Yitzhak Shamir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Yitzhak Shamir
Yitzhak Shamir (1980).jpg
Knesseteko kide

1974ko urtarrilak 21 - 1996ko ekainak 17
Speaker of the Knesset

1977 - 1980
Yisrael Yeshayahu - Yitzhak Berman
Israelgo lehen ministro

1986ko urriak 20 - 1992ko uztailak 13
Shimon Peres - Isaak Rabin
Bizitza
Jaiotza Ruzhany1915eko urriaren 22a
Herrialdea  Israel
Heriotza Herzliya2012ko ekainaren 30a (96 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Alzheimerra)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Varsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Yiddisha
alemana
poloniera
hebreera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k) Jerusalem
Enplegatzailea(k) Mossad
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa Likud
Herut
Yitzhak Shamir signature.svg

Yitzhak Shamir (hebreeraz: יצחק שמיר‎, arabieraz: إسحاق شامير‎, jaiotzez Icchak Jaziernicky; Ruzhani, 1915eko urriaren 22a - Tel Aviv, 2012ko ekainaren 30a) israeldar politikaria izan zen, jatorriz poloniarra. Białystoken, Polonian, sortu zen arren, Palestinara aldatu zen 1935ean. Irgun Zevai Leumi talde paramilitar sionistako kidea izan zen, eta 1940an Stern taldea sortu zuen, Palestinako arabiarren kontrako ekintzak aurrera eramateko; britainiarren kontrako sabotaje-kanpaina bat egin zuen, besteak beste. Bi aldiz atxilotu zuten, baina ihes egin zuen eta atzerrian bizi behar izan zuen, harik eta 1948an Israelgo estatu sortu berrira itzuli zen arte. Israelgo inteligentzia-zerbitzuen (Mossad) buru egin zuten eta 1970ean Menahem Begin buru zuen Herut alderdian sartu zen. Parlamentuko (Knesset) bozeramaile izan zen 1977tik 1980ra, eta urte hartan Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten. Kargu hura alde batera utzi gabe, Beginek dimisioa eman ondoren, Shamirrek eskuratu zituen 1983an bai lehen ministroaren kargua eta bai Likud alderdi kontserbadorearen buruzagitza. 1984ko hauteskundeetan Israelgo Alderdi Laboristak aurrea hartu zion Likud alderdiari, eta Shamirrek nazio-batasuneko gobernua onartu behar izan zuen; laboristen buruzagi Shimon Peres izendatu zuten lehen ministro eta Shamir lehen ministrorde, 1986 arte, eta ondoren trukatu egin zituzten beren karguak. 1988ko hauteskundeen ondoren, koalizio-gobernuan, lehen ministro gisa jarraitu zuen Shamirrek, baina 1990ean nazio-batasuneko gobernua desegin zen, eta Likud eta eskuineko alderdi eta alderdi erlijioso batzuen arteko koalizioa bilatu zuen. Oro har, Palestinar Iraultzaren kontrako jarrera agertu zuen Shamirrek, baina 1991n Ekialde Hurbilerako bake-hitzarmenetan parte hartu zuen; Zisjordanian gune juduak sortzea onartu zuen, zailtasun handiak eragin zituen eta istiluak izan zituen Estatu Batuekiko harremanetan. 1992an Likudek hauteskundeak galdu eta Shamirrek lehen ministro kargua utzi behar izan zuen; Isaak Rabinek hartu zuen haren lekua. Hurrengo urtean Likud alderdiaren buruzagitza utzi behar izan zuen, eta 1996an bere karrera politikoa alde batera uztea erabaki zuen.

2001ean, Israel saria eman zioten, gizarteari eta estatuari egindako ekarpenengatik. 2004an, haren osasunak gainbehera egin zuen, eta ordutik zaharren egoitza batean bizi izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yitzhak Shamir Aldatu lotura Wikidatan