Edukira joan

Vitelio Ruiz Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitelio Ruiz Hernández

Eloína Miyares-ekin
Bizitza
JaiotzaSantiago1928ko apirilaren 28a
Herrialdea Kuba
HeriotzaSantiago2019ko apirilaren 15a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eloína Miyares Bermúdez
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta pedagogoa
Lan nabarmenak
Diccionario Básico Escolar Cubano (2010)

Vitelio Ruiz Hernández (Santiago de Cuba, 1928ko apirilaren 28a - Santiago de Cuba, 2019ko apirilaren 16a) Kubako hizkuntzalari eta pedagogoa izan zen. Bere emaztearekin batera, Eloína Miyares Bermudez, metodologia bat sortu zuen maisuek eta ikasleek beren ahoskera eta ortografia hobe zitzaten, geroago 1971an CLA Zentroa (Centro de Lingüística Apli­cada) fundatu zuten Santiago de Cuban.[1] [2]2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionalezko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena[3][4]

Ikerketa eta ekarpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira haren ekarpen nabarmenenak:[5]

  • Santiago de Cubako mintzamenaren ikerketa sinkronikoa, maila fonologikoan eta fonetikoan.
  • Kubako kontsonantismoa, irratiko eta telebistako hainbat esatarien mintzamenaren analisi akustikoren bitartez batez ere.
  • Vacuna Ortográfica Val-cuba, lehen mailako ikerketa lapsogramatikoa.[6]
  • Metodologiak sortzea Kubako eskola-ikasleen ahozko eta idatzizko adierazkortasuna hobetzeko.

Lankidetza EHUko Ixa Taldearekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kubako Diccionario-basico-escolar. Interneteko adibidea.

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegi hori (digitala eta paperezkoa). Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da.[7][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 40th anniversary of the Centro de Lingüística Aplicada in Santiago de Cuba IXA taldearen blogean
  2. Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  3. (Gaztelaniaz) Chacón, M. Sc Miguel A. Gaínza. «Falleció en Santiago de Cuba el Héroe del Trabajo de la República de Cuba Vitelio Ruiz Hernández» Periódico Sierra Maestra (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  4. Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Julio Vitelio Ruiz Hernández -» www.ecured.cu (EcuRed) (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  6. Ruiz Hernández, Julio Vitelio.. (2006). Ortografía integral. Centro de Lingüistica Aplicada ISBN 9597174065. PMC 1006610983. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  7. Eloína Miyares lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  8. Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]