Leopoldo Zugaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopoldo Zugaza
Bizitza
JaiotzaDurango, 1932
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2022ko azaroaren 2a (89/90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carmen Miranda
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeditorea eta kultura-ekintzailea
Jasotako sariak

Leopoldo Zugaza Fernández (Durango, 1932 - Durango, 2022ko azaroaren 2a) argitaletxe, kultur sustatzaile eta historialaria izan zen. Miguel Zugazaren aita zen, kultur arloko beste pertsonaia nabarmen bat, hamabost urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendu zuena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, sei urte lehenago elkartearen estatutuak idatzi zituenfrankismoaren erregimen politikoaren testuinguruan, 1965ean, elkarte honek (Leopoldo Zugazaren proposamenez) Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka jarri zuen martxan, gaur egun ere egiten jarraitzen duena eta euskalgintzako urteroko kultur ekitaldi garrantzitsuena dena.

Zarauzko PhotoMuseoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gaiak aldizkaria edo Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoa bultzatu zituen ere.[2]. Bere zuzendaritzapean De Re bibliographica argitaratu da 2007 urtetik lehenengo aroan eta 2011tik egungoan, euskal bibliografiaren ingurukoa.

Bizkaiako Aurrezki Kutxako Kultura Saileko aholkulari eta Bilboko Arte Eder Museoko Patronatuko kide ere izan zen. Erakunde honetan presidenteorde kargua izan zuen eta hainbat hobekuntza proposatu zituen herrialdeko museoetan berriberriak zirenean, hala nola liburutegia eta artxiboa eta obra grafikoko kabinete bat ezartzea.

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]