Leningradeko Setioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leningradeko setioa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Leningradeko Setioa
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
RIAN archive 5634 Antiaircrafters guarding the sky of Leningrad.jpg
Hegazkinen aurkako bateriak San Isaak katedralaren aurrean
Data 1941ko irailaren 8a - 1944ko urtarrilaren 27a
Lekua Leningrad (Sobietar Batasuna)
Koordenatuak 59° 55′ 49″ N, 30° 19′ 09″ E / 59.930248°N,30.319061°E / 59.930248; 30.319061Koordenatuak: 59° 55′ 49″ N, 30° 19′ 09″ E / 59.930248°N,30.319061°E / 59.930248; 30.319061
Emaitza Sobietarren garaipena
Gudulariak
 Alemania
 Finlandia
 Italia
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Alemania W.R. von Leeb
Alemania Georg von Küchler
Finlandia C.G.E. Mannerheim
Finlandia Erik Heinrichs
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Markian Popov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kliment Voroxilov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Georgi Zhukov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ivan Fediuninski
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Mikhail Khozin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leonid Govorov
Indarra
725.000 soldadu 930.000 soldadu
Galerak
579.985 hildako, zauritu edo desagertu[1][2][3][4] Militarrak:
1.017.881 hildako, preso edo desagertu
2.418.185 zauritu edo gaixo
Denera: 3.436.066
Zibilak:
642.000 hildako setioan
400.000 hildako ebakuazioetan

Leningradeko Setioa edo Leningradeko Blokeoa (errusieraz: блокада Ленинграда, Blokada Leningrada) Bigarren Mundu Gerrako operazio militarra izan zen, Alemaniak egin zuena Leningrad hartzeko xedearekin. 900 egun inguru iraun zuen, 1941eko irailaren 8tik 1944ko urtarrilaren 27an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leningradeko Setioaren mapa.

1941eko ekainean, Alemaniak Errusia inbaditu zuen hiru armada-gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada-gorputzaren egitekoa zen Leningrad hiria hartzea. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen. Hitlerren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.

Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, sinbolo handia izanik (Errusiako Iraultzaren hiriburua zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali eta hiri osoa lur azpiko karga lehergaiez josi, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin Leningrad harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzeko agindu zien bere indar militarrei, herritarrak gosez eta hotzez hil zitezen.[5]

1941eko azaroaren 20an, sobietarrek Ladoga aintzira zeharkatzen zuen pasabidea eraikitzea lortu zuten, hirian elikagaiak eta bestelako beharrezko materiala sartu ahal izateko. Biziaren Bidea esan zioten pasabideari, baina aintziraren izotz geruza hauskorraren eta alemaniarren erasoen menpe zegoenez, irtenbidea ez zen nahi bezain eraginkorra izan.[5]

Setioaren biktimak.

Leningrad inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen beren egunerokotasuna. Hiriko usoak jan zituzten lehenik, ondoren katuak desagertu ziren Leningradeko kaleetatik eta arratoi populazioak ere nabarmen egin zuen behera. Azkenean, antropofagiara jo behar izan zuten. Eta hala ere, hiriko biztanleek ohiko kaloria kopuruaren %10 baino ez zuten hartu setioaren lehenengo urtean.[5] Lehen negu hura, gainera, bereziki gogorra izan zen eta hotzak (-30 °C) eta goseak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik.

1943ko urtarrilaren 12an, sobietar armadak Iskra Operazioa hasi zuen. Borroka latzen ostean, urtarrilaren 18an hiri setiatura zeraman korridore bat ireki ahal izan zuten, izozturik zegoen Ladogaren gainetik pasatzen zena. Korridore horrek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte. Otsailaren 10ean, Krasni Borko Gudua gertatu zen hiri bazterrean, eta alemaniar gudarosteak, Dibisio Urdinarekin batera, aurre egin zion Armada Gorriari. Azkenik, 1944ko urtarrilaren 27an lortu zuten sobietarrek setioa haustea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leningradeko Setioa Aldatu lotura Wikidatan