Auschwitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auschwitz-Birkenau.
Alemania naziko kontzentrazio eta sarraski esparrua
(1940-1945)
1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Birkenau gate.JPG

Auschwitz II-ko sarrera (Birkenau), barnetik ikusita.

Mota Kulturala
Irizpideak vi
Erreferentzia 31
Kokalekua PoloniaPolonia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Auschwitz (alemanez: Konzentrationslager Auschwitz) Alemania naziko kontzentrazio- eta sarraski-esparru handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean kokatua, Oświęcim (Auschwitz, alemanez) hiritik hartu zuen izena.

Auschwitz hiru eremutan banaturik zegoen: Auschwitz I, administraziogunea; Auschwitz II (Birkenau), sarraski-esparrua edo Vernichtungslager alemanez; eta Auschwitz III (Monowitz), kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak UNESCOk 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Auschwitzen menpean, gainera, beste 40 esparru zeuden.

Rudolf Höss esparruko buruak Nurenbergeko epaiketan Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak 1990ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean hil zituztela. Horietako % 90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak Zyklon B gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.

"Musulman" egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Waitz irakasle eta sendagile frantziarrak erresistentzia frantsesean jardun zuen. Auschwitzen preso egon zen eta honela deskribatu zuen esparru horretan egon ziren atxilotuen hondamena:

"Atxilotua, ahiturik, txarto elikatuta, hotzetik gaizki babestuta, apurka-apurka hamabost, hogei, hogeita hamar kilo argaltzen zen. Gizon normalaren pisua 40 kilora murrizten zen. 30 eta 28 kilokoak ere bazeuden. Gizakiak koipe erreserbak agortzen zituen, muskulu, kaltzio barik geratzen zen. Horrela, esparruetan esaten zieten modua, musulman bihurtzen zen (...). Musulman egoeraren ezaugarria zen muskuluak urtzea; azal eta hezurra baino ez zuten. Hezurdura osoa garbi igartzen zitzaien (...), astiro ibiltzen ziren, begirada tinko, ezer adierazi gabe, sarritan irrikatsu. Ideiak ere oso geldo sortzen zitzaizkien. Gizajoa ez zen garbitzen, botoiak ez zituen lotzen. Lelotuta zegoen eta dena pasibotasunez hartzen zuen. Borroka utzia zuen. Ez zuen koilararekin (...); zabor ontzietan ibiltzen zen patata azal eta aza zurtoin bila eta zelan topatu, halaxe jaten zituen: gordinik eta zikin (...)."

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Auschwitz