Laptev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laptev
Laptev hemen kokatua: Errusia
Laptev
Laptev
Laptev (Errusia)
Laptev Sea map.png
Ozeanoa Ozeano Artikoa
Eskualdea Errusia
Kontinentea Asia
Koordenatuak 76° N, 125° E / 76°N,125°E / 76; 125Koordenatuak: 76° N, 125° E / 76°N,125°E / 76; 125
Azalera 662.000 kilometro koadro
Sakonera batez bestekoa: 533 metro
handiena: 3385 metro

Laptev[1] (errusieraz: мо́ре Ла́птевых, Laptevykh; sakheraz: Лаптевтар байҕаллара) Ozeano Artikoaren bazterreko itsasoa da, Siberiaren iparraldean dagoena, Taimyr penintsula, Iparraldeko Zembla eta Siberia Berriko uharteen artean. Izena Dmitry Laptev eta Khariton Laptev esploratzaile errusiarretik datorkio. Lehen Nordenskjold itsasoa zuen izena Adolf Erik Nordenskiöld esploratzailearen omenez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laptev itsasoak Kara du mendebaldean eta Ekialdeko Siberiako itsasoa ekialdean. 662.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez besteko sakonera 533 metrokoa da, eta handiena 3.385 metrokoa.[2] Lena, Khatanga, Jana, Anabar eta Oleniok isurtzen dira bertara. Nordvik eta Tiksi dira Laptev itsasoaren ertzeko portu nagusiak. Ia erabat izozturik egoten da neguan zehar, eta udan bakarrik ibil daiteke ontziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua Euskaltzaindia https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .
  2.   Dobrovolskyi, A. D.; Zalogin, B. S. Моря СССР: Море Лаптевых Moscow University, tapemark.narod.ru http://tapemark.narod.ru/more/14.html. Noiz kontsultatua: 2018-4-5 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laptev Aldatu lotura Wikidatan