Lehi
Lehi | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Paramilitarra eta erakunde terrorista |
Herrialdea | Israel |
Ideologia | sionismo errebisionista eta Nazional boltxebismoa |
Agintea | |
Lehendakaria | Avraham Stern (en) , Yitzhak Shamir, Israel Eldad (en) eta Nathan Yellin-Mor (en) |
Historia | |
Sorrera | 1940 |
Sortzailea | Avraham Stern (en) |
Ondorengoak | Fighters' List (en) |
Desagerpena | 1948 |
Lehi (ˈleχi ahoskatua; hebreeraz: לח"י – לוחמי חרות ישראל, Lohamei Herut Israel – Lehi; euskaraz: «Israelen askatasunarenganako borrokalariak»), 1940 eta 1948 artean, Palestinako Britainiar Mandatuan ezkutuan jardun zuen talde paramilitar sionista erradikal bat izan zen.
Mespretxuzko Stern taldea izendapenaz ere ezaguna bada, Avraham Sternek sortu zuelako.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abraham Sternek, berez, Zeev Jabotinskik 1925ean sortu zuen Mugimendu Sionista Errebisionista bateko kidea eta Irguneko militante bat izan zen. 1940ko Urtarrilean, Irgunek Bigarren Mundu Gerran bere zergati aliatua babesteko, bere britainiar erregimenaren aurkako lan militarrak etetea erabaki zuenean, Abraham Stern taldetik bereizi egin zen eta Lehi deitu zuen talde propio bat osatzea erabaki zuen. Talde haren helburu bakarra britainiar agintarien aurka borrokatzea zen. Sternen ustez, herri judua indar-okupazio britainiarren aurka borrokatzen zentratu behar zen, haiek Alemania naziaren aurka borrokatzean sostengatu ordez. Bere iritziz, britainiarrak kanporatuz, Balfour Deklarazioan agindutako Juduentzako Etxea sortzea lortuko zen. Borroka armatua independentzia nazionala lortzeko modu bakarra zela uste zuten.
Helburuak eta metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehi, IRA-ren (Irlandako Errepublika Armada) ezkutuko borrokaren metodoetan inspiratzen zen eta 3 helburu nagusi zituen.
- Diasporako judu guztiak Eretz Israel (Israelgo lurra) deritzonean biltzea.
- Borroka armatu baten bitartez Eretz Israel delako hartatik Britainiar agintariak kanporatzea, gero lur guzti hartan estatu judu bat sortzeko.
- Mundu guztiaren aurrean egiazko independentzia baten alde borrokatzen zuen erakunde armatu judu bakarra bezala aurkeztea.
Bilakaera eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehi-k Britainiako gobernua hartzen zuen etsai bakar eta nagusitzat, Hitler bakarrik judu herriak jasandako jazarleetako bat bezala ikusten zuen bitartean. Harekin aliantza-taktikoak planteatu zitezkeen, Europa judenrein (judurik gabe) uztearen ideia nazionalsozialista, juduen Palestinarako itzulera masiboa errazteko planentzat erabilgarria izan zitekeela kontutan hartuta. 1941 hasieran, Lehi-ko lider nagusiek, Hirugarren Reich-eko agintariekin izan zuten kontaktua, juduak Europatik kanporatu eta Palestinara bidaltzea lortzearen helburuarekin. Soluzio Finala edo Sarraksi Handia egitea saihesten zuten, trukean Britainiar Inperioaren aurkako eta Ekialde Hurbileko erresistentzia judua eskainiz. 1942ko otsailean, Britainiar polizia sekretuak Abraham Sternen ezkutalekua deskubritu eta herritarra hil egin zuen (Isaac Shamir izan zen bere oinordekoa, urte asko pasatu eta gero Israelgo Estatuko Lehen Ministroa bihurtu zena), aldi berean erakundeko beste hainbat kide atxilotuz.
