Lasse Virén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lassen Virén» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lasse Virén
Lasse Virén c1974.jpg
Finlandiako parlamentaria

2010eko urriak 19 - 2011ko apirilak 19
Jukka Mäkelä
Barrutia: Uusimaa
Finlandiako parlamentaria

1999ko martxoak 24 - 2007ko martxoak 20
Barrutia: Uusimaa
Bizitza
Izen osoa Lasse Artturi Virén
Jaiotza Myrskylä1949ko uztailaren 22a (68 urte)
Herrialdea  Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzak finlandiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplina 5.000 metroko lasterketa
maratoi
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 60 kilogramo
Altuera 180 zentimetro
Lantokia(k) Helsinki
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Koalizio Nazionaleko Alderdia

Lasse Artturi Virén (Myrskylä, Finlandia, 1949ko uztailaren 22a -) finlandiar atleta ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paavo Nurmi bide luzeko lasterkariak 1920 ondoko urteetan hasitako tradizioaren azkeneko oinordekoa da. 10.000 eta 5.000 metroetako txapelduna izan zen 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan eta 1976ko Montrealgo Jokoetan. Bi lasterketa horiek olinpiar joko banatan irabazi dituen atleta bakarra da oraingoz.

1969ko Finlandiako Gazte Txapelketan nabarmendu zen lehen aldiz, 5.000 metroko lasterketa aise irabazi eta errekorra hautsi ondoren: 14 minutu, 17 segundo. Municheko 1972ko Olinpiar Jokoetan ere, 10.000 metroko lasterketa irabazteaz gainera, munduko errekor berria ezarri zuen: 27 minutu, 38 segundo. Handik egun gutxira, 5.000 metroko lasterketan, olinpiar errekorra hautsi zuen: 13 minutu, 26 segundo.

1976ko Olinpiar Jokoetan, Montrealen, aise irabazi zituen bi lasterketok. Bi garaipenak aski iruditu ez nonbait, eta Zátopeken 1952ko balentria errepikatu nahi izan zuen maratoia ere korrituz. Proba horretan parte hartzen zuen lehen aldia zen, eta boskarren geratu zen. 1980ko Olinpiar Jokoetan, berriro lehiatu zen, baina ez zuen dominarik lortu, eta erretiratu egin zen joko horien ondotik.

Gaur egun, ezaguna da Finlandian; izan ere, Finlandiako Parlamentuan jardun zuen koalizio-alderdiko kide gisa 1999tik 2007ra eta 2010ean eta 2011n.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lasse Virén Aldatu lotura Wikidatan