Laurie Halse Anderson
| Laurie Halse Anderson | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Laurie Beth Halse |
| Jaiotza | Potsdam, 1961eko urriaren 23a (64 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Georgetowngo Unibertsitatea Onondaga Community College (en) Fayetteville–Manlius High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta gidoilaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | haur literatura thrillerra |
| madwomanintheforest.com | |
Laurie Halse Anderson (Potsdam, New York, 1961eko urriaren 23; jaiotzez Laurie Beth Anderson) estatubatuar idazlea da. Eleberri historikoak, gazte helduentzako eleberri arrakastatsuak eta haurrentzako ipuinak idatzi ditu. Bere lanetan askotan gai gogorrak jorratzen ditu; sexu-indarkeria, esate baterako.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danimarkan ikasi zuen Andersonek lehenbizi eta gero, 1984an, Georgetown Unibertsitateko hizkuntzen fakultatean graduatu zen.
Kazetari autonomo lanetan hasi zuen bere ibilbidea, eta The Philadelphia Inquirer egunkarian lan egin zuen bere ibilbidearen lehen urteetan.[1]
1996an hasi zen literatura idazten. Ndito Runs liburu ilustratua (Anita Van Der Merwek-en irudiekin) argitaratu zuen; landa eremuan oinutsik korrika egiten duen Kenyako neska gazte bati buruzko liburua. Urte berean, Turkey Pox izeneko beste liburu ilustratu bat kaleratu zen, bere alaba Meredith-en haurtzaroko gaixotasunaz ziharduena. Eta 1998an, bere familiako esperientzietan oinarrituta, No Time For Mother's Day argitaratu zuen.[1]
Speak (1999)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen eleberria Speak izan zen, 1999an kaleratua. Nobela honek idazleak nerabezaroan jasandako sexu indarkeria du abiapuntu; hau du muina: bortxatu duten neska gazte baten mina eta hitz egin ezina.[2]
Eleberria eman zuenetik ia hogei urtera, 2018an, kontatu zuen, aurrenekoz, bere-bereak zituela narrazio horretako Melinda Sordino protagonistaren oinazeak. Eta sufritutakoari buruzko lekukotza are eta sakonagoa eman zuen gerora, 2019an argitaratutako memoria eta poesia liburuan: Shout: The True Story of a Survivor Who Refused to Be Silenced (Oihukatu: Isilarazia izateari uko egin zion biktima baten benetako istorioa).[2]
Hizkuntzata askotan leitu daiteke Andersonen lehenbiziko eleberri hau, sona handia izan baitzuen nazioartean, eta, bestalde, zinemarako egokitu zutelako ere badu aitortza hartan biltzen den kontakizunak. Zehazki, 2004an eman zuten film batean —Speak izenburua jarri zioten hari ere—: Jessica Sharzerrek zuzendu zuen, eta Kristen Stewart aktoreak jokatu zuen protagonistaren rola.[2]
Bestalde, eleberria argitara atera zenez geroztik, hainbatek ahaleginak egin zituen hari bideak ixteko: AEBetan bereziki, liburua sarri izan zen zentsuratua honako arrazoiak egotzita: bortxaketa baten kontaketa egitea, «blasfemiazkoa» izatea, ikuspuntu politiko «nabarmena» bistaratzea eta plazaratzen dituen ideien bitartez gizonezko ikasleei «eraso» egitea. [2]
Euskaratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024an, EIZIEk eta Iruñeko Udalak lankidetzan deitutako Minaberri bekari esker, liburu hori euskaratzeko lana jaso zuen Ainhoa Mendiluze Ormaetxea itzultzaileak,[3] eta 2025eko azaroan argitatu zuen “Utzi kontatzen” (Txalaparta) izenburupean.[2]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak:[1]
- Speak (1999)
- Fever 1793 (2000)
- Saudi Arabia (A Ticket To) (2001)
- Prom (2005.)
- Twisted (2007)
- Chains (2008)
- Forge (2010)Liburu ilustratuak:[1]
- Ndito Runs (1996)
- Turkey Pox (1996)
- No Time for Mother's Day (1999)
- The Big Cheese of Third Street (2002)
- Thank You, Sarah!!: The Woman Who Saved Thanksgiving (2002)
- Independent dames: what you never knew about the women and girls of the American Revolution (2008)
- The Hair of Zoe Fleefenbacher Goes to School (2009)
Wild at Heart Seriea:[1]
- Fight for Life (2000)
- Homeless (2000)
- Masks (2002)
- End of the Race (2003)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Golden Kite Award for Fiction
- Margaret A. Edwards Saria
- Edgar Allan Poe Saria
- Los Angeles Times Book Prize
- Scott O'Dell Award for Historical Fiction
- ALAN Saria[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Laurie Anderson | Pennsylvania Center for the Book» pabook.libraries.psu.edu (kontsulta data: 2025-12-16).
- ↑ a b c d e Gorraiz, Uxue Rey. (2025-12-14). «Entzulerik ezean nola kontatu mina» Berria (kontsulta data: 2025-12-16).
- ↑ «Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak irabazi du Minaberri itzulpen-beka» EIZIE (kontsulta data: 2024-07-30).