Lena (ibaia)
Lena[1] (errusieraz: Ле́на, mongolieraz: Зүлгэ, Zülge; buriateraz:Зүлхэ, Zülhe; sakheraz: Өлүөнэ, Ölüöne), ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da. 4.472 km-ko luzera du eta 2.490.000 km²-ko arroa drainatzen du.
Errusiako ibairik luzeena, Asiako hirugarrena eta munduko hamargarrena da[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baikal mendietan 1.640 metroetan jaio eta Siberiako lautada zeharkatzen du, Baikal aintzira mendebaldean utzita. Behin Kirenga eta Vitim ibaiekin elkartuta, ipar-ekialderantz jotzen du. Ozeano Artikoko Laptev itsasora isurtzen da, 10.800 kilometro koadrolo delta sortuz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vladimir Lenin politikari marxistak ibai honetatik hartu zuen bere deitura (berez Lenin ezizenak «Lena ibaikoa» esan nahi du). Izenaren jatorria ez dakigu zehatz-mehatz nondik sortu zuen, baina bi teoria daude: bata, Lenaren urre meatzeetako sarraskiaren ondoren hartu zuela; bestea, bere kide Georgi Plekhanovek Volgin ezizena hartu zuenean, Vladimir Iljitxek berea hartu zuela.
Hidrologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lenaren emaria 1976-1994 bitartean neurtua izan da Stolben, deltaren goialdean[3]. Urteko batez besteko emaria 16.300 m³/s-koa da, baina alde handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (61.831 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena apirilean (1.759 m³/s). Urritik ekainera izozturik egoten da.
Lenaren batezbesteko emariak (m³/s), Stolben neurtuak
Datuak: 1976 eta 1994 artean
Ibaiadar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkerraldean :
|
Eskuinaldean : |
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Lena Global.britannica.com
- ↑ Lena Stolben