Limfjord
Itxura
Limfjord | |
---|---|
Mota | sound (en) |
Sakonera | 24 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°56′34″N 9°04′30″E / 56.942777777778°N 9.075°E |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Limfjord (danieraz: Limfjorden) Jutlandiako penintsula eta Vendsyssel-Thy uhartea banatzen dituen ur kanala da. Ipar Itsasoan hasi eta Kattegat itsasartean bukatzen da. 180 kilometro luze da, oso ibilbide irregularra eta tartean uharteak, badiak dituelarik. Hiri eta kairik garrantzitsuena Aalborg da. Sakonera handiena 24 metrotakoa du, Hvalpsund herrian.
Limfjord antzina Ipar Itsasoarekin konektatuta zegoen. Kanuto Handiak ere zeharkatu omen zuen 1027an Ingalaterratik itzuleran. Baina Saxo Grammaticusek dioenez 1200 inguruan mendebaldean itxi egin zen. 1825eko otsailaren 3an izandako uholde batek Agger kanala sortu zuen eta 1862an bigarren kanal bat ireki zen, Thyborøn kanala.
Limfjord famatua da bertako muskuiluengatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |