Leonel Ruiz Miyares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonel Ruiz Miyares
Bizitza
JaiotzaSantiago
Familia
AitaVitelio Ruiz Hernández
AmaEloína Miyares Bermúdez
Hezkuntza
HeziketaEkialdeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalari konputazionala eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Centro de Lingüística Aplicada de Santiago de Cuba
Lan nabarmenak
KidetzaSociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Diccionario Básico Escolar Cubano (2010)

Leonel Cosme Ruiz Miyares (Santiago de Cuba) Kubako hizkuntzalari konputazionala da. 1971an Santiago de Cuban sortu zen CLA Zentroko (Centro de Lingüística Apli­cada) zuzendari orokorra da.[1][2] Hizkuntzaren Prozesamendua arloaren barruan analisi morfologikoan, lexikografia konputazionalean, hiztegi elektronikoetan eta corpus linguistikoetan ikertzen du.[3]

Ikerketa eta ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kubako Ekialdeko Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen, eta bertan lortu zuen doktore-titulua. 2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionalezko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena.[4][5][6]

Lankidetza EHUko Ixa Taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kubako Diccionario-basico-escolar. Interneteko adibidea.

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar (DBE) hiztegi hori (digitala eta paperezkoa).[7] Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da.[8][9][10]

Lankidetza hori dela eta Kubak “Carlos J. Finlay” Ordenaren Saria eman zion Ixa Taldeko Xabier Artola irakasleari 2023ko otsailaren 16an. Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolari Kubarekin 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman diote saria. Santiagoko Linguistika Aplikatuaren Zentroarekin bereziki,eta eta Leonel Ruizen bitartez.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]