Lasiommata megera
Lasiommata megera | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Lasiommata |
Espeziea | Lasiommata megera Linnaeus, 1767 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Dactylis, Holcus, Agrostis, Deschampsia, Aegilops geniculata, Hordeum, Poa, Larre-olo, arrauka, Stipa pennata, Bromus hordeaceus, Llollobelar eta Poa annua |
Lasiommata megera Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Eremu Paleartikoan hedaturik dago, Europan, Asian eta Afrika iparraldean[1].
Lineok deskribatu zuten 1767. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko tximeleta da, 36-50 mm arteko hegal-zabalera du. Laranja koloreko hegalak ditu sare itxura duten marra marroiez zatikatuak. Aurrekaldeko hegaletan ozelo nabarmen bana ditu eta atzeko hegaletan ozelo txiki batzuk. Azpialdeaz aurreko hegala gainaldearen antzekoa da, bere ozelo eta guzti, atzeko hegala aldiz grisa, marra ez-jarraituak diteuna eta hainbat ozelo txiki ere azaltzen ditu[2].
Beldarra berde argia da, eta alboetan lerro zurixka bat du.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat belaunaldi izaten ditu eta otsaila eta urria artean ikusten dira tximeletak hegan. Beldarra elikatuko den landarearen hosto eta adarretan jartzen ditu arrautzak. Handik beldarra ateratzen da eta negu partean hibernatu egiten du. Udaberrian pupa sortu eta tximeleta heldua ateratzen da[3].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toki malkartsuetan bizi da, arroka artean edo belardietan ikusten da. Itsasoaren mailatik 2.000 metro arteko altueran aurkitzen da. Eremu lehorrak atsegin ditu. Hegalen azpialdeko kolore gris marrazkidunari esker lurrean pausatzen denean oso ongi kamuflatzen da[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta arra.
-
Tximeleta emea.
-
Hegalen azpialdea.
-
Beldarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lasiommata» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ Córdoba León, Juan Ramón.. (2006). Mariposas en libertad. Ediciones Mundi-Prensa ISBN 84-8476-285-8. PMC 71255946. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lasiommata megera (Linnaeus, 1767)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).