Lillian Gilbreth

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lillian Gilbreth
Lillian Moller Gilbreth, 1921.jpg
Bizitza
Izen osoa Lillie Evelyn Moller
Jaiotza Oakland1878ko maiatzaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Phoenix1972ko urtarrilaren 2a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Frank Bunker Gilbreth
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Brown Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea industrial engineerra, psikologoa eta maisua
Jasotako sariak

Lillian Moller Gilbreth (Oakland, Kalifornia, 1878ko maiatzaren 24aPhoenix, Arizona, 1972ko urtarrilaren 2a) estatubatuar ingeniari eta kudeaketa-aditua izan zen. Frederick Winslow Taylorrek abiarazitako kudeaketa zientifikoaren jarraitzailea izan zen, hasiera batean behintzat, Frank Bunker Gilbreth bere senarrekin batera. Hain zuzen, lanpostuko mugimenduen azterketa zientifikoa egin zuten, mikromugimenduak argazki-kamera bereziekin ikertuz.

Taylorek aldezten zuen lan-denboraren kronometro-kontrolaren aldean, mugimenduen azterketaz Gilbretharrek nabarmentzen zuten denboraren erabilera efizienteagoa dela eta (Tayloren kronometro-kontrol metodoak ere erabiltzen zituzten arren), baina baita elkarrekiko inbidien ondorioz, Taylorrekiko harremanak zakartu egin ziren azkenik.

Taylorekin zuten lehiak ordea Gilbretharrak euren metodoak garatzera bultzatu zituen: langilearen nekeari buruzko ikerketak egin eta ergonomia hobekuntzak bultzatu zituen, taylorismoaren aurka ikuspuntu gizatiarragoa aldeztuz. Horrela, Giza Harremanen Eskola izeneko mugimenduari bidea zabaldu zuela aipatu izan da. 1924 urtean bere senarra hil zenean, Lillian Gilbrethek lanean jarraitu zuen bere metodoekin eta, besteak beste, Johnson & Johnson enpresaren aholkularia izan zen.

Bere ikerketak gutxituen bizimodua hobetzeko teknikak garatzeko ere baliatu zuen, Motion Study for the Handicapped izeneko liburuan. Guztira 12 seme-alaba izan zituen.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.