertua eta Missa brevis dira azken aldi horren adierazgarri. Opera idatzi zuen, musika intzidentala antzerki lanetarako, hiru sinfonia eta beste orkestra lan batzuk; ganbera musika, pianorako kantuak, hamabi kontzertino eta korurako lanak. Larsson bere belaunaldiko musikagilerik ospetsuenetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Suedia
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.