Frederick Winslow Taylor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederick Winslow Taylor.

Frederick Winslow Taylor (Philadelphia, 1856ko martxoaren 20aPhiladelphia, 1915eko martxoaren 21a) estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua izan zen, kudeaketa zientifiko edo taylorismo izeneko mugimenduaren aitzindari eta sustatzailea, non produktibitatea gehitzeko helburua nabarmenduz lanaren azterketa zientifikoa aldezten duen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia kuakero baten baitan jaioa, Harvardeko Unibertsitatean ikasketak hasi zituen, baina ikasketak utzi eta langile-ikasle moduan hasi zen industria-lantegi batean. Enpresa zenbaitetan lan egin zuen, gero eta ardura eta maila handiagoko zuzendaritza postuetan. Bitartean, ingeniaritza iasketak bukatu zituen urrutiko ikasketak eginez. Azkenean, kudeaketa arloan egindako ekarpenengatik ospea lortu eta azkenean unibertsitateko irakasle izan zen bere bizitzako azken urteetan, kudeaketa arloan betiere. Tenislari nabarmena ere izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederick Winslow Taylor Aldatu lotura Wikidatan