Eloína Miyares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eloína Miyares
Bizitza
Jaiotza Santiago de Cuba1928ko abenduaren 1a
Herrialdea  Kuba
Heriotza Santiago de Cuba2015eko uztailaren 26a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria

Eloína Miyares Bermúdez (1928ko abenduaren 1a, Santiago de Cuba - 2015eko uztailaren 26a, Santiago de Cuba) Diccionario Escolar Cubano hiztegiaren sorkuntza zuzendu zuen hizkuntzalaria izan zen 2005eko lehen ediziotik laugarren edizioraino (digitala 2013an eta paperean 2015ko urtarrilean)[1] Kuban tirada handiena duten liburuetako bat da Diccionario Escolar Cubano hiztegi hori.

Orienteko Escuela Normal-ean ikasi zuen eta Maistra Normal gisa graduatu zen 1947an. Lehenik nekazaritza-inguruko maistra moduan ibili zen Palma Soriano udalerrian eta alfabetatze-kanpainan parte hartu zuen. Gero Orienteko Unibertsitateko Humanitateen Fakultatean estudiatu zuen, Letretako Lizentziatu tituluan graduatu zen. Bertan 1972ra arte klaseak eman zituen eta hortik aurrera Zientzien Akademiaren Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroan ikertzaile moduan hasi zen. Fonetikazko ikerketak egin zituen geroago Pragako Zientziaren akademiaren Institutuan Txekoslovakian.[2]

Bere senarrarekin batera, Vitelio Ruiz Hernández filologoa, metodologia bat sortu zuen maisuek eta ikasleek beren ahoskera eta ortografia hobe zitzaten, geroago 1971an CLA Zentroa (Centro de Lingüística Apli­cada) fundatu zuten Santiago de Cuba-n. [3] 2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionazko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]