Liliana Segre
Itxura
Liliana Segre | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
2018ko urtarrilaren 19a - baliorik ez | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Milan, 1930eko irailaren 10a (94 urte) | ||
Herrialdea | Italia | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Triesteko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Liliana Segre (Milan, 1930eko irailaren 10a) Holokaustotik bizirik atera zen italiar bat da, Sergio Mattarella presidenteak 2018an bizitza osorako senatari izendatua, gizarte arloan zituen merezimendu patriotikoengatik.
1930ean judu jatorriko familia milandar batean jaioa, 1938an Segre lehen mailako eskolatik kanporatua izan zen Italiako arraza-legeak argitaratu ondoren. 1943an familiarekin atxilotu zuten eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura deportatu zuten. Bere senideen artean bizirik iraun zuen bakarra, 1945ean gerra amaitu ondoren Milanera itzuli zen. Hamarkada batzuk isilik egon ondoren, 1990eko hamarkadan publikoari, batez ere ikasle gazteei, bere esperientziari buruz hitz egiten hasi zen.