Lerro mozdun urre-tximeleta
Lerro mozdun urre-tximeleta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Hesperiidae |
Leinua | Hesperiini |
Generoa | Thymelicus (en) |
Espeziea | Thymelicus lineola Ochsenheimer, 1808 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Holcus mollis, Alka-belar, Agrostis gigantea, Calamagrostis epigejos, Larre-pleotza, Triticum eta Deschampsia cespitosa |
Zabalera | 22,5 mm |
Lerro mozdun urre-tximeleta (Thymelicus lineola) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan aurkitzen da Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrika iparraldeko kostalderaino. Ekialdetik Erdialdeko Asiaraino iristen da. 1910an nahi gabe Amerikara eraman zen, London (Ontario) hirira[1] eta ordutik Kanadan eta Estatu Batuetako ipar-ekialdean asko zabaldu da, toki batzutan tximeleta ugariena izateraino[2].
Ferdinand Ochsenheimerrek deskribatu zuen 1808an.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lerro luzedun urre-tximeletaren (Thymelicus sylvestris) oso antzekoa da, hura baino zerbait txikiagoa eta itxurari dagokionez antena puntak beltzak ditu laranja kolorekoak beharrean eta aurreko hegoetako lerro beltz adierazgarria laburra da.
Tximeleta txikia da, 2'2-3 cm arteko hegal-zabalera hartzen du. Aurreko hegalak laranja kolorekoak dira eta lerro fin beltzak dituzte. Hegalen ertzak ere ilunak dira. Arrek lerro beltz nabarmen bat dute aurreko hegaletan, kaburra da eta hegalaren ertzarekiko paraleloa. Atzeko hegaletan aurrealdeko zatia iluna da. Sexu bietan hegalen azpikaldea horixkagoa da eta lerroak gris-berdexka argiak dira. Hegalak estuak eta laburrak dira eta era kaotikoan baina azkar egiten du hegan.
-
♀
-
♀ △
Burua toraxa baino zabalagoa da. Begi handiak ditu eta oso banatuak. Palpoen artean eta antenen artean ere distantzia handia dago. Antenaren puntzan laranja kolorekoak dira. Hanka labur eta indartsuak ditu, arantzaz josiak.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeek arrautzak Dactylis generoko landaretan jartzen dituzte. Arrautzak obalatuak dira, kolore berde-horixka apala dutenak eta ahurrak goitik eta behetik. Udaberrian beldarrak jaiotzen dira eta ekainerarte elikatzen dira. Beldarrak berdeak dira eta eraztunetan kuña horiak dituzte. Bizkarrean lerro beltza dute eta alboetan lerro horiak. urua marroi argia da eta lerro marroi ilunak ditu.
Ekainean landare batean ezarri eta hostoak eta zeta erabiliz estalkia egiten dute eta pupa bihurtzen dira. Uztailean jaiotzen dira imagoak eta abuztua hegan pasatzen dute. Egunez egoten dira aktibo[3].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gramineoen zelai zabaletan bizi dira, artadietako edo pinudietako irekigunetan. Itsas mailatik 590-1250 metrotako altueran aurki daiteke[4].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeletaren gainaldea.
-
Hegalen azpialdea.
-
Tximeleta aurrez.
-
Beldarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Canada, Agriculture and Agri-Food. (2021-12-14). «Canadian Biodiversity Information Facility (CBIF)» agriculture.canada.ca (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ Wagner, David L.. (2005). Caterpillars of Eastern North America : a guide to identification and natural history. Princeton, N.J. : Princeton University Press ISBN 978-0-691-12143-7. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ (Ingelesez) Fullard, James H.; Napoleone, Nadia. (2001-08-01). «Diel flight periodicity and the evolution of auditory defences in the Macrolepidoptera» Animal Behaviour 62 (2): 349–368. doi: . ISSN 0003-3472. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dorada línea corta. Thymelicus lineola (Ochsenheimer, 1808)» www.malaga.es 2022-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).