1944ko Azaroak, Lehi-ko partaideek Lord Moyne, Ekialde Hurbileko kontuetako britainiar ministroa erail zuten, antisemitismoaren ekintza larriekin deskubritua izan eta gero. Ondoren, erasotzaileak, harrapatuak eta urkatuak izan ziren, Kairon 1945ean. Lehi-ko partaideek britainiarren aurkako haien ekintzekin jarraitu zuten. 1945eko Azaroa eta 1946ko Abuztua bitartean, Lehi Hebrear Matxinada Mugimenduko (Tnuat Hameri) partaidea izan zen. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Hagana, Irgun eta Lehi-ren ohiko mugimendu hark, erregimen Britainiarra Palestinatik kanporatzea eta independentzia judua zituen helburu. Lehiren existetziaren garaiaren bitarteko ekintzen artean britainiar base militarren erasoak, Kfar Sirkin-etik hurbil zegoen britainiar aireportuko leherketa, Haifako findegiei egindako sarraskia, hiri honetako burdinbideko tailerren suntsiketa eta garrantzia gutxiago zeukaten beste batzuk dira nabarmenak. 1948ko maiatzaren ondorengo hilabeteetan, Lehiko partaideak Tzahal-era batu ziren. Arabiar herrietako 107 eta 120 zibilen artean hil ziren 1948ko Apirilaren 9 eta 11 bitartean, Jerusalemetik gertu dagoen Deir Yassin herrian, Deir Yassingo Sarraskia deitu zioten hartan. Aldiz, adituek onartutako balioztapenak orokorrean, 254 arabiar hil zituztela dio. Ekintza 132 miliziarrek burutu zuten (Irguneko 72k, Lehiko 60k eta emakume laguntzaile batzuek).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sasson Sofer. Zionism and the Foundations of Israeli Diplomacy. Cambridge University Press, 2007. Pp. 253-254.
- Perliger and Weinberg, 2003, p. 108.
- Joseph Heller 1995, p. 86.
- David Yisraeli, The Palestine Problem in German Politics, 1889–1945, Bar Ilan University, Ramat Gan, Israel, 1974.
- Robert S. Wistrich, David Ohana. The Shaping of Israeli Identity: Myth, Memory, and Trauma, Issue 3. London, England, UK; Portland, Oregon, USA: Frank Cass & Co. Ltd., 1995. Pp. 88.
- Shapira, Anita (1999). Land and Power: The Zionist Resort to Force, 1881-1948. Stanford University Press. p. 347. ISBN 0804737762.
- Historia de Palestina desde la conquista otomana hasta la Fundación del Estado de Israel, páginas 298 y 299.
- Historia de Palestina desde la conquista otomana hasta la Fundación del Estado de Israel, página 299.
- Kana'ana, Sharif and Zeitawi, Nihad (1987), "The Village of Deir Yassin," Bir Zeit, Bir Zeit University Press
- Morris, Benny (2003). The Birth of the Palestinian Refugee Problem Revisited. Cambridge, UK; New York: Cambridge University Press. ISBN 0-521-00967-7.: Chapter 4: The second wave: the mass exodus, April—June 1948, Section: Operation Nahshon, page 238
- Milstein, Uri (1998) [1987]. History of the War of Independence IV: Out of Crisis Came Decision (en hebrew, English version translated and edited by Alan Sacks). Lanhan, Maryland: University Press of America, Inc. ISBN 0-7618-1489-2.: Chapter 16: Deir Yassin, Section 12: The Massacre, page 377
- Macintyre, Donald (18 de septiembre de 2008). «Israel's forgotten hero: The assassination of Count Bernadotte - and the death of peace». The Independent. Consultado el 11 de diciembre de 2008.
- Sune Persson, Folke Bernadotte and the White Buses, Journal of Holocaust Education, Vol 9, Iss 2-3, 2000, 237-268. Also published in David Cesarani and Paul A. Levine (eds.), Bystanders to the Holocaust: A Re-evaluation (Routledge, 2002). The precise number is nowhere officially recorded. A count of the first 21,000 included 8,000 Danes and Norwegians, 5,911 Poles, 2,629 French, 1,615 stateless Jews and 1,124 Germans. The total number of Jews was 6,500 to 11,000 depending on definitions. Also see A. Ilan, Bernadotte in Palestine, 1948 (Macmillan, 1989), p37.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kramer, Gudrun (2006). Historia de Palestina desde la conquista otomana hasta la fundación del Estado de Israel. https://books.google.es/books?id=PfY3xyFX0xQC Espainiako Argitaratzaileen XXI. Mendea. ISBN 8432312746.