Lily Afshar
Lily Afshar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1960ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Iran Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Iranian Azerbaijanis (en) |
Heriotza | Tonekabon (en) , 2023ko urriaren 24a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boston Conservatory at Berklee (en) Floridako Unibertsitate Estatala |
Hizkuntzak | persiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical guitarist (en) |
Enplegatzailea(k) | University of Memphis (en) |
Genero artistikoa | musika klasiko garaikidea |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Summit Records (en) Mel Bay (en) |
lilyafshar.com | |
Lily Afshar (persieraz: لیلی افشار; Teheran, Iran, 1960ko martxoaren 9a – Tonekabon, Mazandaran, Iran, 2023ko urriaren 24a) irandar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musika-irakaslea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko martxoaren 9an jaio zen Teheranen[1]. 10 urte zituela, hasi zen gitarra jotzen[2].
1977an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Bostongo Musika Kontserbatorioan ikastera[3]. 1989an doktoretza lortu zuen Floridako Unibertsitatean Mario Castelnuovo-Tedescoren 24 Caprichos de Goyari buruzko tesiarekin[4]. Gitarra klasikoan doktoretza lortu zuen munduko lehen emakumea izan zen[5][6][7].
Hego Kaliforniako Unibertsitatean egindako klaseetan Andrés Segoviarekin jotzeko hautatutako hamabi gitarristaren artean izan zen[5][2].
Bi hamarkada baino gehiagoz Memphiseko Unibertsitateko irakasle izan zen[6].
2023ko urriaren 24an hil zen Tonekabon, minbiziak jota, 63 urte zituela[7][8].
Diskografia, liburuak eta DVDak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caprichos de Goya, Op. 195 – CD, Summit Records (1994)
- A Jug of Wine and Thou – CD, Summit Records (1999)
- Possession – CD, Archer Records (2002)
- Hemispheres – CD, Archer Records (2006)
- Virtuoso Guitar – DVD, Mel Bay (2008)
- One Thousand and One Nights – CD, Kargah-e Musiqi (2013)
- Musica da Camera – CD, Archer Records (2013)
- Bach on Fire – CD, Archer Records (2014)
- Classical Guitar Secrets Vol. 1 – DVD, Guitar Control (2011)
- Classical Guitar Secrets Vol. 2 – DVD, Guitar Control (2011)
- Five Popular Persian Ballads – Mel Bay (2000)
- Essential Bach for Guitar Arranged by Lily Afshar – Mel Bay (2012)
- Classical Guitar Collection Vol. 1 – DVD, Guitar Control (2016)
- Classical Guitar Collection Vol. 2 – DVD, Guitar Control (2016)
- Scarlatti and Weiss for Guitar – Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
- Spanish Composers for Classical Guitar – Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
- Valses Poeticos by Enrique Granados – Lily Afshar eta Mel Bayk gitarrarako moldatuak (2016)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Premier Guitarist saria (hiru aldiz)[8]
- 1996: Distinguished Research Award[2]
- 2000: Orville H. Gibson saria[5]
- 2000: Eminent Faculty Award[2]
- 2008: Distinguished Teaching Award[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Summerfield, Maurice J. (2003). The Classical Guitar: Its Evolution, Players and Personalities Since 1800. Hal Leonard Corporation, 28 or. ISBN 978-1-4768-5165-5..
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Warm Up at Sundin Hall with Lily Afshar» Guitarist (Minneapolis: Minnesota Guitar Society) 24 (1) 2008 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ (Ingelesez) «Classical guitarist Ashfar will perform at library» The Daily Gazette: 10. 1987-05-04.
- ↑ (Italieraz) Westby, James. (2005). Mario Castelnuovo-Tedesco, Una vita di musica: un libro di ricordi. Cadmo, 577 or. ISBN 978-88-7923-195-4..
- ↑ a b c (Ingelesez) Davis, Chris. «Remembering Lily Afshar» Memphis 2023-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lily Afshar on Playing and Teaching Classical Guitar in Her Native Iran» Classical Guitar (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lily Afshar, renowned Iranian guitar virtuoso dies, aged 63» Iran Front Page 2023-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Iranian professor of guitar Lily Afshar passes away at 63» Tehran Times 2023-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).